Hermann Goldschmidt

Hermann Mayer Salomon Goldschmidt» orritik birbideratua)

Hermann Mayer Salomon Goldschmidt (1802ko ekainak 17-1866ko apirilak 26), bere bizitzaren zatirik handiena Frantzian igaro zuen astronomo eta margolari alemaniar bat izan zen.

Hermann Goldschmidt

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1802ko ekainaren 17a
Herrialdea Frantzia
Frankfurt am Main
HeriotzaFontainebleau1866ko abuztuaren 30a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta margolaria
Jasotako sariak

Frankfurten jaio zen, eta merkatari judu baten semea zen. Parisera joan zen artea ikastera, eta zenbait margolan margotu zituen, bere arreta astronomian jarri aurretik.

1861eko apirilean, Saturnoren bederatzigarren ilargia aurkitu zuela iragarri zuen, Titan eta Hiperionen artean, eta Quiron bezala izendatu zuena. Baina erratu egin zen, ilargi hori ez zen existitzen.

Eguzki eklipse oso bat gertatu baino minutu batzuk lehenago gertatzen diren itzal bandak ikusten lehena izan zen, 1820an.

Royal Astronomical Societyko urrezko domina eman zioten 1861ean. Ilargian, bere omenez izendatutako krater bat dago, baita asteroide gerrikoan bere izena daraman asteroide bat ere, 1614 Goldschmidt asteroidea.

14 asteroide aurkitu zituen: