Abraham Lincoln (Hodgenville, Kentucky, AEB, 1809ko otsailaren 12a - Washington, AEB, 1865eko apirilaren 15) politikaria eta abokatua izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako hamaseigarren presidentea 1861-1865 artean, kargu hori eskuratu zuen lehenengo errepublikanoa.

Abraham Lincoln


16. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1861eko martxoaren 4a - 1865eko apirilaren 15a
James Buchanan - Andrew Johnson
Hautetsia: 1860 United States presidential election (en) Itzuli, 1864 United States presidential election (en) Itzuli
14. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1860ko azaroaren 6a - 1861eko martxoaren 4a
James Buchanan - Ulysses Simpson Grant
Hautetsia: 1860 United States presidential election (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1847ko martxoaren 4a - 1849ko martxoaren 4a
John Henry (en) Itzuli - Thomas L. Harris (en) Itzuli
Barrutia: Illinois's 7th congressional district (en) Itzuli
Illinoiseko Ordezkarien Ganberako kidea

1834 - 1842
Bizitza
JaiotzaSinking Spring Farm (en) Itzuli eta Hodgenville1809ko otsailaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSpringfield
Washington
Perry konderria (Indiana)
Hodgenville
Lincoln's New Salem (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPetersen House eta Washington1865eko apirilaren 15a (56 urte)
Hobiratze lekuaLincoln Tomb (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: tiroa buruana
HiltzaileaJohn Wilkes Booth
Familia
AitaThomas Lincoln
AmaNancy Hanks Lincoln
Ezkontidea(k)Mary Todd Lincoln  (1842ko azaroaren 4a -  1865eko apirilaren 15a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaLincoln family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, postmaster (en) Itzuli, abokatua, estatu-politikaria, nekazaria, ofizierra eta idazlea
Altuera204 zentimetro
Lantokia(k)Springfield eta Washington
Lan nabarmenak
InfluentziakBiblia, Sufferings in Africa (en) Itzuli eta The Pilgrim's Progress (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraIllinois National Guard (en) Itzuli
Graduacaptain (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBlack Hawk War (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
ietsism (en) Itzuli
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Whig Alderdia
National Union Party (en) Itzuli

IMDB: nm1118823 Rottentomatoes: celebrity/abraham_lincoln Allmovie: p366809
Musicbrainz: 4c025dfa-726f-489c-bbbc-20c2f9af3860 Discogs: 385165 Find a Grave: 627 Edit the value on Wikidata

Ospetsua da Ameriketako Estatu Konfederatuak garaitu ostean nazioaren batasun federala berrezarri zuelako, baita AEBn esklabotza amaiarazi zuelako ere. John Wilkes Boothek erail zuen, antzerki bat ikusten ari zela. Carl Sandburg idazleak sakon aztertu zuen Lincolnen biografia.

Bizitza aldatu

 
Lincoln nola erail zuten irudikatzen duen marrazkia

Kolono baten semea zen, eta Indianako lurretan eman zituen haurtzaroko urteak. Amerikar natiboen aurkako erasoetan parte hartu zuen (1832) eta ondoren legegizon ikasketak egin zituen, autodidakta gisa. 1847an diputatu aukeratu zuten Illinoisen, eta Mexikoren aurkako gerraren kontra agertu zen.

1856an Alderdi Errepublikano sortu berriko kide bihurtu zen. Urte horretan bertan, Senaturako bidea eragotzi zion Stephen Douglas demokratak, baina Estatu Batuetan oihartzun handia izan zuten esklabotasuna indarrik gabe uztearen alde erabili zituen argudioek. Gerra zibilaren garaian, gutun-elkartruke oparoa izan zuen Karl Marxekin (Guerra y emancipación liburuan bildutakoa).

Gerrako zailtasunak aldatu

1860an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten, eta berehala bereizi ziren Hegoaldeko estatuak Batasunetik. Gerra zibila saihesten saiatu zen arren, gerra piztu zen. Gerrarako, New Yorkeko bankuen babesa bilatzen saiatu arren, banku handi horiek hortzak erakutsi zizkioten Lincolni, %24-36ko interesa eskatuz. Lincoln izututa atera zen bilera horretatik eta, aholkularitza bilatu ondoren, greenback dolarra, diru publikoa, igorri zuen gobernuak bere burua finantzatzeko.

Salmon P. Chase Diruzaintza Ordezkariak, ordea, Banku Nazionalen Legeak bultzatu zituen (1863 eta 1864), era horretan dirua sortzeko boterea esku pribatuetara itzuliz. Lincolnek, berriz, kontraerasoa egin zuen, sare hori gerra garaira muga zedila kongresua konbentzituz. Lincolnek ondorengoa azaldu zuen Estatu Batuetako herriari egindako adierazpenean:


« Diruaren botereak nazioa jazartzen du bake garaian, eta zoritxarreko garaietan haren kontra konspiratzen. Monarkia baino despotikoagoa da, autokrazia baino lotsagabeagoa, burokrazia baino berekoiagoa. Etorkizun hurbilean, asaldatzen nauen krisi bat ikusten dut, eta gure herrialdearen segurtasuna dela-eta ikaratzen nau. Korporazioak gailendu dira, ustelkeria aldi batek jarraituko du, eta herrialdeko diru boterea herritarren aurreiritzietan oinarrituz saiatuko da bere erresuma luzatzen, aberastasuna esku gutxi batzuetan geratu eta errepublika suntsitu arte. »


Horren ondoren, Frantziak eta Ingalaterrak, nazioarteko finantzari handien eraginpean (Rothschild etxea), Konfederazioari militarki laguntzeko mehatxua egin zioten. Horren aurrean, berriz, Lincolnek ezusteko aliatu bat aurkitu zuen. Errusiako Tsarrak, nazioarteko finantzen handikien jo-puntuan baitzegoen, ohartarazi zuen Mendebaldeko herrialde horiek Konfederazioa babestuz gero, berak Lincoln babestuko zuela eta nazioarteko gerra piztuko zela. Errusiak Europako uretan Konfederazioaren kontrako blokeo bat ezarri ez ezik, bere flotaren zati bat bidali zuen San Frantziskoko badiara eta New Yorkera.

 
1864ko irudi satirikoa, Lincolnen administrazioko kideak adieraziz: William Fessenden, Edwin Stanton, William Seward, Gideon Welles, Lincoln etab.

1863ko uztailean Gettysburgeko guduan, gerraren patua erabaki zen Batasunaren alde eta, estatuen jurisdikzioen gainetik, Lincolnek esklabotasuna bertan behera uzten zuen lege federala ezarri zuen. Hala ere, Lincoln Batasuneko presidenteak (eta errepublikanoak) 1864ko hauteskundeak irabazi behar zituen. Demokraten eta finantza gizon handien nahigaberako, Lincolnek irabazi zuen 1864ko hauteskundea (azaroaren 8an), gehiengo osoaz. Belmonten demokraten hautagaia garaituta, Lincolnek ondorengoa adierazi zuen 1865 hasieran:


« Bi etsai handi dauzkat: aurretik, Hegoaldeko Armada eta, atzetik, finantza erakundeak. Bietatik, atzekoa dut etsai handiena. »


Robert E. Lee hegoaldetar jeneralak armak utzi ondoren (1865ko maiatza), Estatu Batuetako biztanle guztiak elkarganatzeko programa bat prestatu zuen. Hala ere, Lincolnek ez zuen hori ikusi: 1865 apirilaren 5ean Lincoln hilik atera zen Ford antzokitik, John Wilkes Boothek bere kontra egindako erasoan. 1868an Ulysses Grant aukeratu zuten lehendakari, eta Lincolnek aurrez antolatuaz bestelakoa egin zuen, zapalkuntza latz bat bideratu baitzuen Hegoaldeko estatuen aurka.

Lincoln kulturan aldatu

1865ean hil zenetik, Abraham Lincoln estatubatuar pertsonaia ikoniko bat izan da, normalean aldeko ikuspegiz edo are era heroikoan irudikatua.

Illinoisek Abraham-Lincoln Museoa dauka Springfield herrian, presidenteari eskainitako museo nagusietako bat dena. Lincoln Center for the Performing Arts New Yorkeko kultur zentro bat da, 1960ko hamarkadan eraikia eta arte eszenikoen dozena konpainiaren egoitza oraindik ere.

Zinean aldatu

Horrela, heroi baten eran, ikusi izan du Hollywoodek, adibidez [1] [2]. Forma ugaritan agertu da zinean, tartean ukronia alternatiboetan, animazio, dokumental eta kameotan barne, baita fikziozko interpretazio igari ere. Lanik entzutetsuena 21. mendean 2012an Steven Spielberg zinema zuzendariak presidente honen bizitzako azken hilabeteei buruzko Lincoln izeneko filma izan daiteke.

Eskultura aldatu

Amerikako hainbat hiri eta estatuk Lincolnen monumentuak dituzte. Ezagunenak Rushmore mendian landutako irudia eta Lincoln Memoriala dira.

Chicago hiriak presidentearen estatua bat dauka Grant parkean.

Literatura aldatu

Walt Whitman Lincolnek liluratu zuen Ameriketako Gerra Zibilean eta berari buruzko hainbat poema idatzi zituen hil ondoren [3] . Whitman-en Lincoln-en poemak dira :

  • O Captain! My Captain! (1865),
  • When Lilacs Last in the Dooryard Bloom'd (1865),
  • Hush'd Be the Camps To-Day (1865),
  • Cette poussière était autrefois l'homme (1871).

Komikia aldatu

Robert Kirkmanek idatzitako Invencible komikietan, " The Immortal " izeneko superheroia Abraham Lincoln presidentea ere izan zen bere bizitza luzean.

Erreferentziak aldatu

  1. Txantiloi:Chapitre
  2. Stokes, Melvyn. (2011-06). «Abraham Lincoln and the Movies» American Nineteenth Century History 12 (2): 203–231.  doi:10.1080/14664658.2011.594651. ISSN 1466-4658..
  3. Bauerlein, Mark. (2001-01-01). «Reynolds, David S., éd., A Historical Guide to Walt Whitman [review»] Walt Whitman Quarterly Review 18 (3): 147–149.  doi:10.13008/2153-3695.1648. ISSN 0737-0679..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu