Lurdes Gabarain
Lurdes Gabarain Garate (Tolosa, Gipuzkoa, 1960ko otsailaren 4a) maratoilaria da. Maratoi bat bukatzen lehen euskal emakumea izan zen.
Lurdes Gabarain | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tolosa, 1960ko otsailaren 4a (64 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta maratoilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ibilbidea
aldatuTxikitatik zuen korrika egiteko zaletasuna. Gaztetxotan lehia ezberdinetan parte hartzen hasi zen.
70eko hamarkadaren hasieran, Espainiako Estatuan emakumeek ezin zuten parte hartu distantzia luzeko probetan.[1]
1977an, Bordeleko maratoian parte hartu zuen, eta maratoi bat amaitu zuen Euskal Herriko lehen emakumea izan zen, bai eta Espainiar Estatuko lehen emakumea ere.[2]
Bordeleko maratoia egin ondoren, Oviedoko maratoian, Donostiako maratoian eta Oiartzungo maratoian parte hartu zuen.
Maratoiez gain, beste hainbat kirol egina da: triatloia, txirrindularitza, iraupen eskia... Orpazurdako arazoak zirela eta, kirol ibilbideari amaiera eman behar izan zion.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Lurdes Gabarain: “A uno del público que se metió con mis pechos le di una torta y seguí corriendo”» El Correo 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
- ↑ Confidencial, El. (2016-04-24). «"Vete a hacer tus labores": los problemas de las primeras maratonianas españolas» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
- ↑ «Lurdes Gabarain, maratoi bat bukatu zuen Euskal Herriko lehen emakumea» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).