Roberto Fraile

kazetari, argazkilari

Roberto Fraile (Barakaldo, 1974Burkina Faso, 2021eko apirilaren 27a) euskal kazetari, argazkilari eta kameralaria izan zen.

Roberto Fraile

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1974
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArliko Parke Nazionala2021eko apirilaren 26a (46/47 urte)
Heriotza moduaterrorismoa
giza hilketa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta kameraria
Jasotako sariak

Barakaldon jaioa, Salamancara joan zen bizitzera hainbat komunikabidetarako lan egin zuen, askotan freelance. 1990eko hamarkadatik Salamancako telebistan ibili zen eta urte batzuetan Salamancako La 8ra joan zen. Bere ibilbidearen zati handi bat Gaztela eta Leongo Irrati Telebista publikoan eman zuen.

Lan hauek gatazka armatuetara hurbildu eta bertan grabaketak egitearekin uztartzen zituen. 2012an Alepon izandako leherketa baten ondorioz zauritu zen, matxinoen tropak grabatzen ari zela. Bere bizitzako azken urteetan dokumentalak egin zituen Kolonbian eta Brasilen.

Hilketa

aldatu

2021ean, David Beriainekin batera, eta beste ekintzaile batzuekin batera, bahitu eta hil egin zuten Burkina Fason ingurumena babesten zuen GKE baten ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zela. David Beriain kazetariarekin batera dokumentala grabatzen ari zirela biak hil zituzten, eta haiekin batera, Burkina Fasoko herritar bat eta Irlandako beste ekintzaile bat ere bahitu eta hil zituzten, Kompienga probintziako Pama hiriari segada batean erori ondoren.[1][2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu