Bukarest[1] (errumanieraz: București, bukuˈreʃtʲ ahoskatua) Errumaniako hiriburu eta hiri nagusia da. 228 km² azalera du, eta, 2010ean, 1.942.254 biztanle zituen; metropoli-gune osoa kontuan hartuta, 2.330.000.

Bukarest
București
"Ekialdeko Paris"
municipality of Romania (en) Itzuli
Erloju-orratzen norakoan, goitik ezkerretik hasita: Iraultzaren plaza (Piaţa Revoluţiei) • Creţulescu jauregia (Palatul Creţulescu) • Legebiltzarraren jauregia (Palatul Parlamentului) • Prentsa Askearen etxea (Casa Presei Libere) • Garaipenaren plaza (Piaţa Victoriei). Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Errumania
Garapen EskualdeaBucharest-Ilfov
AlkateaNicușor Dan (en) Itzuli
Izen ofizialaBucureşti
Jatorrizko izenaBucurești
Posta kodea010011–062397
Geografia
Koordenatuak44°24′N 26°05′E / 44.4°N 26.08°E / 44.4; 26.08
Map
Azalera226 km²
Altuera56 - 92
MugakideakChiajna, Ciorogârla, Otopeni (en) Itzuli, Măgurele (en) Itzuli, Domnești (Ilfov), Chitila (en) Itzuli, Pantelimon, Ilfov (en) Itzuli eta Popești-Leordeni (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.716.961 (2021eko abenduaren 1a)
−166.464 (2011)
Metropolia2.330.000
Dentsitatea7.597,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1459
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakAmman, Ankara, Atenas, Atlanta, Pekin, Budapest, Chisinau, Tbilisi, Regina, Lagos, Detroit, Tirana, Rio de Janeiro, Sofia, Montreal, Manila, Mosku, Istanbul, Londres, Most, San Frantzisko, Damasko, Nicosia Municipality (en) Itzuli eta São Paulo
MatrikulaB
http://www1.pmb.ro/pmb/index_en.htm

Geografia aldatu

Valakia ordokiaren erdian dago, Dâmbovița ibaiaren ertzean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Bukarest)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16 22 29 32 37 43 41 41 39 35 26 20 43
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.5 4.1 10.5 18 23.3 26.8 28.8 28.5 24.6 18 10 3.8 16.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -3.3 0.3 5.6 10.5 14 15.6 15 11.1 5.7 1.6 -2.6 5.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -26 -19 -4 0 5 8 7 0 -6 -14 -23 -32
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40 36 38 46 70 77 64 58 42 32 49 43 595
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 6 7 6 6 7 6 5 5 6 6 72
Elur egunak (≥ 1 mm) 6 3 4 0 0 0 0 0 0 0 2 4 19
Eguzki orduak 61 85 155 180 248 270 341 310 240 155 60 62 2167
Hezetasuna (%) 87 84 73 63 63 62 58 59 63 73 85 89 72
Iturria: World Meteorological Organisation[2]

Ekonomia aldatu

Hiria Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Errumaniako lehen industri gune bihurtu zen: metalurgia, mekanika (traktoreak, automobilak), findegiak eta industria kimikoa ditu.

Historia aldatu

Hiriaren lehen aipuak 1459koak dira: gotorleku gisa aipatzen den. Garai hartan hartu zuen bertan egoitza Vlad Tepes Drakula valakiar printzeak. Jarrain agintari voivoda valakiarrentzako udako hiriburua izan zen Bukarest, eta neguko egoitza, Tirgoviste[3]. XVII. mendearen bukaeran, Valakiako hiriburu bakarra bilakatu zen, betiere otomandarren agintepean. Valakiarrak, garai hartan, Balkanetako erromantze hiztun gehienak izendatzeko modua zen, eta hortaz errumaniar terminoaren aurrekari.

Otomandarrek hiria Konstantinoplako greziarren kontrolpean jarri zuten XVIII. mendearen hasieran, baina haien kontrako matxinadak aginte fase hori eten zuen 1821ean. XIX. mendean zehar, otomandar inperioa ahultzearekin batera, atzerriko indarren artean dantzan ibili zen Bukarest, tarteka alemaniarrek, errusiarrek eta austriarrek hartua. 1862an Valakia eta Moldavia Errumaniako Printzerria osatzeko elkartu zirelarik (estatua, baina oraindik otomandar inperioari lotua), hiriburutza partekatua izan zuen hasieran hiriak Iasirekin, baina gero Bukaresten bakarrik egon zen agintea. Errumania independenteko hiriburu bilakatu zen 1880an.

1940an Alemaniaren esku bazegoen ere, Bigarren Mundu Gerra garaian sobietarrek hartu zuten (1944). 1977an, lurrikara gogor batek astindu zuen, eta hiriko zati handi bat suntsitu: 1.400 hildako izan ziren. Berreraikuntzan, Nicolae Ceaușescuren erregimenak sobietar estiloko eraikin erraldoiz josi zuen hiria, baita aldi berean lehenagoko monumentu asko ordezkatu ere[3].

Bukaresteko Itunak aldatu

XIX. eta XX. mendeetan sinaturiko hiru ituni emandako izena da.

  • 1812ko maiatzaren 28ko ituna

Turkiaren eta Errusiaren artean izenpeturikoa. Besarabia Errusiarren esku geratzen bazen ere, Asian konkistaturiko lurraldeak sultanari itzuli behar izan zizkioten.

  • 1913ko abuztuaren 10eko ituna

Serbiaren eta Bulgariaren artean izenpeturikoa: haren bidez, Balkanetako bigarren gerrari amaiera eman zitzaion. Bulgariak Serbiaren eta Greziaren esku utzi zituen Egeo itsasora irteera duten Mazedoniako zati bana. Silistria Errumaniaren mende geratu zen eta Hadrianopolis, Turkiaren esku.

  • 1918ko maiatzaren 7ko ituna

Errusiak Brest-Litovskeko bakea izenpetu zuenean, Errumaniak ere izenpetu behar izan zuen, gerrarik nahi ez bazuen. Karpatoetako zati bat Austria-Hungariaren esku geratu zen, eta Dobrudja, Bulgariaren mende. Errumaniak Konstantza gordetzeaz gainera, Besarabia berreskuratu zuen. Sekula berretsi ez zen ituna izan zen, eta bertan behera utzi zen aliatuen garaipenaz geroztik.

Ondasun nabariak aldatu

Bukaresten artzapezpikutegi katolikoa dago, baita unibertsitatea ere. Hiri modernoa izan arren, iraganeko monumentu ugari gorde ditu: XV. XVII. eta XVIII. mendeetako elizak, XVI. eta XVIII. mendeetako monasterioak, museo ugari, etab.

Irudi-galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu