Miren Azkarate

politikari irakasle eta politikari

Miren Karmele Azkarate Villar (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko azaroaren 27a) euskal herritar hizkuntzalaria eta politikaria da.[1] Jelkidea, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, eta Donostiako Udaleko zinegotzia.[2] Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea.[3]

Miren Azkarate
Bb 20190405768051Bb 20190405768051 10.jpg
Miren Azkarate, Donostiako Udaletxean, 2019n, Wikimedia+Hezkuntza Konferentzian
Bizitza
Izen osoa Miren Azkarate Villar
Jaiotza Donostia1955eko azaroaren 27a (64 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Koldo Mitxelena
Ibon Sarasola
Doktorego ikaslea(k) Miriam Urkia Gonzalez
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta filologoa
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Elhuyar Hiztegia
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Inguma miren-azkarate-villar
Miren azkarate sinadura.jpg

1992az gero euskaltzain osoa da. Lehenengo emakume euskaltzain osoa izan zen, Jean Haritschelharren zuzendaritzapean.[4]

Irakaslea unibertsitatean (1978-2001 eta 2009tik aurrera)Aldatu

1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. Illinois-eko Unibertsitatean izan zen 1980 eta 1981ean, batez ere sintaxia eta semantika lantzeko.[5]

1987an "Hitz konposatuak euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean.[3] Urtebetean Azkue ikerketa saria irabazi zuen.[5]

1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna.

Euskal Herriko Unibertsitatearen administrazioan hainbat kargu bete ditu: dekanorde (1992-1995), Euskara batzordekide (1993-1997), 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. EHUko Uda Ikastaroetako kontseilukide (1996-1997) eta 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.

Euskarako errektoreordea zela, euskara karrera guztietan sartzeko EHUko euskara-plana diseinatu zen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria izan ziren. 1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15).[6][7]

EHUko Euskara Institutuaren idazkari izan zen 1996tik 2019an zuzendari izendatu zuten arte. EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kide da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua eta Bozeramailea (2001-2009)Aldatu

2001 eta 2005 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2004an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, 2005ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen 2009ra arte.

2011tik Donostiako Udaleko zinegotzia da.

IkerlariaAldatu

Espezialista da euskal morfologian eta lexikologian. Lan eta ikerketa asko argitaratu ditu gai horien inguruan. UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen. Euralex europar elkarte lexikografikoaren kide da 1988tik.

EuskaltzainaAldatu

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1983ko martxoaren 25ean eta Euskaltzain oso 1992ko apirilaren 24an.

Sarrera hitzaldia Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lanaz irakurri zuen Donostian 1992ko azaroaren 27an.[8]

Euskaltzaindian batzorde hauetako kidea da: (1) Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldundua; (2) Gramatika batzordea; (3) Argitalpen batzordea; eta (4) Lege batzordea.[4] Jagon sailburu (1995-2000) gisa izandako ardurez gain, bereziki gramatikan (EGLU bilduma, 1985-2011) la egin du eta 1986tik hiztegigintzan (LEF, Hiztegi Batua) garatu du bere lana.

Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko aholku batzordeko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak: ASJU, Mundaiz, Rivista di Grammatica Generativa, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Tantak, Berria, Gara, Deia, Erlea, eta abar.

2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean Azkarate kide izan zen Batzorde zientifikoan.[9][10]

Lehenengo emakume euskaltzain osoaAldatu

75 urte eta gero Euskaltzaindian sartu zen lehen emakumea izan zen. Sarrera hitzaldian, aurretik ere euskararen inguruko lan bikainetan arituak ziren emakumeak aipatu zituen, hala nola Catalina Elizegi, Tere Mugika... «Merituak bai ugari guztiek», adierazi zuen, «baina garaia ez zen izan egokia».[11] 27 urte geroago emakume euskaltzain osoak sei ziren (6 / 29): Sagrario Aleman, Aurelia Arkotxa,  Miren Azkarate, Miren Lurdes Oñederra, Ana Toledo eta Miriam Urkia.

Euskararen dibulgatzaileaAldatu

Euskal Telebistan aurkezle ibili zen, Patxi Altuna, Kike Amonarriz eta Andoni Egañarekin batera, Balinda[12] lehiaketan; euskararen inguruko azalpenak ematen zituen programan.

2000an EITBk Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen. Bere iritzia oso kontuan hartu izan da euskararen erabilera telebistan eta irratian zaintzeko.[13] [14][15][16][17][18]

IdazlanakAldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean 112 dokumentu jaso dira, horien artean 26 artikulu, 37 hitzaldi eta 18 liburu.[19][20][21]

LiburuakAldatu

  • Hiztegi juridikoa (2019, UPV/EHU)[22]
  • Hitz-elkarketa/2 : LEF batzordearen emaitza [elkarlanean(2014, Euskaltzaindia)
  • Euskal gramatika lehen urratsak. VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontseziozkoak eta moduzkoak (2005, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco (2004, Deustuko Unibertsitatea)
  • Euskal morfologiaren historia (2001, Elkar) Patxi Altunarekin
  • «Prefixation and the head-complement parameter» Morphological Analysis in Comparison (2000. John Benjamins Publishing Company) Lluisa Gràciarekin
  • Euskal gramatika: lehen urratsak V (Mendeko perpausak-1, osagarriak, erlatiboak, konparaziozkoak, ondoriozkoak) )1999, Euskaltzaidia) Hainbatekin.
  • Euskal gramatika: lehen urratsak II ( 1987 eta 1997, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Euskal gramatika: lehen urratsak IV (Juntagailuak) (1994, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Euskal gramatika: lehen urratsak I (1985 eta 1991, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Euskal gramatika: lehen urratsak III (1990, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Hitz elkartuak euskaraz (1990, Deustuko Unibertsitatea)[23]
  • Euskal gramatika: lehen urratsak I (Eraskina) (1987, Euskaltzaindia) Hainbatekin
  • Euskal gramatika: lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea) (1987, Euskaltzaindia) Hainbatekin[24]
  • Euskal gramatika: lehen urratsak (1985, Euskaltzaindia) Hainbatekin[25]

HiztegiakAldatu

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 1993: Donostiako Udalaren herritar merezimenduaren domina.
  • 2000: Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen EITBk.

Kritika politikoakAldatu

2009. urtean, Ze Esatek! musika taldeak Maite zaitut Miren Azkarate izenburuko abestia plazaratu zuen moduan, orduan Azkaratek zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik Kepa Junkerari hiru disko editatzearen truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miren Azkarate  

ErreferentziakAldatu

  1. «Azkarate, Miren» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  2. «Jon Insaustik Miren Azkarate ordezkatuko du Donostiako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi karguan. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  3. a b Azkarate Villar, Miren. «Hitz konposatuak euskaraz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  4. a b «Azkarate, Miren» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  5. a b «Azkarate: "Barandiaran ordezkatzeak markatuko dit euskaltzain izaera" - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-16.
  6. Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2019-12-30.
  7. «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-30.
  8. Azkarate, Miren. «Miren Azkarate Villar Euskaltzaindian sartzea» (PDF) Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  9. «Une historiko baten lekuko» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  10. Gràcia, Lluïsa; Azkarate, Miren. (2000). «Prefixation and the head-complement parameter» Morphological Analysis in Comparison (John Benjamins Publishing Company): 61 ISBN 978-90-272-3708-8 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  11. «Azkarate: "Barandiaran ordezkatzeak markatuko dit euskaltzain izaera" - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-16.
  12. Aritz Galarraga. Berria. 2013-05-15 Galarraga, Aritz. (2013-05-15). «Balinda» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-05-17.
  13. «site:www.eitb.eus/eu/ miren azkarate - Google Bilaketa» www.google.es . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  14. «Azkarate eta Oñederra euskaltzain osoekin elkarrizketa» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  15. «Azkarate, Euskararen Egunaz: ‘Ez baldin badago, euskarak behar ez duelako, hobeto’» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  16. «Gazteei motz geratzen zaie euskara batua harremanetarako» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  17. «Miren Azkaratek telebistan bizitako uneak birpasatu ditu 'Gure Kasa'n» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  18. «Miren Azkarate: 'Lau egunez Guardia Zibilaren torturak jasan nituen'» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  19. «Miren Azkarate Villar :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  20. Euskaltzaindia. «Miren Azkaratek gidatuko du Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedraren ikastaro berria» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  21. Azkarate, Miren. (PDF) Miren Azkarate Curriculuma. . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  22. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen hiztegi juridikoa. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2019 ISBN 978-84-13-19091-4 PMC 1130194749 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  23. Azkarate Villar, Miren.. (1990). Hitz elkartuak euskaraz. Universidad de Deusto ISBN 84-86897-09-2 PMC 637201055 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  24. Euskal gramatika Lehen urratsak. Euskaltzaindia 1987-2011 ISBN 84-85479-75-0 PMC 490132208 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  25. Real Academia de la lengua vasca.. (1985). Euskal gramatika : Lehen Urratsak. Institución Príncipe de Viana ISBN 84-235-0687-8 PMC 625671776 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  26. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1 PMC 907050485 . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Josu Jon Imaz
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
2004tik - 2009ko maiatzaren 9ra
Ondorengoa
Idoia Mendia
Aurrekoa
Mari Karmen Garmendia
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua
2001-2009
Ondorengoa
Blanca Urgell