David Hume
David Hume (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7agreg./apirilaren 26ajul. - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a) eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera[1].
David Hume | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgh, 1711ko apirilaren 26a (juliotar egutegia) |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Edinburgh, 1776ko abuztuaren 25a (65 urte) |
Hobiratze lekua |
Old Calton Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Joseph Hume, 10th of Ninewells |
Ama | Katherine Falconer |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, ekonomialaria, liburuzaina, historialaria, saiakeragilea eta idazlea |
Lan nabarmenak |
Giza ezagutzari buruzko ikerketa An Enquiry Concerning the Principles of Morals (en) ![]() The History of England (en) ![]() A Treatise of Human Nature (en) ![]() |
Influentziak | George Berkeley eta John Locke |
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea |
Mugimendua |
enpirismoa Naturalismoa philosophical skepticism (en) ![]() Argien mendea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | deismoa |
BizitzaAldatu
Merkataritzan ari izan ondoren, Frantziara jo zuen ikastera. Han prestatu zuen Giza izaeraren tratatua (A Treatise of Human Nature, 1739). Britainia Handira itzulirik, beste obra batzuk argitaratu zituen: Saio moral eta politikoak (Essays, Moral and Political, 1741-1742); Giza adimenari buruzko ikerketa (An Enquiry Concerning Human Understanding, 1751); Moralaren printzipioei buruzko ikerketa (An Enquiry Concerning the Principles of Morals); Erlijioaren historia naturala (1757).
Edinburgoko abokatuen elkargoko liburuzain izendatu zuten. Han idatzi zuen Ingalaterrako Historia ospetsua (1754, 1756, 1759). Gero, Britainia Handiko enbaxadorearen idazkari gisa itzuli zen Parisa (1763-1766); bertan, Rousseau eta bere garaiko idazle onentsuenekin harremanetan sartu zen. 1769an bere sorterrira erretiratu zen. Hil ondoren, haren beste obra batzuk argitaratu ziren; hala nola Erlijio naturalari buruzko solasaldiak (Dialogues Concerning Natural Religion, 1779).
EraginaAldatu
Egun haren filosofia lanek ospea eman dioten arren, bizi zelarik historialaritzat jotzen zuten nagusiki; izan ere, sei liburukiek osatutako History of England XVIII. eta XIX. mendeetako bestsellerra eta Ingalaterrako historia ezagutzeko liburu nagusia izan zen.
Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoa eta George Berkeleyren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino. Pierre Bayle, Isaac Newton, Samuel Clarke, Francis Hutcheson eta Joseph Butlerrek ere izan zuten eragina haren lanatan. Filosofia moralari dagokionez, Humerentzat, pertzepzio morala ez da adimenaren kontua, gustuena edo sentimenduena baizik. Humek eragin handia izan zuen Kantengan eta Adam Smithengan, eta Smithen bitartez ekonomista liberal klasikoengan[2]. Ekonomiari buruzko saiakerak ere idatzi zituen, bereziki dirua, interes tasak eta nazioarteko merkataritza gai harturik.
LanakAldatu
- A Kind of History of My Life (1734)
- A Treatise of Human Nature: Being an Attempt to introduce the experimental Method of Reasoning into Moral Subjects. (1739–40)
- An Abstract of a Book lately Published: Entitled A Treatise of Human Nature etc. (1740)
- Essays Moral and Political (1741–2)
- A Letter from a Gentleman to His Friend in Edinburgh: Containing Some Observations on a Specimen of the Principles concerning Religion and Morality, said to be maintain'd in a Book lately publish'd, intituled A Treatise of Human Nature etc. (1745).
- An Enquiry concerning Human Understanding (1748)
- An Enquiry Concerning the Principles of Morals (1751)
- Political Discourses (1752)
- Four Dissertations London (1757).
- The History of England (jatorrizko titulua The History of Great Britain) (1754–62) [3]
- The Natural History of Religion (1757)
- My Own Life (1776)
- Dialogues concerning Natural Religion (1779)[4]
BibliografiaAldatu
- Arrieta Urtizberea, Agustin, David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak, Donostia, 2006, Jakin, ISBN 84-95234-30-0
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Atherton, Margaret. The Empiricists: Critical Essays on Locke, Berkeley, and Hume. Rowman & Littlefield, 1999, books.google.es.
- ↑ Hume, David. (1993). Giza ezagutzari buruzko ikerketa. Klasikoak, s.a., 31 or. ISBN 84-88303-58-0..Joxe Azurmendik eginiko hitzaurrean.
- ↑ Online Library of Liberty — The History of England, 6 liburukiak
- ↑ Crouch, William, "Which character is Hume in the "Dialogues Concerning Natural Religion"?", onphilosophy.co.uk
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Hume |