Juan Jose Mogel
euskal idazlea
Juan Jose Mogel Elgezabal (Deba, Gipuzkoa, 1781eko apirilaren 26a - Markina-Xemein, Bizkaia, 1849ko uztailaren 20a) euskal idazlea, Bizenta Antoniaren anaia eta Juan Antonioren iloba.
Juan Jose Mogel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1781eko apirilaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Markina-Xemein, 1849ko uztailaren 20a (68 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatuLehen eliza-ikasketak osabarekin egin zituen, eta gero Oñatiko Unibertsitatean osatu zituen. 1811z gero, osaba bezala, Markina-Xemeingo erretorea izan zen, eta han egon zen hil arte. Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusia izan zen Lehen Karlistaldian. Bizkaieraz idatzi zituen obra guztiak.
Juan Jose Mogelek jaso zuen osaba Juan Antoniok idatzitako Peru Abarcaren eskuizkribua, eta berak eman zion Aita Unzueta frantziskotarrari, Zarauzko komentuan gorde zezan.
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia (1991, Labayru)
- Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan (1816, Apraiz)
Erlijioa
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |