Daniel arap Moi

politikari kenyarra
Daniel Arap Moi» orritik birbideratua)

Daniel Toroitich arap Moi (Sacho, Kenya, 1924ko irailaren 2a - Nairobi, 2020ko otsailaren 4a) politikaria izan zen, Kenyako errepublikako bigarren lehendakaria. Kalenjin etniako kidea.

Daniel arap Moi

Afrikar Batasuneko presidente

1981eko ekainaren 24a - 1983ko ekainaren 6a
Siaka Stevens - Mengistu Haile Mariam
Kenyako presidente

1978ko abuztuaren 22a - 2002ko abenduaren 30a
Jomo Kenyatta - Mwai Kibaki
Kenyako presidenteorde

1967ko urtarrilaren 5a - 1978ko abuztuaren 22a
Joseph Murumbi (en) Itzuli - Mwai Kibaki
Secretary for the Interior (en) Itzuli

1964ko abenduaren 28a - 1978ko apirilaren 9a
Member of the Legislative Council of Kenya (en) Itzuli

1963ko abenduaren 5a - 2004ko abuztuaren 20a - Gideon Moi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSacho (en) Itzuli1924ko irailaren 2a
Herrialdea Kenya
Talde etnikoaTugen people (en) Itzuli
HeriotzaNairobi2020ko otsailaren 4a (95 urte)
Heriotza modua: organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Familia
Ezkontidea(k)Lena Moi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTambach Teachers Training College (en) Itzuli
Kapsabet High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
swahilia
Kalenjin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoa Kenya African Democratic Union (en) Itzuli
Kenya African National Union

Bizitza aldatu

Politikan hasi aurretik irakasle aritu zen lanean. 1955ean Biltzar Legegileko kide hautatu zuten, eta 1960an Kenyako Batasun Demokratikoaren Batasuna alderdiko buru. Baina Hezkuntzako (1961-1962) eta Administrazioko ministro (1962-1964) izan ondoren, gobernuko alderdiarekin bat egin zuen Moik, Kenyako Afrikar Batasun Nazionala alderdiarekin hain zuzen. Barne-ministro izan zen, harik eta 1967an lehendakariorde izendatu zuten arte.

Jomo Kenyatta presidentea hil ondoren, Moi izan zen haren ondorengoa. 1982ko ekainean, alderdi bakarreko erregimen politikoa ezarri zuen Kenyan, eta urte horretan bertan izan zen estatu-kolpearen saioa eragotzi zuen. 1983an eta 1988an berriz ere presidente hautatu zuten. 1992an alderdi anitzeko lehenengo hauteskundeak ospatu ziren Kenyan, eta Moik gehiengoa lortu zuen; hauteskunde haietan iruzurra izan zela salatu zuen oposizioak, eta horren ondorioz, borroka larriak izan ziren etnien artean. Garai horretan pribatizazioetan oinarritu zen Moiren politika.

1997an berriz ere hauteskundeak irabazi zituen. Agintaldi hori izan zuen Moik azkena, Kenyan ezin baita hiru agintaldiz baino gehiagoz izan lehendakari. Hortaz, 1978tik 2002ra izan zen Kenyako lehendakaria, eta 2002an Mwai Kibaki izan zen Kenyako lehendakari berria.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel arap Moi  

Kanpo loturak aldatu