Franz Reichelt

Franz Reichelt (Wegstädtl, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egungo Viena, 1879 - Paris, 1912ko otsailaren 4a), Frantz Reichelt eta François Reichelt bezala ere ezaguna, franko-austriar jostuna izan zen.

Franz Reichelt
Flying tailor.png
Bizitza
JaiotzaŠtětí, 1879
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Frantzia  (1909 -
HeriotzaParis1912ko otsailaren 4a (32/33 urte)
Heriotza moduaistripua: fall from building (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaThomas Mann Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta asmatzailea
IMDB: nm6295534 Edit the value on Wikidata

Bere asmakizunaAldatu

1900ean Parisen errotu zen eta 1911n frantziar nazionalitatea lortu zuen. Frantzian ospe handiko jostuna zen Reichelt, Leonardo da Vinciren diseinuei jarraiki, eta aurreko saiakera batzuk huts egin ondoren, leku batetik salto egin eta astiro-astiro lurrera jaistea ahalbidetuko zion paraxut antzeko bat asmatu zuenean.

Bere asmakizuna frogatzeko, lehenbizi, Eiffel dorrearen gainetik, garai hartan munduko egiturarik altuenetik, jaurti zuen panpina erabili zuen. Panpinak lurra jo zuen, baina Reicheltek argudiatu zuen panpina bat izateagatik ez zuela besoak irekitzeko aukerarik.

Orduan, berak asmakizuna probatzea erabaki zuen. Eiffel dorreko agintariek ukatu egin zioten, Reicheltek Poliziaren baimen berezia behar zuela esanez. Bitxiki, Poliziak baimen hori eman zuen, baina, lehenago, Eiffel dorreko agintariek inolako erantzukizunik gabe uzten zieten agiri bat sinatu arazi zioten, asmakizunak huts egiten bazuen.

HeriotzaAldatu

1912ko otsailaren 4an, goizez, hainbat ikusle eta polizia-agente zeuden bilduta dorrearen oinean. Gainera, gutxienez bi kamera erabiliz filmatzeko ekipo bat prest zegoen.

Reichelt, goitik behera, zalantzak izan zituen salto egin baino lehen. Azkenean egin zuen. Bortizki erori zen, eta zulo handi bat utzi zuen lurrean.

Joko bat, antzezlan bat eta bere bizitza kontatzen duen film labur bat inspiratu zituen Reicheltek.

Kanpo estekakAldatu