John James Audubon

John James Audubon (Les Cayes, Saint-Domingue (oraingo Haiti), (1785eko apirilaren 26a1851ko urtarrilaren 27a) ornitologo, naturalista eta margolari frantsesa izan zen. 1812an Estatu Batuetan nazionalizatu zen eta Ameriketako lehen ornitologotzat hartu zuten.

John James Audubon
John James Audubon 1826.jpg
(1826)
Bizitza
JaiotzaLes Cayes (en) Itzuli1785eko apirilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1851ko urtarrilaren 27a (65 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lucy Audubon (en) Itzuli
Hezkuntza
Tesi zuzendariaAlexander Wilson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Alexander Wilson (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, ornitologoa, margolaria, zoologoa, biologoa, zientzia ilustratzailea, idazlea, argazkilaria, draftsperson (en) Itzuli eta grabatzailea
Lantokia(k)Pennsylvania
Londres eta Edinburgo
Lan nabarmenakOsprey and the Otter and the Salmon (en) Itzuli
The Birds of America (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Linnean Society of London (en) Itzuli
Mugimenduanaturalismoa
Genero artistikoaanimal painting (en) Itzuli
paisaia margolaritza

Musicbrainz: 97f00d4c-7a3a-4b7a-b894-581f26cf2213 Discogs: 2418684 Find a Grave: 6102721 Edit the value on Wikidata
Audubon signature.svg

BiografiaAldatu

Itsasontzi bateko kapitain frantses baten eta haren maitalearen seme ez-legitimoa zen. Frantzian hasi zen. Audubonek gaztetan Jacques Louis David margolariak eskolak eman zizkiola esan izan du, Frantzian ezaguna egingo zen margolaria, baina gerora ukatu egin izan dira beste Audubonen hainbat fikzioren antzera.

1803an, aitak Estatu Batuetara bidaiatzeko pasaporte faltsu bat lortu zion eta modu horretan Napoleondar Gerretan parte-hartzea saihestea lortuko zuen. Audubonek sukar horia batu zuen eta itsasontziko kapitainak apopilo utzi zuen etxe batean osatu zen arte. Urte hartan Lucy Bakewell ezagutu zuen eta 1808an ezkondu ziren.

Audubonek Filadenfiatik gertu granja bat hartu zuen, eta naturaren ikerketa egiten hasi zen Sayornis Phoebesei eraztunak jarriz. Hegazti horien zaintza egitea proposatu zuen eta habia egiten zuten lekura bueltatzen ziren urtero.

 
Carolinako usoa, J.J. Audubonen akuarela ).

Hegaztiak margotzeko Audubonek tiro egiten zien lehenengo. Ondoren alanbre bidez eusten zituen tente, jarrera natural bat lortu ahal izateko. Gainera, berezko ingurunean irudikatzen zituen hegaztiak. Horrek, bere garaikideak ziren Alexander Wilson bezalako margolariek egiten zituzten irudikapen zurrunekin alde handia erakusten zuen. Audubonek honela idatzi zuen behin: Hegazti gutxi dagoela esaten dut egun berean ehun baino gutxiago hiltzen baditut. Bere biografoetako batek zera adierazi zuen: zenbat eta arraroagoa zen hegaztia, orduan eta ezinegon handiagoarekin jarraitzen zion Audubonek, antza, espeziearen suntsipenak axola izan gabe.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John James Audubon