Armenia Menditsuko Errepublika

Armenia Menditsuko Errepublika (Armenieraz: Լեռնահայաստանի Հանրապետութիւն, Lernahayastani Hanrapetut’yun) —Armenia Menditsua eta Sjunikeko Errepublika Autonomoa izenez ere ezaguna— 1921ean denbora laburrez Hego Kaukasoan sortu eta desegin zen estatua izan zen, nazioarteko onarpenik gabe. Gaur egungo Armenian dagoen Vayots Dzor eta Sjunik probintziak eta Karabakh Garaiko Errepublika (Azerbaijango Errepublika) ko zatiak hartzen zituen.

Armenia Menditsuko Errepublika
Լեռնահայաստանի Հանրապետութիւն
1921ko apirilaren 26a – uztaila
Armenia Menditsuko Errepublika bandera

Armenia Menditsuko Errepublika armarria

Geografia
HiriburuaDe facto: Goris
Kultura
Hizkuntza(k)De facto: Armeniera
Historia
Aurrekoa
Armeniako Errepublika Demokratikoa
Ondorengoak
Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista
Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa

Turkiar-Armeniar gerra

aldatu

1920ko irailaren 20an Kazım Karabekir turkiar jeneralak Armeniako Errepublika Demokratikoko (AED) mugak inbaditu zituen. Muga hauek Ameriketako Estatu Batuek zehaztu zituzten. Erantzun gisa AEDk gerra aldarrikatu zuen Turkiaren aurka irailaren 24an eta horrela Turkiar-Armeniar gerra hasi zen. Oltu, Sarikamis, Kars eta Alexandropol eskualdetan armeniar indarrek topo egin zuten turkiarrekin. Mustafa Kemal Atatürkek delegazioak bidali zituen orduan Moskura aliantza baten bila. Hau gertakaririk txarrena izan zen armeniarrentzat.

Azaroaren 18an arministizioa lortu zen eta ondoren bake hitzarmena, Alexandropoleko Tratatua, 1920ko abenduaren 2an.

Armeniaren sobietizazioa

aldatu

Armenian 1920an komunismoa ezarri zen. Armada Gorriaren inbasioa 1920ko azaroaren 29an hasi zen. Benetako botere trukaketa abenduaren 2an hasi zen Erevanen, Boris Legranek aurkezturiko ultimatuma onartu zutenean. Armeniak bat egin zuen orduan Sobietarren inguruan eta horrela Turkiatik babestea ere lortu zuten. Sobietarren akordioetan armada indartu, armeniarrak babestu eta komunistak ez zirenak ez erasotzea, nahiz eta azken puntu hau ez zen bete. Sobietar Gobernuak Sjunik eta Nagorno-Karabaj Azerbaijango Errepublika Sozialista Sobietarrean batzea proposatu zuten. Garegin Njdehk honen aurka egin eta Sjunik gobernu autonomo izendatu zuen 1920an. 1921eko urtarrilean Drastamat Kanayanek telegrama bidali zion Njdehri Sjuniken sobietartzea proposatuz, eta horrela Boltxebikeen laguntza lortuko zuten Armeniar lurren gatazka konpontze bidean. Njdehk ez zuen ondo ikusi eta Armada Gorria eta Sobietar Azerbaijanen aurka jarraitu zuen.

Aldarrikapena

aldatu

1921ko otsailaren 18an Dashnak alderdiak matxinada abiatu zuen Erevanen sobietarren aurka. 1921ko apirilera arte 42 egunez babestu zuten Erevan Armada Gorriaren aurka. Galdu ostean buruzagiak Sjunik eskualdean gorde ziren. 1921ko apirilaren 26an, II. Kongresu Pan-Zangezuriarra izan zen, eta egun horretan Daralakyaz, Zangezur eta Artsakh eskualdeek Armenia Menditsuko Errepublika izenarekin independente zirela aldarrikatu zuten.

Desegitea

aldatu

Armada Gorriaren presiopean, Armenia Menditsuak armak uztea onartu zuen baldin eta Zanzegurrek Armeniaren esku jarraitzen bazuen. Armeniarra zen Alexander Miasnikian sobietar ministroak uztailaren 5ean onartu zuen, eta uztailaren 10ean Irana erbesteratu ziren errepublikako buruzagiak. Zangezur Armeniako Errepublika Sozialista Sobietarrean sartu zuten baina Nagorno-Karabaj Azerbaijango Errepublika Sozialista Sobietarrean sartu zuten.

Kanpo estekak

aldatu