David Michael "Dave" Mirra (Chittenango, New York, 1974ko apirilaren 4Greenville, Ipar Carolina, 2016ko otsailaren 4) estatubatuar muturreko kirolaria zen, BMX eta rallycross kiroletan aritzen zena. Garai batez X Gameseko domina gehien zituen kirolaria izan zen, 2013an Bob Burnquistek bere marka gainditu zuen arte.

Dave Mirra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Michael Mirra
JaiotzaChittenango (New York)1974ko apirilaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreenville (Ipar Carolina)2016ko otsailaren 4a (41 urte)
Heriotza moduasuizidioa: tiroa buruana
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State Polytechnic University, Pomona (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia, rally driver (en) Itzuli, animatzailea eta enpresaburua
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

davemirra.com
IMDB: nm1031382 Allmovie: p285746
Twitter: davemirra Instagram: davemirra Find a Grave: 157814497 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dave Chittenangon jaio zen, 1974ko apirilaren 4an. Pomonako Kaliforniako Estatu Unibertsitate Politeknikoan graduatu zen.

1987an, 13 urte zituela, Dave Haro Bikes BMX taldean sartu zen. 1992an profesionaletara pasa zen. 1995tik 2009ra, 2006an izan ezik, urtero domina bat irabazi zuen X Games txapelketetan. Guztira 24 domina irabazi zituen, 2013 urtera arte inork gainditu ezin izan zuen marka izanik. 2011an BMXa utzi zuen.

2008tik 2013ra, Dave rally auto lasterketetan lehiatu zen Subaru Rally Team USA taldeko kide bezala. 2013an Global RallyCrosseko Txapelketako zazpigarren lasterketan laugarren bukatu zuen.

2016ko otsailaren 4an hil zen, antza bere buruaz beste egin zuela.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dave Mirra