Ireki menu nagusia

Constance Georgine Markievicz edo Markievicz Kondesa, jaiotze izenez Constance Georgine Gore-Booth (1868ko otsailaren 4a, Londres - 1927ko uztailaren 15a, Dublin) irlandar nazionalista, iraultzaile, sufragista eta sozialista bat izan zen. Sinn Féin eta Fianna Fáil alderdietako kidea, ordezkaria eta politikaria ere izan zen. Bere ideologia edo pentsakeraren ondorioz Kondesa Gorria ezizenaz ere ezaguna izan zen.

Constance Markievicz
Countess Markiewicz.jpg
Deputy to the Dáil Itzuli

1927-06-23 - 1927-07-15
Barrutia: Dublin South Itzuli
Hautaketa: June 1927 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1923-09-19 - 1927-05-20
Barrutia: Dublin South Itzuli
Hautaketa: 1923 Irish general election Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1921-08-16 - 1922-06-08
Barrutia: Dublin South Itzuli
Hautaketa: 1921 Irish elections Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1919-01-21 - 1921-05-10
Barrutia: Dublin St Patrick's Itzuli
Hautaketa: 1918 Irish general election Itzuli
Member of the 31st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1918-12-14 - 1922-10-26
Barrutia: Dublin St Patrick's Itzuli
Hautaketa: 1918 United Kingdom general election Itzuli
Minister for Labour Itzuli

- Joseph McGrath Itzuli
Bizitza
Izen osoa Constance Georgine Gore-Booth
Jaiotza Londres1868ko otsailaren  4a
Herrialdea Irish Republic
Irlandako Estatu Askea
 Irlandako Errepublika
Heriotza Dublin1927ko uztailaren  15a (59 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Familia
Aita Sir Henry Gore-Booth, 5th Baronet
Ezkontidea(k) Casimir Markievicz Itzuli  (1900 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Académie Julian Itzuli
Slade School of Fine Art Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sufragettea
Lantokia(k) Londres eta Dublin
Kidetza Fianna Éireann
Cumann na mBan
Irlandako Armada Hiritarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sinn Féin
Fianna Fáil

BiografiaAldatu

 
John Butler Yeats margolariak marraztutako Markievicz Kondesaren erretratua.

Londres hirian Constance Georgine Gore-Booth izenez jaio zen. Casimir Markievicz poloniar kondearen ezkondu ondoren Constance Georgine Markievicz edo Markievicz kondesa izatera igaro zen.

1916. urtean Pazko Altxamenduan parte hartu zuen, ondorioz britainiar handiek traizioa leporatu eta heriotzera zigortu zuten. Halere, emakumea zenez zigorra hutsean gelditu zen, ez zen horrela pasatu gainontzeko altxamendu hartako buruzagiekin.

1918an Erresuma Batuko Legebiltzarreko lehenbiziko emakumezko biltzarkidea bilakatu zen, halere Sinn Féin alderdiko ordezkaria zenez eta bere irlandar nazionalista pentsakerarekin koherentea izanez, hauteskundeetan irabazitako bere eserlekuari uko egin zion.

Horren ordez eta urte berean, Sinn Féin alderdiko beste ordezkari batzuekin batera legez kanpoko lehenbiziko Dáil Éireann legebiltzarreko biltzarkidea izan zen. 1919-1922 bitartean Europako Gobernu batetako lehenbiziko emakumezko ministroa bilakatu zen, nahiz eta Irlandako Gobernu hura legez kanpokoa izan, Lan Ministroa izan baitzen.

Irlandako Estatu Askea ezartzean Fianna Fáil alderdiko ordezkaria ere izan zen. Bere gorpua Dublin hiriko Glasnevin hilerrian lurperatua dago.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constance Markievicz