Juan José Gerardi (Guatemalako Hiria, 1922ko abenduaren 27a - Guatemalako Hiria, 1998ko apirilaren 26a) guatemalar gotzain katolikoa[1] eta giza eskubideen defendatzailea izan zen.

Juan José Gerardi

apezpiku laguntzaile

1984ko abuztuaren 14a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Santiago de Guatemala (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1984ko abuztuaren 14a -
Elizbarrutia: titular see of Guardialfiera (en) Itzuli
3. elizbarrutiko apezpiku

1974ko abuztuaren 22a - 1984ko abuztuaren 14a
José Julio Aguilar García (en) Itzuli - Julio Edgar Cabrera Ovalle (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Quiché (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1967ko maiatzaren 5a -
Raimundo Martín (en) Itzuli - Gerardo Flores (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Verapaz, Cobán (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1922ko abenduaren 27a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaGuatemalako Hiria1998ko apirilaren 26a (75 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

New Orleansen hasi zituen apaiz-ikasketak, eta 1946. urtean ordenatu zen apaiz, Guatemalan. Handik hamaika urtera, Alta Verapazko (hiriburutik 200 bat kmra) gotzain izendatu zuten. 1960. hamarkadan, Jokin Zaitegi Gerardirekin batera ibili zen Cobanen, latin eta antzinako greziera irakasten.[2]

1974. urtean, Quiché departamenduko goitzain izendatu zuten Gerardi. Quiché Guatemalako departamendu pobreenetako bat da, Gerra Zibilean eraso gogorrenak jasan zituenetakoa; Gerardi gotzain izendatu zuten garaian, indarkeria-giroa zen han nagusi eta, ezkerreko gerrillen bilgune zelarik, gudarosteak gogor eraso zion eremu hari. Hain zuzen ere, gerrako gertakarien egia ezagutzeko asmoz Gerardik Oroimen Historikoa Berreskuratzeko antolatutako proiektuan (REMHI) aipatzen diren 442 hilketetatik gehienak gudarosteak egin zituen.

1980an, Gerardik gogor salatu zuen nekazariek espainiar enbaxada okupatu ondoren segurtasun-indarrek bertan egindako sarraskia, eta, handik gutxira, zenbait atentatu egin zizkioten; atentatuetatik onik atera zen, baina Costa Ricara erbesteratu behar izan zuen. 1984an, Guatemalako artzapezpiku-barrutiko gotzain-laguntzaile eta bikario orokor izendatu zuten. Kargu hartan zela sortu zuen REMHI proiektuari jarraipena ematen zion ODHA proiektua, Guatemalako indarkeriaren urteetako biktimen lekukotasunak jasoaz, egia ezagutzeko helburuarekin. 1998an amaitu zuen Guatemala: sekula gehiago ez idatzia, eta apirilaren 24an argitaletxera eramatea lortu zuen. 54 ordu geroago, ezezagun batek bere etxe aurrean hil zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Monseñor Juan José Gerardi Conedera Iglesiacatolica.org.gt
  2. (Gaztelaniaz) «Va por usted, monseñor Gerardi» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).

Kanpo estekak

aldatu