Artikulu hau Donostiako Ulia mendiko parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ulia (argipena)».

Uliako parkea Gipuzkoako Gros, Ategorrieta-Ulia eta Miracruz-Bidebieta auzoetan dagoen parke bat da. Hiriko berdegunerik handiena da, denera 318.249 metro karratuko azalerarekin Ulia mendiaren zati handi bat barne hartzen du. Ulia mendiak Donostia eta Pasaia lotzen ditu, kostaldeko labar ikusgarrien ertzean zehar.

Uliako parkea
2014ko Musika Parkean jaialdia Uliako parkean.
Kokapena
Koordenatuak43°19′40″N 1°57′07″W / 43.32782°N 1.95196°W / 43.32782; -1.95196
Map

Gros auzotik oinez igo daiteke, edo, bestela, autoz, Ategorrieta hiribidetik.

Oso handia denez, flora mota ugari du. Mendiaren gorenean, gazte aterpetxe bat, "pic nic" egiteko gune bat eta antzinako uso tirorako instalazioak daude, itsasoaren gaineko terrazadun taberna txiki baten ondoan. Besteak beste lore mota hauek aurkitu ditzakezu parkean: Bioleta, Basa bitxilorea, Garikota, Izar belar arrunta, Hirusta, Txara beltza, Ezpata-plantaina, Lilipa, Basadute (Beronika), Mukibelarra, Atxaparra, Zaingorria, Euphorbia, Eszila, Orkidea, Txikori belarra, Anbulu zuria.[1]

Joan den mendean Donostian uda pasatzen zuten aristokratak askotan joaten ziren bertara. Gailurrean oraindik errota formako teleferiko txiki baten geltokiaren aztarnak ikus daitezke. Handik gertu dagoen harkaitz bat baleak ikusteko talaiatzat erabiltzen zuten donostiar baleazaleek Erdi Arotik.[2]

Josetxo Mayor gizona ezaguna da 1986 urtetik 2017ra bitarte Ulia parkeko bideak garbitzen ibili zelako, beti musu-truk.

Ulia mendia ez da ederra izateagatik soilik nabarmentzen, baita Donostiako aparteko ikuspegia izateagatik ere; izan ere, bertatik, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia lerro batean ikusten dira, mendi bakarra izango balira bezala.

Uliako Interpretazio Zentroa

aldatu
 
Informazioa ematen duen eta Wikipediarekin lotzen duen QR kode bat egurrezko oholtxo batean inprimatua, Donostiako Uliako parkean.

Eguna eta orduaren arabera Uliako Interpretazio Zentroa bisitatu daiteke. Parkeko erakusketa iraunkorra ikus daiteke bertan: fauna eta flora, itsas-ekosistemak, historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.[3]








Itsaslabarrak, Europako naturagune babestua

aldatu
 
Misumena vatia armiarma

Uliako Itsaslabarrak Donostiatik Pasaiaraino dagoen kostaldea da. Flora eta fauna aldetik duen balioarengatik Europako naturagune babestua da (BGL), 1992ko maiatzean Europako Kontseiluak 92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.

1997ko abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita, Eusko Jaurlaritzak Uliako Itsaslabarrak Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatzea proposatu zuen, Bruselara horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).

2004ko abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturgune babestua bihurtuz, Natura 2000 sarean sartuta.[4][5][6]

Animaliak

aldatu

Uliako parkeak espezie asko aurkitu daitezke besteak beste hauek: Muskerrak, burruntziak


 
Burruntzi arra, Ulian

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Cristina Enea. Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
  2. «Ezagutu Ulia zure etxetik - Cristina Enea Fundazioa» www.cristinaenea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  3. «ntroa. Uliako Interpretazio ZeInformazio praktikoa» www.cristinaenea.eus (Cristina Enea Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  4. «Ulia, Natura 2000 N2K ES2120014 dataforms» natura2000.eea.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  5. Uliako mapa natura2000-n
  6. Uliako itsaslabarrak Marko Sierra-ren hitzaldia. (Uliako Auzo-Elkartea, Okendo Kultur-Etxea, 2014-12-09)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu