Sporting Clube de Portugal
Sporting Clube de Portugal edo Sporting de Portugal Portugalgo futbol talderik onenetakoa da, "hiru handien" artean baitago. Hiruen artean apalena den arren, Portugalen txapelketa ugari irabazi ditu eta horretaz gain, Europako Errekopa bat ere badu.
Ezizena(k) | Leões, Verde e Brancos | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1906 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | José Alvalade estadioa edukiera: 50.000 lagun inaugurazioa: 2003 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Frederico Varandas | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Rúben Amorim | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Primeira Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuTaldea 1906an sortu zenean, futbolaz gain hainbat kiroletan ere hartzen zuen parte, tenisean, cricketean, gimnasian eta belar-hockeyan, besteak beste. XX. mendean, taldeko atletek hainbat urrezko domina eskuratu zituzte Olinpiar Jokoetan.
Urrezko aroa: 1940-1960ko hamarkadak
aldatuHamarkada haietan, Portugalgo talde handia bihurtu zen. Hamabi liga eta sei kopa irabazteaz gain, Latindar Kopako finalera ere iritsi zen, baina FC Barcelonak 2-1 irabazi zion partida. Bolada bikain sari gorena 1964ean jaso zuen Europako Errekopa irabaztean, momentuz nazioarteko titulu bakarra. MTK Budapest FC talde hungariarra gainditu zuen finalean, kanpoan 3-3 berdindu ondoren, etxean 1-0 irabazita. Ordurako Lisboako beste talde SL Benficaren itzalean zegoen, horrek Europako bi Kopa lortu baitzituen 1960ko hamarkadaren hasieran. 1968an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.
1980ko eta 1990eko hamarkadetan Portugalgo hainbat txapelketa irabazi arren, "hiru handien" artean apalena izan zen.
XXI. mendea
aldatu2000. urtean, Penintsulako Kopa irabaziz hasi zuen mende berria eta 2005ean UEFA Kopako finalera iritsi zen baina CSKA Mosku taldeak 3-1 garaitu zuen. Portugalgo azken tituluak 2002ko liga eta 2019ko Kopa ditu.
Uniformea
aldatuHistorikoa
aldatu
|
|
|
|
Azken urteak
aldatu
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
Palmaresa
aldatuPortugalen: 50
aldatu- Portugalgo futbol liga (20): 1940–1941, 1943–1944, 1946–1947, 1947–1948, 1948–1949, 1950–1951, 1951–1952, 1952–1953, 1953–1954, 1957–1958, 1961–1962, 1965–1966, 1969–1970, 1973–1974, 1979–1980, 1981–1982, 1999–2000, 2001–2002, 2020–2021, 2023–2024.
- Portugalgo futbol kopa (17): 1941, 1945, 1946, 1948, 1954, 1963, 1971, 1973, 1974, 1978, 1982, 1995, 2002, 2007, 2008, 2015, 2019.
- Portugalgo Txapelketa (Kopa, 1922-1938) (4): 1923, 1934, 1936, 1938.
- Portugalgo Superkopa (9): 1982, 1987, 1995, 2000, 2002, 2007, 2008, 2015, 2021.
- Portugalgo Ligako Kopa (4): 2018, 2019, 2021, 2022.
Lisboan: 48
aldatu- Lisboako futbol txapelketa (19): 1914–1915, 1918–1919, 1921–1922, 1922–1923, 1924–1925, 1927–1928, 1930–1931, 1933–1934, 1934–1935, 1935–1936, 1936–1937, 1937–1938, 1938–1939, 1940–1941, 1941–1942, 1942–1943, 1944–1945, 1946–1947.
- Lisboako futbol kopa (29): 1914–1915, 1915–1916, 1916–1917, 1921–1922, 1924–1925, 1927–1928, 1930–1931, 1933–1934, 1934–1935, 1935–1936, 1936–1937, 1937–1938, 1940–1941, 1941–1942, 1943–1944, 1944–1945 1946–1947, 1948–1949, 1960–1961, 1962–1963, 1964–1965, 1983–84, 1990–91.
Nazioartean: 3
aldatu- Europako Futbol Errekopa:
- Txapelduna (1): 1964.
- UEFA Europa League:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2005.
- UEFA Intertoto Kopa:
- Txapelduna (1): 1968.
- Penintsulako Kopa:
- Txapelduna (1): 2000.
- Latindar Kopa:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1949.
Jokalari ezagunak
aldatuEuskal taldeen aurkako partidak
aldatuHauek dira Europako txapelketa ofizialetan Sportingek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1982-83 | Europako Kopa | Final laurdenak | Sporting Real Sociedad |
1-0 2-0 |
Real Sociedad Sporting |
1985-86 | UEFA Kopa | Final zortzirenak | Athletic Sporting |
2-1 3-0 |
Sporting Athletic |
1988-89 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Sporting Real Sociedad |
1-2 0-0 |
Real Sociedad Sporting |
2011-12 | Europako Kopa | Final erdiak | Sporting Athletic |
2-1 3-1 |
Athletic Sporting |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez)(Ingelesez)Webgune ofiziala
2022-23ko Portugalgo Liga | |
---|---|
Arouca | Benfica | Boavista | Braga | Casa Pia | Chaves | Estoril Praia | Famalicão | Gil Vicente | Marítimo Funchal Paços de Ferreira | Portimonense | Porto | Rio Ave | Santa Clara | Sporting Clube | Vitória de Guimarães | Vizela |