Ireki menu nagusia

Per Erik Lindegaard Gredsted-Larsen (Zornotza, Bizkaia, 1920ko azaroaren 29an - Getxo 1999ko apirilaren 26), Pio izenez ezagunagoa, Zornotzako daniarra zen, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikaren aditu bikaina.

BizitzaAldatu

Ingeniaritza termodinamikako ikasketak egin zituen 1940 en 1945. urteen artean. Gaztea zela hasi zen Danimarkako merkataritza ordezkaritzan lanean Espainarekiko bi aldeko merkataritzarako. 1960an Danimarkako Konsul izendatu zuten Bilbon. Hamar urte beranduago, Federiko IX erregeak Dannegrogerako baimena eman zion zaldun kategorian, eta mailaz igo zen 1976an, Margarita II.ren eskutik, lehen klaserako graduan.

1958an Bilboko lehen Jazz Kluba sortu zuen. Bertan antolatu zituzten hiriko ekitaldi guztiak 60. hamarkadaren erdira arte. 1981ean Bilboko Erakunderekin hitzartutako akordio bati esker, berriro ekin zioten klubaren proiektuari. Hamabi urte geroago, oraindik ere funtzioamenduan dago.

1983an MIKELDIa jaso zuen Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraian egindako lanagatik. Horri lotuta egon zen hasieratik Nazioarteko Epaimahaiaren idazkari gisa. 1985ean Getxoko "Zilarrezko Errota" saria eman zioten Bizkaiko udaleko Jazz jaialdian egindako ekarpenarengatik.

Irratiko gizonaAldatu

Beste maila batean bere irrati-jarduera aztertu behar dugu: 1950. urteko apirilean daniar musikari buruzko irratsaio bat aurkezteko gonbita egin zioten Bilbo irrataian eta ordu ezkero, bere bizitzako azken egunera, beti izan du harremana uhinekin. ("Musika daniarra", "Musika alemaniarra", "Musika ingelesa", "Etxe Amerikarreko ordua", "Hemen Bilbo", "Iparraldeko antena"...)

Horien guztien artean "Bateria eta kontrabaxua" izan zen gehien iraun zuen irratsioa, 48 urte alegia. Irratsaio horrekin entzuleen estimua eta jazz-komunitatearen errespetua lortu zituen.

Jazzeko adituaAldatu

Genero horretako musika hedatzeko egin zuen lanari esker aukera eman zien hainbat belaunaldi "erritmo barbaro" haiek entzuteko, eta era berean jazzak inspiratzen duen filosofiaz eta hori mugiarazten duten mekanismoez gozatzen ikasteko aukera eman zien. Horrela agerian utzi zuen Benny Carter, Count Basie edo Duke Ellington artista handiek pertsonalki genero horrekin transmititu zioten maitasuna.

Pio 1999ko apirilaren 26an hil zen. Jazzerako izan zuen pasioa da utzitako ondare nagusia. Ezagutu zutenek eta musika hori entzuten dutenek Jazza bizirik dagoela sentitzen dute eta musika horrekin batera baita gure Lagun Pio ere.