Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Maria Frantzisko I.a Medici[2] (1541-1587) Toskanako Duke Handiaren eta Joana Habsburgo-Jagellon (15471578) Austriako artxidukesaren seigarren alaba zen.

Gaztarotik arteez interesaturik egon zen. Jacobo Ligozzi izan zuen irakasle. Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen 1600ean. Frantzian arteak bultzatu zituen. 1610ean senarraren hilketan parte hartu izana leporatu zioten batzuek.

 
Medici familiaren armarria

Erregeorde gisa agindu zuen 1610-1617 urteetan. Leonora Galigai eta Concino Concini senar-emazte italiarrek eragin handia izan zuten urte horietan guztietan, eta Concini hilarazi zuen 1617an Maria Medicikoaren seme Luis XIII.a erregeak. 1620an amaitu zen amaren eta semearen arteko gerra, eta Luynes, erregearen ministroa, hil ondoren (1621), Maria Medicikoa semearekin adiskidetu eta Richelieu kardinala sarrarazi zuen erresumako kontseilu nagusian. Richelieuk zuen gero eta aginpide handiagoak biziki kezkatu zuen eta hura hiltzea erabaki zuen. Huts egin zuen saioan (Journée des Dupes, Engainatuen eguna, 1630) eta Frantziatik Kolonia aldera jo zuen ihesi. Hiri horretan hil zen 1642an.[3]

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

1600eko abenduaren 16an, Lyonen, Henrike III.a Nafarroakoarekin ezkondu zen, 600.000 urrezko dukateko ezkonsaria ordainduta. Sei seme-alaba izan zituzten[1]:

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) Tomas, Natalie R. (2017-07-05) The Medici Women: Gender and Power in Renaissance Florence Routledge ISBN 9781351885829 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  2. (Ingelesez) Frieda, Leonie (2006-03-14) Catherine de Medici: Renaissance Queen of France Harper Collins ISBN 9780060744939 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  3. (Ingelesez) «Wayback Machine» web.archive.org 2006-01-15 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Medici  

Ikus, gaineraAldatu