Orfeo
Orfeo[1] (grekoa: Ορφέυς) greziar mitologiako pertsonaia bat da. Tradizioaren arabera, bere lira jotzen zuenean, gizon-emakumeak haren inguruan biltzen ziren entzuteko eta beren arimari atsedena emateko. Hala lortu zuen Euridize ederraren maitasuna, eta hala lortu zuen Zerbero beldurgarria lokarraraztea Hadesen mundura (inframundura) jaitsi zenean. Orfeo, jatorriz, traziarra zen.
Orfeo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | idazlea, poeta eta musikaria |
Familia | |
Aita | Oeagrus (en) |
Ama | Kaliope |
Ezkontidea(k) | Euridize eta Argiope (en) |
Anai-arrebak | Linus (en) |
Familia | ikusi
|
Ez Homerok ez Hesiodok aipatzen dute, baina Pindarok (K.a. V. mendean) hari buruz dio «kantuen aita» dela.
K.a. VI. mendeaz geroztik, Antzinate klasikoko musikari eta poeta nagusietakotzat hartua izan zen; hari buruz esaten da zitara asmatu zuela eta beste bi soka erantsi zizkiola lirari: lehen, lirak zazpi soka zituen; gero, bederatzi, bederatzi musen omenez
Tradiziorik ezagunenaren arabera, Orfeo Traziako errege Eagroren eta Kaliope musaren semea zen. Beste iturri batzuen arabera, Apoloren semea zen.
Argonauten bidaia
aldatuTraziarra bazen ere, argonautekin joan zen, eta arraunlarien erritmoa markatzen zuen. Bere musikarekin, bere lagunak babestu zituen sirenetatik, haiek kanta ederrak abesten baitzituzten nabigatzaileak erakartzeko eta jateko. Sirenen ahotsak entzun zituenean, Orfeok lira atera eta bere musika jo zuen, sirenena baino ederragoa, eta sirenen ahotsa estalarazi zuen horrela. [2] [3] [4]
Euridizeren mitoa
aldatuOrfeoren emazte Euridize hil egin zen, eta Orfeok, tristaturik, hain kantu tristeak abestu zituen, ezen jainkoek eta ninfek negar egin baitzuten eta Hadesen erresumara, inframundura, bere maitearen bila jaisteko aholkatu baitzioten. Bere musika erabiliz, Hadesen eta Pertsefoneren bihotzak ukitu zituen, eta baimena eman zioten Euridizeri bizien mundura itzultzeko, baina baldintza batekin: Orfeok haren aurretik ibili behar zuen, eta ez zuen atzera begiratu behar eguzki-errainuek Euridize erabat argiztatu arte.
Hala egin zuen, eta atzera begiratu gabe jarraitu zuen eguzkitara atera arte. Orduan, burua jiratu zuen bere maiteari begiratzeko, baina Euridize ez zegoen arteanerabat eguzkipean, oin bat baitzuen inframunduan. Ondorioz, Euridize airean desegin zen betiko (Ovidioren kontakizuna). [5] [6] [7]
Orfeoren heriotza
aldatuIturriak ez datoz bat Orfeoren heriotza deskribatzean. Ovidioren bertsioan, Traziako Bakanteek harrika eman eta hil egin zuten. Haren burua eta lira Hebro ibaira bota zituzten. Eratostenesek jasotako bertsioaren arabera, Dionisok Menadeak bidali zituen hil eta txikitu zezaten. Ninfa batzuek haren zatiak hartu eta Libetros-en, Olinpo menditik gertu, lurperatu zituzten; haren lira, berriz, konstelazioen artean jarri zuen Zeusek. [8] [8] [9] [10] [11] [6]
Orfeo artean
aldatuPinturan, Albrecht Dürer, Émile Lévy eta Émile Jean Baptiste Philippe Bin-ek Orfeoren heriotza izeneko pinturak egin zituzten. Musikan, bereziki aipagarria da Claudio Monteverdiren L'Orfeo, favola in musica opera (1607), historiako lehenengo operetako bat. Christoph Willibald Gluck-ek Orfeo eta Euridize konposatu zuen 1762an, eta Jacques Offenbach-ek Orfeo infernuetan.
Latindar poesian, Virgiliok eta Ovidiok aipatu zuten Orfeo beren obretan. [12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Cardillo, Alzira Umbelino. (2019-07-02). «Análise mitológica de “Morte do Leiteiro”, de Carlos Drummond de Andrade» Cadernos CESPUC de Pesquisa Série Ensaios (34): 15–25. doi: . ISSN 2358-3231. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Masiá González, Andrés. (1996-09-04). «Fábulas CIX y CXXIII de Higino: variantes respecto a la tradición clásica.» Epos : Revista de filología (12): 31. doi: . ISSN 2255-3495. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Vílchez, Mercedes. (1989-06-30). «La estructura formal de la comparación en las Argonáuticas de Apolonio de Rodas» Emerita 57 (1): 5–35. doi: . ISSN 1988-8384. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Estévez Sola, Juan A.. (2017-05-31). «Nuevos fragmentos de las Metamorfosis de Ovidio en Trento» Emerita 85 (1): 161. doi: . ISSN 1988-8384. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ a b Bieda, Esteban. (2015-11-09). «El alma tiránica de Alcibíades en el Banquete de Platón» Agora: papeles de Filosofía 35 (1) doi: . ISSN 2174-3347. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Muñoz Tejero, Fátima María; Morère Molinero, Nuria. (2017). «Interpretación turística del Ágora Ateniense según la obra Descripción de Grecia de Pausanias» Pasos. Revista de Turismo y Patrimonio Cultural 15 (4): 959–978. doi: . ISSN 1695-7121. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ a b Pejenaute Rubio, Francisco. (1998-01-01). «Vsque in exitium dulces. Las Sirenas: las metamorfosis de una metamorfosis» Helmántica 49 (150): 415–434. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Pereira, Paulo Cesar R.. (2006-12-01). «REVIVENDO ERATÓSTENES» Revista Latino-Americana de Educação em Astronomia (3): 19–38. doi: . ISSN 1806-7573. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Pausanias.. (1977-1980). Description of Greece. Harvard University Press ISBN 0-674-99104-4. PMC 642230490. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «PRAEFATIO» De astronomia (DE GRUYTER) ISBN 978-3-11-095121-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Carter, Tim. (2017-07-05). «Singing Orfeo: on the performers of Monteverdi’s first opera» Studies in Seventeenth-Century Opera (Routledge): 3–46. ISBN 978-1-315-08761-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).