Ireki menu nagusia

Cleto Zabala Aranbarri (Bilbo, 1847ko apirilaren 26aMadril, 1912ko urtarrilaren 1a) musikagilea izan zen.[1]

Cleto Zabala
Bizitza
Jaiotza Bilbo1847ko apirilaren 26a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1912ko urtarrilaren 1a (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrid Royal Conservatory Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Genero artistikoa opera
zarzuela

Emilio Arrietarekin Madrilen ikasi eta gero, 1881ean La hija del pescador opera aurkeztu zuen Bilbon. 1882an Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker Italiara joan zen ikasketak osatzera. Bilboko Orfeoiaren zuzendaria izan zen.[2].

1890eko hamarkadan Madrila joan zen, eta Apolo eta Novedades antzokietako arduradun izan zen. 1895ean El señor barón eta El niño de Jerez zarzuelak aurkeztu zituen, eta 1899an, berriz, Varietés zarzuela. 1901ean Marcia opera aurkeztu zuen, gaur egun galdua dena. Meza bat eta korurako beste lan batzuk ere idatzi zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia Cleto Zavala Arambarri.
  2. Diccionario Biográfico de los Grandes Compositores de la Música. Marc Honegger. ESPASA CALPE. Madril, 1994


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.