Egile-eskubideak
Egile-eskubideak edo copyright (euskaraz: «kopiatzeko eskubidea») egileei lan bat egiteagatik, izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lan hau publikaturik egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio legeak egileari.[1]
Lan bat jabari publikora, jabetza publikora, atxikitzen da berekiko dauden ondare eskubideak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hau gertatu eta gero, eskubide moralak errespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.
Copyrightak kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio horren jabe denari. Egileari edo obraren jabegoa erosi duenari. Horrela, sorkuntzako lanak egiten dituztenek beren obrak babesteko eta haien jabegoa dutela adierazteko sorturiko legezko formula da. Hasieran liburuen gaineko eskubideak hartzen zituen bere baitan soilik, baina gaur egun aldizkari, egunkari, mapa, antzerki, film, telebistako saio, ordenagailuetarako programa, fitxategi informatiko, argazki, irudi, bideo, audio, koadro eta abarren kasuan ere erabiltzen da, hau da, jabego intelektual edo artistiko oro babesten ditu.
Jabego honen arabera, inork egile-eskubideez babesturiko zerbait (gauzaki bat) erosten badu, gauzakia izango da eroslearena, baina ezingo du haren kopiarik egin ez saldu, legez kanpokoa baita, eta eskubide hori editorearen, idazlearen, egilearen edo copyrighta duenaren eskubidea baita. Copyrightez babesturiko kopiarik egin nahi izanez gero, baimena eskatu behar zaio eskubidearen jabeari, eta normalean kuota bat ordaindu behar izaten da.
Dena dela, eta sistema hori nahiko garbia den arren, sorkuntzaren zenbait alorretarako oso zaila da jabego eskubidea babestea, adibidez, musikaren kasuan; behin musika bat argitaratuta askotan gertatu ohi da ezer ordaindu gabe, baimenik eskatu gabe, berriro jotzea musika hori, nahiz eta legez royalty izeneko eskubidea ordaindu behar zaion jabeari, eta antzera gertatzen da, besteak beste, antzerkian ere. Bestalde, eta egile-eskubideek sorkuntzazko lan gehienak babesten dituzten arren, ezin babestu dira lan artistiko eta intelektual guzti-guztiak ere; horrelako kasu bereziak dira, esaterako, ideiak, izenak eta izenburuak.
Ideien kasuan, ezin da haien gaineko jabego eskubiderik ezarri, baldin eta ez badira liburu, marrazki edo musika lan ukigarri bihurtzen; izenak ere ezin dira babestu baldin eta ez badira leku jakin batzuk adierazteko, eta izenburuak, azkenik, behin eta berriro errepika daitezke, nahiz eta izenburu horrek adierazten dituen gertaerak, musika eta abar desberdinak izan.
Copyright eskubidea XX. mendeaz gero hasi zen erabiltzen batez ere. Aurretik sorturiko oso lan gutxi daude babestuak eta horrela ondare publikoa osatzen dute antzinako liburu, musika eta abarrek.
Plagioa, pirateria
aldatuJabego eskubidea urratzeko bi modu nagusi daude. Batetik plagioa eta bestetik pirateria delakoa.
Plagioa beste egile baten obra norberarena balitz bezala argitaratzean datza, eta oro har, banakoek egindako lege urratzea izaten da (abeslariek, idazleek, etab.).
Pirateriari dagokionez, berriz, gizabanako baten ekintza izan daiteke, baina taldeek (enpresek, konpainiek) egiten dute batez ere, eta egilearen baimenik gabe egile-eskubideez babesturiko materiala argitaratzean datza. Aurrerapen teknologikoekin aski erraza da, gaur egun, pirateria, edonork bikoiztu baititzake programak, bideoak, telebistako saioak, etab.
Legediari dagokionez, herrialde bakoitzak ditu egile eta artisten jabego eskubideak babesteko bere lege bereziak. Lehenengo legeak Britainia Handian eman ziren, 1710ean. Dena dela, badira nazioarteko zenbait hitzarmen, adibidez, Bernako Hitzarmena, 1886koa, Buenos Aireskoa edo Panamerikarra, 1910ekoa, eta, batez ere, Genevakoa edo Copyrightaren Hitzarmen Unibertsala deritzona, 1952an sinatua. Hitzarmen horretan herrialdeek batzuek besteen ondare intelektual eta artistikoa babesten dituzten copyright legeak ezagutzeko konpromisoa hartu zuten, herrialde batek babesten duen ondarea beste batzuetan ere babestearren. 1952. urteko hitzarmenean ondare babestuek eskubideen jabearen eta argitalpen urtearen alboan © zeinua jarri behar dela adostu zuten.
Bestelako lizentziak
aldatuCopyright-ez gain lizentzia ezberdin ugari daude,[2] eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Bestelako lizentzien artean erabilienak Creative Commons lizentziak dira, orokorrean edukien zabalkuntza librea onartzen dute guztiek, baina CC lizentzia orokorrari zenbait atributu murriztaile gehitu dakioke.
Creative Commons lizentzien atributua
aldatuCreative Commonsen lizentzia desberdinak propietate-konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak hauek dira:
- Aitortu (BY, Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
- EzKomertziala (NC, NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
- LanEratorririkGabe (ND, NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
- PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Esate baterako, Wikipediako edukien lizentzia CC BY-SA da.[3][4]
Creative Commonsek eskaintzen duen beste lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Gehien erabiltzen diren zazpi CC-lizentziak
aldatuGehien erabiltzen diren zazpi lizentziak taula honetan agertzen dira. Horien artean daude Wikimedia Fundazioak onartzen dituenak—jabari publikokoa eta bi aitorpen-lizentziak (BY eta BY-SA)— hiru horiek onartzen dituzte trukaketa eta berregitea (lan eratorriak sortzea), baita merkataritza-erabilera ere, betiere egilea nor den aitortzen bada.[5]
Ikonoa | Deskribapena | Laburdura | Egile-aitorpena beharrezkoa da? | Berregitea onartzen du? | Erabilera komertziala onartzen du? | Onartzen ditu Free Cultural Works? | Bat dator "OKF"ireki" definioazrekin? | Jar daitezke edukiak Wikipedian? |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Freeing content globally without restrictions | CC0 | Ez | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | |
Attribution alone | CC-BY | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | |
Attribution + ShareAlike | CC-BY-SA | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | |
Attribution + Noncommercial | CC-BY-NC | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | |
Attribution + Noncommercial + ShareAlike | CC-BY-NC-SA | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | |
Attribution + NoDerivatives | CC-BY-ND | Bai | Ez | Bai | Ez | Ez | Ez | |
Attribution + Noncommercial + NoDerivatives | CC-BY-NC-ND | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | Ez |
Creative Commons lizentziadun proiektu batzuk
aldatuAtari, blog, eransketa eta artxiboak
aldatu- Badok.eus
- Flickr (2017. urteko datuen arabera, Creative Commons lizentziarekin lan gehien partekatu duen plataforma: 415,1 milioi lan)[4].
- Internet Archive
- Wikimedia Commons
- Ourmedia
- deviantART
- ccMixter
- MobuzzTV
- Xataka Móvil
- Jamendo
- Aikor.eus Txorierriko albisteak
- GureGipuzkoa (CC-BY-SA-NC lizentziarekin argazki gehienetan)
- Susa
- Sustatu
- Tokikom sareko aldizkariak
- UEU
- Uriola.eus. Bilboko informazio lokala euskaraz[5]
- Zetak
- Zientzia Kaiera
- Zuzeu
Argitalpen akademikoak
aldatu- Entelequia
- Revista Interdisciplinar
Prentsa
aldatuEuskaraz argitaratzen den prentsak Creative Commons lizentziak hautatu izan ditu:
- Alea[6]
- Argia [7][8]
- Baleike[9]
- Berria[10] , argazki agentzien (FOKU, EFE,,,) argazkietan ez baina.
- Goiena[11]
- Goierriko hitza[12]
- Hiruka[13]
- Uztarria[15]
- Tokikom sareko aldizkariak
- Tolosaldeako Ataria[14]
- Uztarria[15]
Telebista
aldatuKartografia
aldatuIKT
aldatu- Arduino (CC-BY-SA).
- Citizendium (CC-BY-SA).
- Wikipedia (CC-BY-SA, 2009ko ekainetik).
- Wikimedia Commons.
- Fandom (CC-BY-SA, 2009ko ekainetik) Wiki erako webguneen ostatu-zerbitzua. Lehen Wikia izena zuen.
- Mozilla fundazioa (CC-BY-SA).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Egile-eskubideak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons - HABE» www.habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-13).
- ↑ (Ingelesez) «Creative Commons licenses» Creative Commons (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ «Creative Commons — Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa — CC BY-SA 4.0» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ (Ingelesez) «copyright - Question about using Wikipedia content. About "CC-BY-SA" license. About its "Copyleft/Share Alike" part» Law Stack Exchange (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ «Creative Commons — Attribution 3.0 United States — CC BY 3.0 US» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
Bibliografia
aldatu- Dowd, Raymond J. (2006). Copyright Litigation Handbook (1st edición). Thomson West. ISBN 0-314-96279-4.
- Ellis, Sara R. Copyrighting Couture: An Examination of Fashion Design Protection and Why the DPPA and IDPPPA are a Step Towards the Solution to Counterfeit Chic, 78 Tenn. L. Rev. 163 (2010), available at Copyrighting Couture: An Examination of Fashion Design Protection and Why the DPPA and IDPPPA are a Step Towards the Solution to Counterfeit Chic.
- Ghosemajumder, Shuman. Advanced Peer-Based Technology Business Models. MIT Sloan School of Management, 2002.
- Lehman, Bruce: Intellectual Property and the National Information Infrastructure (Report of the Working Group on Intellectual Property Rights, 1995)
- Lindsey, Marc: Copyright Law on Campus. Washington State University Press, 2003. ISBN 978-0-87422-264-7.
- Mazzone, Jason. Copyfraud. SSRN
- McDonagh, Luke. Is Creative use of Musical Works without a licence acceptable under Copyright? International Review of Intellectual Property and Competition Law (IIC) 4 (2012) 401–426, available at SSRN
- Nimmer, Melville; David Nimmer (1997). Nimmer on Copyright. Matthew Bender. ISBN 0-8205-1465-9.
- Patterson, Lyman Ray (1968). Copyright in Historical Perspective. Online Version. Vanderbilt University Press. ISBN 0-8265-1373-5
- Rife, by Martine Courant. Convention, Copyright, and Digital Writing (Southern Illinois University Press; 2013) 222 pages; Examines legal, pedagogical, and other aspects of online authorship.
- Rosen, Ronald (2008). Music and Copyright. Oxford Oxfordshire: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-533836-2.
- Shipley, David E. "Thin But Not Anorexic: Copyright Protection for Compilations and Other Fact Works" UGA Legal Studies Research Paper No. 08-001; Journal of Intellectual Property Law, Vol. 15, No. 1, 2007.
- Silverthorne, Sean. Music Downloads: Pirates- or Customers? Archived 30 June 2006 at the Wayback Machine. Harvard Business School Working Knowledge, 2004.
- Sorce Keller, Marcello. "Originality, Authenticity and Copyright", Sonus, VII(2007), no. 2, pp. 77–85.
- Steinberg, S.H.; Trevitt, John (1996). Five Hundred Years of Printing (4th edición). London and New Castle: The British Library and Oak Knoll Press. ISBN 1-884718-19-1.
- Story, Alan; Darch, Colin; Halbert, Deborah, eds. (2006). The Copy/South Dossier: Issues in the Economics, Politics and Ideology of Copyright in the Global South. Copy/South Research Group. ISBN 978-0-9553140-1-8. Archivado desde el original el 16 de agosto de 2013.
- Ransom, Harry Huntt (1956). The First Copyright Statute. Austin: University of Texas. ISBN 9780292732353.
- Rose, M. (1993), Authors and Owners: The Invention of Copyright, London: Harvard University Press
- Loewenstein, J. (2002), The Author's Due: Printing and the Prehistory of Copyright, London: University of Chicago Press.
- Abbott, Madigan, Mossoff, Osenga, Rosen. «Holding States Accountable for Copyright Piracy». Regulatory Transparency Project. Archivado desde el original el 9 de octubre de 2022. Consultado el 15 de mayo de 2021.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Egile-eskubideen iraupena munduko zenbait estatutan.
- (Ingelesez) U.S. Copyright Office Artxibatuta 2004-12-09 a Wayback Machine.: Estatu batuetako gobernuak prestatutako materiala
- (Ingelesez) The World Intellectual Property Organization (WIPO), NBEaren agentzia
- (Gaztelaniaz) Literatura-lanak eta arte-lanak Bernako itunaren testua
- (Gaztelaniaz) Egile eskubideei buruzko WIPOren ituna
- (Frantsesez) Un monde sans copyright... et sans monopole (PDF) Framabook.org
- (Frantsesez) Framabook webgune ofiziala
- (Frantsesez) EnVenteLibre.org ataria, eros daitekeen liburua ere proposatzen du