Angelita Alberdi

Euskal erraketista profesionala

Angelita Alberdi Aldazabal (Eibar, Gipuzkoa, 1925ko apirilaren 26a) Euskal erraketista profesionala izan zen.[1] 14 urte zituela debutatu zuen eta 7 urtez jardun zuen kantxetan.

Angelita Alberdi

Bizitza
JaiotzaEibar1925eko apirilaren 26a (98 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Biografia aldatu

 
Erraketistak

Eibarko Txirio kaleko 14.ean jaio zen Angelita. Eibarko Astelena eta Txaltxa Zelai frontoietan ikasi zuten pilotan jokatzen. Frontoia erabiltzea ez zen doakoa, eta goiz ibili behar izaten zen tokia hartzeko zaletasun handia baitzegoen.

Gerra Zibila aldatu

1936ko uztailean Gerra Zibila piztu zen, Txirio kaleak kalte handiak jasan zituen, Alberdi familiaren etxea hondatuta geratu zen eta familiak ihes egitea erabaki zuen. Angelita eta ahizpa Maria Luisa Alberdi Frantziara joan ziren euren amarekin.[2] Frantzia iparraldean zenbait hilabetez egon ondoren, Euskal Herrirantz hurbilduz joan ziren, Donibane Lohitzunera lehenengo, eta gero, errefuxiatuz beteriko tren batean, Irunera heldu ziren. Handik Eibarrera itzultzean, oraindik gerra amaitu gabe zegoen eta etxe barik aurkitu ziren. Etxea suntsituta zegoen eta Soraluzen bizi ziren senitartekoen etxera joan ziren.

Kirolari ibilbidea aldatu

Gerra amaitu ondoren pilotan ikasten jarraitu zuen. Soraluzeko baserritik Eibarrera joan behar izaten zuen. 14 urte besterik ez zituela, 1939an, Madrilgo Txiki-Jai frontoian egin zuen debuta. Bera baino 3 urte zaharragoa zen ahizpa Maria Luisaren babesa lagungarri gertatu zitzaion. 1945. urtean Madrilgo Txiki Jai frontoian 52 erraketista ziren. Angelitaz gain, beste hainbat eibartar zegoen; Mari Carmen Lasagabaster, Paz Etxebarria, Julia Abanzabalegi, Josefa Astarloa, Maria Bastida, Dorita Etxeberria edota Maria Carmen Ojanguren.

Bere jokoaren sekretua sakean zegoen, sakeari esker lortzen zituen tantoak. Kantxako giroa ordea, ez zen beti atsegina izaten. Irabazten zutenean txalo ugari jasotzen zituzten, galduz gero berriz, irainak ohikoak izaten ziren. Kantxatik kanpo,behin baino gehiagotan, erraketistei loreak eta gutunak ere heltzen zitzaizkien euren aldageletara. Horietako bat enpresari batek bidali zion Angelitari. Gutun-azal batean diru mordoa heldu zitzaion "tongo" egitearen truke eskainiz. Nagusiari gertatuaren berri eman eta egun horretan ez zuen Angelitak jokatu beharrik izan.

Txiki Jain jarraitu zuen jokatzen 7 bat urtez eta gero etxeratu egin zen.

Herriratzea aldatu

Erraketari agur esan eta Eibarrera itzuli zen, jaioterrira. Arrazoien artean bere ahizpa erretiratzea eta puntako erraketista ez izatea aipatzen zituen. Lanbide ezberdin bati heldu zion. Jertseak makinan egiten ikasi zuen bizimodua aurrera ateratzeko. Plaentziar batekin ezkondu eta bi seme eta alaba bat izan zituen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  3. «Eibar aldizkaria: 2009ko azaroko alea» Egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).

Kanpo estekak aldatu