Luigi Russolo (Portogruaro, Venezia, Italia, 1885eko apirilaren 30a - Bottanuco, Italia, 1947ko otsailaren 4a) margolaria eta musikagilea izan zen.

Luigi Russolo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuigi Russolo
JaiotzaPortogruaro1885eko apirilaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1885eko apirilaren 30a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1947ko otsailaren 4a)
HeriotzaLaveno-Mombello1947ko otsailaren 4a (61 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, margolaria, musika instrumentuen egilea eta musikaren teorikoa
Lantokia(k)Turin
Milan
Paris
Espainia
Bartzelona eta Madril
Lan nabarmenak
MugimenduaFuturismoa
Genero artistikoaexperimental music (en) Itzuli

IMDB: nm1959920 Musicbrainz: 2fc32d74-6f9e-4406-b0eb-e40d79898200 Discogs: 204155 IMSLP: Category:Russolo,_Luigi Edit the value on Wikidata

Akuaforte-teknika erabiliz margotu zituen lehen koadroak, modernistak: Nietzsche; Loak hartutako hiria; Garaituak; eta Lurrin gozoa. Pintura futuristari buruzko manifestua izenpetu zuen 1910. urtean eta mugimendu horretako ordezkari ezagunenetakoa izan zen: Musika; Tximistak; Trena abiadura bizian; Ricordi di una notte (1912, Gau bateko oroitzapenak); eta Iraultza. Hotsari buruzko lan bat argitaratu zuen 1913. urtean (Hotsen artea), eta hiriari eta bestelako formei zegozkien hotsak interpretatzeko musika-tresnak sortu zituen. Kontzertuak eskaini zituen Italian eta Ingalaterran: Hiriburuaren itzartzea; Auto eta hegazkinen topaketa; eta Gudak oasi batean. Parisen bizi izan zen 1927tik aurrera.

Bi musika-tresna asmatu zituen: rumorharmonium edo rusolofonoa, eta harmoniazko arkua.

intonarumori, 1913

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Russolo