Marisa Barrena

maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea eta feminista

Marisa Barrena Larruzea (Zornotza, Bizkaia, 1951ko apirilaren 26a) euskal maistra, psikopedagogoa, ekintzailea, euskaltzalea eta feminista da. Durangoko Andereak Elkarteko kide sortzailea. Herriko Kriskitin dantza-taldean kulturartekotasuna eta parekidetasuna sustatzeko lanean dihardu; eta Euskal Wikipedian, emakumeen presentzia urria gizonen parera ekartzeko lanetan.

Marisa Barrena

(2021)
Bizitza
JaiotzaZornotza1951ko apirilaren 26a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikopedagogoa, irakaslea, wikilaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)IRALE
HABE
Ikastolen Elkartea  (1976 -  1990)
KidetzaMintzanet
Wikiproiektu:WikiEmakumeok
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Andereak Elkartea
Gerediaga Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea
Euskadiko Ezkerra
Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Twitter: MarisaBarrena1 Inguma: marisa-barrena-larruzea Edit the value on Wikidata
2022ko txupinlariak. Zutik ezkerretik hasita: Inma Garrastatxu Durangoko alkatea, Amparo Ereñaga eta Marisa Barrena nagusien txupinlatiak eta Julian Rios alkateordea. Jarrita: Landakoko eskolako ikasleak gazteen txupinlariak
Marisa Barrena, Wikiemakumeok taldekoa, Korrika 22ko lekukoa eroaten; egun horretan Wikiemakumeok eta EWKEko taldeko kideen ordezkari.
Hitzez eta Ahotsez Jardunaldia 2022, Marisa Barrena eta Joseba Sarrionandia

2022ko Manuel Lekuona sarietarako izendatua izan da Marisa Barrena Larruzea, Enkarni Genua, Felix Ibarrondo Ugarte, Lutxi Mancisidor eta Ramon Zallorekin batera, besteak beste Marisa Barrenaren hautagaitza aurkezteko arrazoiak hauexek izan dira:[1]

Emakume ekintzailea eta erreferentea euskaran, feminismoan eta euskal kulturan, bere militantzia eta konpromisoari esker etengabeko lana egin duena herrigintzan. Euskara arloan, eta erakunde eta elkarte desberdinetan, irakasle izateaz gain, koordinatzaile, aztertzaile, materialgile eta teknikari ere jardun da: esaterako Ikastolen Elkartean, HABEn, IRALEn, Eusko Jaurlaritzan eta hainbat euskaltegitan. Horrez gain, etengabeko zubi-lanak egin ditu kolektibo eta proiektu ugaritan, berauen bultzatzaile sutsua izanik: besteak beste, alfabetatze eta euskalduntze kontuetan, euskal dantza arloan, feminismoan, euskal literatura munduan, errefuxiatuen gaietan... Bere lan eta iritziaren zabalkunderako erabili ohi dituen bideak prentsa, aldizkariak, irratia, sare sozialak, Wikipedia edota hitzaldiak izan dira.[1][2][3]

Bizialdia

aldatu

Marisa Barrena Zornotzan jaio zen, Aldekoena baserrian, bertan maizter zirela. 8 urte zituela, etxegabetu zituzten,[4] eta Eubako Erkoles baserrira joan ziren bizi izatera. 1982an, berriz, Durangora aldatu zen, familiarekin batera.[5]

Lanbidea

aldatu

Lehen ikasketak herri-eskolan egin zituen, eta oinarrizko batxilerrekoak, berriz, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean. 14 urterekin merkataritzaren alorreko ikasketak egin zituen, eta 15ekin hasi zen beharrean, administrari-lanetan, Zornotzako Ekin kooperatiba-fabrikan. 18 urterekin, borondatezko euskara-eskolak ematen ibili zen Durangoko Jesuitek utzitako geletan.[5][6]

Hamar urtez Ekinen jardun ostean, Ikastolen Elkartean hasi zen beharrean, Bizkaiko idazkari nagusiaren karguan. Ikastola publiko eta pribatuen arteko afera sortu zenean, beste bide bat hartzea erabaki zuen, eta betiko bokazioari heldu zion, irakaskuntzari. HABEko oposizioak gainditu ondoren, 1982an Arrasateko Udal Euskaltegian denbora labur batean aritu ondoren, 1982ko irailean Bilboko HABE euskaltegi pilotuan jardun zuen (gainerako euskaltegien eredu izateko sortu zituzten). Lanean ari zela egin zituen Magisteritza-ikasketak. Proiektu pilotu hura bertan behera geratu ondoren, IRALEn ibili zen urte batzuetan, irakasleen irakasle. Zornotzako Barnetegiari bultzada ematen parte hartu zuen. Hura utzita, psikopedagogia-ikasketak egin zituen, eta Durangaldeko ikasleen eta irakasleen motibazioak aztertu zituen. 2015ean erretiratu zen.[5]

Ekintzaile lanak

aldatu

Euskaltzale

aldatu

Zuzentzaile aritu zen 1960ko hamarkadan sortutako haurrentzako Kili-Kili aldizkarian.

1969an hasi zen irakasle borondatezko euskara-eskoletan, eta 1972an, Durangon egindako alfabetatze eta euskalduntze kanpainetan parte hartu zuen.

2014tik, Durangon urtero egiten den Hitzez eta ahotsez ekimen literarioaren sortzaile eta sustatzaile izan zen, beste 5 euskaltzalerekin batera. Hitzaldi, solasaldiak eta jendaurreko irakurraldia dira egitasmoaren ardatza. Hasierako urtean Sarri, Hitzez eta Ahotsez izan zen gaia.[7] Hurrengo edizioetan Itsasoa,[8] Durangaldeko idazleak,[9] Bidaia,[10] Lurra,[11] Askatasuna,[12] Maitasuna[13] eta Ametsak[14] izan dira auketatutako gaiak.

2015etik aurrera, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen Mintzanet programan parte hartzen du.[5][15]

Nafarroaldeko ikastolei laguntzeko asmoz ERRIGORA egitasmoko Durangoko koordinatzailea da.[16]

Feminista

aldatu

2005ean, Andereak taldea sortu zuen, beste hainbat kiderekin batera. Urte hartan, Ofelia Hernández erail zuen haren bikotekideak Durangon, eta halako gertaerak salatzeko beharrak bultzatuta sortu zuten elkartea.[5] 2022ko San Fausto jaietan txupinlari izan zen, Andereak taldeko Amparo Larrañaga lagun zuela.

Eskola eta institutuetan hizlari aritzen da, belaunaldi gazteen artean emakumeak bistaratzea helburu duela.

Segura Irratiko kolaboratzailea da, hamabostean behin efemerideari erreparatuz, emakumeak bistaratzea helburu.[17][18] Ildo beretik, 2022ko irailetik aurrera Euskadi Irratiko Faktoria saioan ere bai, hamabostero (astelehen goizetan eta 10ak aldera).

Egunero sare sozialen bidez emakumeen efemerideak bistaratzearen ardura hartzen du. [19]

Mugimendu feministako kidea da.

Wikilaria

aldatu

2019az geroztik, Wikiemakumeok proiektuan parte hartzen du, Euskarazko Wikipedian emakumeen biografiak sortzen eta euskaratzen.[20] Durangaldeko Wikiemakumeok proiektuaren partaide eta bultzatzaile. Durangaldeko, Arratia eta Oiartzungo Wikiemakumeok taldeen sortzaile eta sustatzailea da, baita Euskal Wikipedia eta Durangaldeko Wikiemakumeok taldeen bitartekari ere.

Ongi etorri errefuxiatuak

aldatu

Ongi etorri errefuxiatuak elkartean Durango plataformako kidea da.

Dantzari

aldatu

1990eko hamarkadatik aurrera, Durangoko Kriskitin dantza-taldeari zabalkundea ematen dihardu, helburu nagusi batekin: kulturartekotasuna eta parekidetasuna lantzea. Barne-hausnarketa egiteaz gain, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-lana egin dute herrian eta inguruetan. 2015etik aurrera, emakumeak ere hasi dira parte hartzen lehen gizonezkoenak baino ez ziren hainbat dantzetan.[5][21]

Militantzia

aldatu

Frankismo garaian, haren kontrako mugimenduan jardun zuen. 1975ean Guardia Zibilak atxilotu zuen, propaganda ilegala izatea egotzita, eta hiru egunez torturatu zuten, Zornotzako kuartelean.[5][22]

Alderdi politikoei dagokienez, HASIko militantea izan zen lehenik, eta Euskadiko Ezkerreko gero, harik eta alderdi hura utzi zuen arte («ez dakit bota gintuzten, edo geure kabuz joan ginen»). Orduz geroztik, ez da inolako alderdi politikotako kide egin.[5][6]

Argitaratutako lanak

aldatu
  • Ohiko kolaboratzailea da, iritzi-zutabeak idazten ditu Anboto aldizkarian[23] eta Durangon.com egunkari digitalean.[24]
  • Wikiemakumeok Durangaldea egitasmoan, genero arrakala murrizteko helburuarekin, 5.000 emakumeren biografien edizioan koordinatzaile jardun du.[25]
  • 2005ean Mario eta Txoriak (itzulpena)[26]
  • 2009an Isabel Lertxundi Barañanoren biografia idatzi zuen Bidegileak sailean .[27]
  • 2012an Kriskitin 25 urte liburuaren testuak eta koordinazioa[28]
  • 2013an "Kaixo Durango" Andrés Granadosek sortutako musikaren letraren sortzailea[29]
  • 2014an Durangoko aratusteak. Astola aldizkaria: ikerketa eta historia, 1888-234X, 8 zk., 60-69 orrialdeak (2014)
  • 2019an Alfabetatze euskalduntze mugimendua Durangaldean 1964-1979. Astola: ikerketa eta historia, 1888-234X, 13 zk. 88 orrialde (2019).

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2017an, Bidelagun Onenaren saria eman zioten, Mintzanet Egunean.[30]
  • 2020an, Euskarazko Wikipedian emakumeen presentzia handitzeko lehiaketa irabazi zuen.[31]
  • 2022ko Korrikan lekukoa eraman zuen Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen kilometroan.
  • 2022ko Durangoko San Fausto jaietako pregoia irakurri eta txupina bota zuen Anparo Ereñagarekin batera, urte luzez mugimendu sozialetan, batez ere feminismoari eta euskarari loturiko mugimenduetan egindako ibilbideagatik.[32][33][34][35]
  • 2022ko Manuel Lekuona sarietarako hautagaia izan zen.[1][2][3]
  • 2024an Durangoko Plaza berri baten izenerako hautagaia.[36][37][38][39]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Sariak - Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik, -2022/10/03-Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Marisa Barrena opta al Premio Manuel Lekuona 2022» El Correo 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Marisa Barrena, candidata al Premio Manuel Lekuona» durangon.com 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  4. «Marisa Barrena Ttap aldizkari multimedian elkarrizketatu dute» Anboto 2022-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. a b c d e f g h «Marisa Barrena. Batailak galdu bai, borrokan etsi ez: "Irakasleok motibatuta ez bagaude, nola motibatuko dugu parekoa?"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  6. a b Elustondo, Miel A.. «Marisa Barrena, kausa askoren aldeko militantea: “Askotan egon naiz galtzaileen aldean, baina ez ditut kausa guztiak galdu”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  7. «SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ - - 2014-03-11» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  8. Narbaiza, Leire. «Itsasoa, hitzez eta ahotsez» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Hitzez eta Ahotsez» Zornotzako Barnetegia 2016-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  10. «BIDAIA, HITZEZ ETA AHOTSEZ -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  11. «'HITZEZ ETA AHOTSEZ' · Zazpi orduko maratoi literarioa Plateruenan» Mugalari Kultura 2018-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  12. (Gaztelaniaz) «280 literatura zale azalduko dira Hitzez eta Ahotsez ekimenak egingo duen jendaurreko irakurraldian» durangon.com 2019-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  13. «Hitzez eta ahotsez ekimenak irakurraldi girotua eskainiko du ostiral honetan Durangon» El Correo 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  14. «Hitzez eta ahotsezen irakurtaldi giroturako izen ematea ireki dute - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  15. «Marisa Barrena, pasioa mugimenduan» andra.eus 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  16. «Errigora -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  17. MARISA BARRENA – Segura Irratia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  18. MARISA BARRENA – Segura Irratia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  19. #GaurkoEgunez traolaren atzean nabigatzen Marisa Barrenarekin | Bilbo Hiria irratia. 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
  20. «Marisa Barrena (Wikiemakumeok): "Gizarteko beste arloetan lez, emakumeak ia ikusezinak gara wikipedian ere"» Halabedi 2020-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  21. puntapioa. «Marisa Barrena, kulturartekotasuna eta parekidetasunaren aldeko borrokalaria» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  22. «¿Conoce usted al capitán Hidalgo?» Urtekaria 2023 (Durango: Durango 1936 kultur elkartea) 4: 28-33..
  23. «Marisa Barrena - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  24. (Gaztelaniaz) «Marisa Barrena, Autor en durangon.com» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  25. Wikiproiektu:WikiEmakumeok/WikiDurangaldea. 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  26. «Marisa Barrena - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  27. Larruzea, Marisa Barrena. (2009). Isabel Lertxundi Barañano (1951-1984). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2999-1. (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
  28. dantzancom. «Kriskitinek 25 urte» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  29. (Gaztelaniaz) «Andrés Granados in memoriam» durangon.com 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  30. Mintzanet, Author. Marisa Barrena, Gorka Fernández eta Joserra Onandia, aurtengo Mintzanet sarituak. (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  31. «Marisa Barrenak irabazi du Euskarazko Wikipedian emakumeen presentzia handitzeko lehiaketa» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  32. «Marisa Barrenak, Amparo Ereñagak eta Landako Eskolako ikasleek jaurtiko dituzte sanfaustoetako txupinak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  33. (Gaztelaniaz) Doyle, K.. (2022-09-20). «Marisa Barrena y Amparo Ereñaga, txupineras en Durango» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  34. (Gaztelaniaz) «Marisa Barrena, Amparo Ereñaga y alumnado de Landako eskola leerán los pregones de los 'Sanfaustos'» durangon.com 2022-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  35. (Gaztelaniaz) «Marisa Barrena, Amparo Ereñaga y Landako Eskola lanzarán los txupinazos | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  36. (Gaztelaniaz) «Durango invita a la ciudadanía a proponer nombres a una calle y a una plaza | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2024-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  37. (Gaztelaniaz) L@s vecin@s de Durango pondrán nombre a una calle y una plaza - Radio Nervión. 2024-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  38. (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-08-04). «Los vecinos de Durango eligen los nombres para denominar una plaza y otra calle» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  39. (Gaztelaniaz) Salterain, Alain. (2024-08-03). «La ciudadanía de Durango propone 24 nombres para la nueva calle y plaza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).

Kanpo estekak

aldatu