Oihane Mitxelena Iribarren

Ingeniaritza biomedikoan doktorea

Oihane Mitxelena Iribarren (Oiartzun, 1991ko otsailaren 4a) Zientzialari eta ikertzailea, Ingeniaritza Biomedikoan doktorea da. Gailu mikrofluidikoen diseinuan eta fabrikazioan aditua da, baita kontrolatutako mikroinguruneetako portaera zelularraren diseinu esperimentalean eta analisian ere. Bere esperientzia profesionalak nanoibilgailuen eta mikrofluidoen esparrua du erdigune, eta minbiziaren aurkako terapia berriak zehazteko testatze-tresnak garatzen ditu.[1]

Oihane Mitxelena Iribarren

Bizitza
JaiotzaOiartzun1991ko otsailaren 4a (33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea 2018) Doktoretza
Nafarroako Unibertsitatea
(2009 - 2013) unibertsitate gradu
Londresko University College
(2013 - 2014) master
Tesi zuzendariaSergio Arana (en) Itzuli
Maite Mujika (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakikertzailea

LinkedIn: oihane-mitxelena-iribarren-9320b122a Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Joxemari Mitxelena Cazabon eta Maite Iribarrenek sortutako familian jaioa da, Oiartzungo Arragua auzoan. Bera baino zaharragoko ahizpa bat du eta alaba baten ama da. Hasierako formazioari erantsi zion Ibargain musika eskolan burututako musika ikasketak, bost urte zituenetik utzi ez dituenak.[2](167-168).

Ondorengo goi mailako ikasketak eta jarduera profesionala ikerketari zuzenduak daude. Minbiziaren aurka borrokatzeko metodo berri bat garatzen aritu zen hipertermia erabiliz. 2023an Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko (IIS Biogipuzkoa)-tik jaso zuen AECC 2023 doktoratu osteko laguntza, “La bestia durmiente: minbizi zelulek eremu metastatiko berrietan lo egiten dutela ulertuz” proiekturako.[3][4][5]

Goi mailako ikasketak

aldatu
  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua 2009 – 2013 Nafarroako Unibertsitatea.
  • Masterra: Nanoteknologia eta Medikuntza Birsortzailea 2013 – 2014 University College London (UCL)
  • Doktorego-tesia Nafarroako Unibertsitatea. Gaia: Osteosarkomaren aurkako medikuntza pertsonalizaturako terapia berriak baliozkotzeko plataforma mikrofluidikoak. (2015-2018) Bikain Cum Laude. 2018/12/14ean defendatua. Zuzendaria: Sergio Arana eta zuzendarikide: Maite Mujika.[6]

Lan eskarmentua

aldatu

Unibertsitateko irakasle

aldatu
  • 2014-2016 Irakasle laguntzailea Tecnun-Nafarroako Univertsitateko Mikro eta Nanobioteknologia, Mikro eta Nanobioteknologia Aurreratua ikasgaietan. Gradu amaierako proeiktuetako PFG eta enpresa praktiketako zuzendaria eta gainbegiralea.
  • 2016-2019 Prestatzen ari den irakasle ikertzailea PIF Tecnun-Nafarroako Univertsitateko Biomaterialak eta biobateragarritasuna ikasgaian. Gradu amaierako proeiktuetako PFG eta enpresa praktiketako zuzendaria eta gainbegiralea.
  • 2019-2020 Irakasle Kolaboratzailea Tecnun-Nafarroako Univertsitateko Biomaterialak eta Biobateragarritasuna ikasgaian. Gradu amaierako proeiktuetako PFG eta enpresa praktiketako zuzendaria eta gainbegiralea.
  • 2020-2021 Irakasle Kolaboratzailea Tecnun-Nafarroako Univertsitateko Mikro eta Nanobioteknologia Aurreratua ikasgaian. Gradu amaierako proeiktuetako PFG eta enpresa praktiketako zuzendaria eta gainbegiralea.
  • 2021-2022 Irakasle Kolaboratzailea Tecnun-Nafarroako Univertsitateko Mikro eta Nanobioteknologia eta Mikro eta Nanobioteknologia Aurreratua ikasgaian. Gradu amaierako proeiktuetako PFG eta enpresa praktiketako zuzendaria eta gainbegiralea.

Ikertzaile

aldatu
  • 2015-2018 Doktoregaia Ceit-BRTA Biogailuak eta MEMS taldean.[7]
  • 2019-2022 Doktoratu ondoko ikertzailea Ceit-BRTA Biogailuak eta MEMS taldean.
  • 2022tik Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutoa, Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian taldean, Amaia Cipitriak zuzenduta.[8]

Sariak eta Aintzatespenak

aldatu
  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua 2009 – 2013. Eusko Jaurlaritzako “Kolaborazio Beka”. Diru-laguntza lehiakorra karrerako azken urtean laborategi batean kolaboratzeko. 
  • Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionala.[9]
  • Nafarroako Unibertsitatearen Karrera Amaierako Sari Berezia.[10]
  • Kutxaren Karrera Amaierako Saria.
  •  "Porfirinaz kargatutako mikroburbuila magnetikoak zuzendutako terapia sonodinamikorako" Master Lan Onena - Dekanoaren Sarirako finalista 2013-2014  Masterra egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza lehiakorra.[11]

Doktoretza egiteko jasotako diru laguntzak

aldatu

“PREDOC” Doktoretza aurreko programa. Gaia: PhD Ingenieritza Aplikatua (Bikain Cum Laude) 2015 – 2018. Osteosarkomaren aurkako medikuntza pertsonalizatura zuzendutako terapia berriak baliozkotzeko plataforma mikrofluidikoak.

“EGONLABUR” programa. Tesian zehar San Franciscon egonaldia.

Argitalpenak

aldatu
  • Drug-loaded PCL electrospun nanofibers as anti-pancreatic cancer drug delivery systems  Polymer Bulletin/SPRINGER 2022ko abuztuaren 13a.[12]
  • Rapid SARS-CoV-2 disinfection on distant surfaces with UV-C: The inactivation is affected by the type of material Journal of Photochemistry and Photobiology/ELSEVIER 2022ko abuztuaren 6a.[13]
  • Evaluation of the Degradation of Materials by Exposure to germicide UV-C Light through Colorimetry, Tensile Strength and Surface Microstructure Analyses Materials Today Communications/ ELSEVIER 2022ko maiatzaren 19a.[14] 
  • Versatile membrane-based microfluidic platform for in vitro drug diffusion testing mimicking in vivo environments Nanomedicine: Nanotechnology, Biology and Medicine/ELSEVIER 2021eko irailaren 28a.[15]
  • Different microfluidic environments for in vitro testing of lipid nanoparticles against osteosarcoma Bioengineering / MDPI 2021eko ekainaren 4a.[16]
  • Glass-coated ferromagnetic microwire-induced magnetic hyperthermia for in vitro cancer cell treatment Materials Science and Engineering: C / ELSEVIER 2019ko urriaren 14a.[17]
  • A versatile cancer cell trapping and 1D migration assay in a microfluidic device Biomicrofluidics / AIP 2019ko uztailaren 23a.[18]
  • Improved microfluidic platform for simultaneous multiple drug screening towards personalized treatment Biosensors and Bioelectronics / ELSEVIER 2018ko irailaren 2a.[19]
  • Effectiveness of nanoencapsulated methotrexate against osteosarcoma cells: in vitro cytotoxicity under dynamic conditions Biomedical Microdevices / Springer 2017ko apirilaren 21a.[20]

Zaletasunak eta parte hartzeak herriko ekimenetan.

aldatu

Zientzia dibulgazio lanetan ibiltzea gustatzen zaio eta hainbat ekimenetan parte hartu du, hala nola, Emakumeak Zientzian,[21] Donostia WeekINN.[22] edota Pint of Science[23] ekimenetan, gazte zein helduei bere ikerketa azalduz.[24][25]

Txikitatik ikasi du Oiartzungo Ibargain musika eskolan eta bertako zenbait taldeetako kide izan da: Hiru Bi Band! pop-rock taldean eta Taupadak kamera taldeko kide izan zen urte luzez. Suo-Gân taldeko kidea da eta talde horrekin burutzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, adibidez, Oiartzunen urtero Kontxa Murgiaren omenez egiten den ekitaldian.[26] edota Oarsoaldean egiten diren poesia errezitaldietan.[27]

Lurretik URetara ikuskizuneko partaide izan ziren.[28]

Herriko beste ekimen askotan parte hartzen du taldean, akordeoia lagun: Xanistebanetako pregoian, Xabier Lete literatura sari banaketetan[29] edota Atsolorrako ekitaldietan.

Literatura sari batzuk irabaziak ditu “Simon Bolivar” lehiaketan eta maite ditu historia, natura eta abentura-parkeak ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Emakumea zientzian eta teknologian» Parke (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  2. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  3. (Gaztelaniaz) Miner, Asier. (2024-04-27). «Cuatro investigadores reciben ayudas por valor de 600.000 euros para luchar contra el cáncer» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  4. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Oihane Mitxelena explica el proyecto "La Bestia Durmiente"» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  5. (Gaztelaniaz) Eguileta, Yanire. (2024-04-26). «Contra el cáncer en Gipuzkoa presenta las ayudas entregadas a los investigadores de Biogipuzkoa» IIS Biogipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  6. (Ingelesez) «PhD Thesis, Oihane Mitxelena» Ceit (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  7. «Ceit BRTA» Ceit (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  8. «BIOINGENIARITZA BIRSORKUNTZAN ETA MINBIZIAN | Ikerketa taldeak - Sistema Vasco de Salud / Euskal Osasun Sistema / Basque Health System» euskadi.osasuna.ezagutzarenataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  9. (Gaztelaniaz) «Seis graduados de la Universidad, distinguidos con los Premios Nacionales de Fin de Carrera» Universidad de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  10. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2017-05-16). «Una pamplonesa, Premio de Fin de Carrera de Nutrición y Dietética» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  11. (Gaztelaniaz) DV. (2014-12-13). «La ingeniera Oihane Mitxelena recibe el premio al mejor proyecto fin de máster en Londres» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  12. (Ingelesez) Mitxelena-Iribarren, Oihane; Riera-Pons, Marc; Pereira, Sheila; Calero-Castro, Francisco José; Castillo Tuñón, Juan Manuel; Padillo-Ruiz, Javier; Mujika, Maite; Arana, Sergio. (2023-07-01). «Drug-loaded PCL electrospun nanofibers as anti-pancreatic cancer drug delivery systems» Polymer Bulletin 80 (7): 7763–7778.  doi:10.1007/s00289-022-04425-6. ISSN 1436-2449. (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  13. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S2666469022000318?via%3Dihub
  14. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S2352492822005529?via%3Dihub
  15. https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S1549963421001052?via%3Dihub
  16. (Ingelesez) Mitxelena-Iribarren, Oihane; Lizarbe-Sancha, Sara; Campisi, Jay; Arana, Sergio; Mujika, Maite. (2021-06). «Different Microfluidic Environments for In Vitro Testing of Lipid Nanoparticles against Osteosarcoma» Bioengineering 8 (6): 77.  doi:10.3390/bioengineering8060077. ISSN 2306-5354. (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  17. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0928493118329485?via%3Dihub
  18. pubs.aip.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  19. https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0956566318306894?via%3Dihub
  20. (Ingelesez) Mitxelena-Iribarren, O.; Hisey, C. L.; Errazquin-Irigoyen, M.; González-Fernández, Y.; Imbuluzqueta, E.; Mujika, M.; Blanco-Prieto, M. J.; Arana, S.. (2017-04-21). «Effectiveness of nanoencapsulated methotrexate against osteosarcoma cells: in vitro cytotoxicity under dynamic conditions» Biomedical Microdevices 19 (2): 35.  doi:10.1007/s10544-017-0177-0. ISSN 1572-8781. (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  21. (Gaztelaniaz) Biogipuzkoa. (2024-02-26). «Las investigadoras de Biogipuzkoa, comprometidas con el Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia» IIS Biogipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  22. (Gaztelaniaz) Donostia WeekINN. Donostiako Udala, 9 or..
  23. (Gaztelaniaz) «La bestia durmiente y la ciencia que cura» Pint of Science ES (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  24. (Gaztelaniaz) «La Universidad de Deusto y la Red de Parques Tecnológicos de Euskadi colaboran para impulsar la ciencia y la tecnología en femenino» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  25. (Ingelesez) «Biogipuzkoa on LinkedIn: #biodonostia #conocelas #8f #cáncer #ciencia» es.linkedin.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  26. (Gaztelaniaz) Muga, -A.. (2022-02-09). «Kontxa Murgiak omenaldia jasoko du Oiartzunen» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  27. «Poesia (Lezo): Poesia Kaia» Oarsoaldeko Hitza 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  28. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2022-10-12). «Olarri dantza taldeak 'Lurretik URetara' ikuskizuna eskaini du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  29. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-12-05). «Literaturan ere, jaio dira besteak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).

Kanpo estekak

aldatu