Haarlem (enztun) Herbehereetako hiria da, Ipar Holandako hiriburua. Spaarne ibaiaren ertzean dago, Amsterdamdik 20 km mendebaldera, kostaldeko dunetatik gertu. Erraboilen eta bereziki tulipanen esportaziogune garrantzitsuena da, eta loreen hazkuntza zentroa. Haarlemgo udalerriak Spaarndam herria ere hartzen du bere barruan.

Haarlem
Haarlem
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Ipar Holanda
AlkateaJos Wienen
Izen ofizialaHaarlem
Jatorrizko izenaHaarlem
Posta kodea2000–2037 eta 2063
Geografia
Koordenatuak52°22′49″N 4°38′26″E / 52.3803°N 4.6406°E / 52.3803; 4.6406
Map
Azalera32.09 km²
Altuera2 m
MugakideakHeemstede, Bloemendaal, Velsen, Haarlemmermeer eta Haarlemmerliede en Spaarnwoude
Demografia
Biztanleria162.543 (2021eko urtarrilaren 1a)
−359 (2020)
Dentsitatea5.065,22 bizt/km²
Etxebizitzak75.959
Informazio gehigarria
Sorrera1185 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia023
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakAngers, Osnabrück, Mutare eta Emirdağ (en) Itzuli
haarlem.nl

New Yorkeko (Ameriketako Estatu Batuak) auzoa den Harlemek hiri honetatik hartu zuen izena.

Grote Kerk eliza gotikoa eta Grote Markt plaza nagusia.

Banaketa administratiboa aldatu

Topografia aldatu

Hiriko 2011ko mapa:

 

Barrutiak aldatu

Biztanleria datuak 2009koak dira:

Barrutia Kokapena Biztanleria  
Oude Stad   12.510
Spoorbaan Leiden   14.980
Haarlem-Oost   20.691
Haarlemmerhoutkwartier   11.713
Westoever Noord Buitenspaarne   16.277
Ter Kleef en Te Zaanen   20.465
Oud Schoten en Spaarndam   14.859
Duinwijk   5.332
Schalkwijk   31.374
Guztira 148.201

Historia aldatu

IX. mendean eraiki zuten, eta XII. mendean gotortu. Holandako kondeen egoitza izan zen. XV. mendean oihalgintzak indar handia eman zion bertako merkataritzari. Albako dukeak setiatu zuen 1572ko abenduaren 12tik 1573ko uztailaren 13 arte. XVII. mendean izan zuen Haarlemek bere loraldirik bikainena.

Klima 1 aldatu

      Datu klimatikoak (Haarlem)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 4 7 10 14 16 18 18 17 13 9 6 12
Batez besteko tenperatura (ºC) 3 2 5 7 12 14 16 17 15 12 7 5 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 1 3 5 9 12 15 15 13 10 6 3 8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 20 15 19 16 16 17 17 18 17 19 20 20 214
Hezetasuna (%) 87 82 82 77 77 80 81 78 78 80 84 89 81
Iturria: Weatherbase[1]

Ekonomia aldatu

Ijmuidendik eta Amsterdamdik gertu izateak bertako industriaren garapena bideratu du: metalurgia, kimika eta elikadura industriak, eraikuntza mekanikoak, ontzigintza, etab. Hiria famatu duena, ordea, tulipanen hazkuntza eta salmenta izan da; XVI. mendean hasi zen, eta gaur egun mundu osora esportatzen du lore hori.

Demografia aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Haarlemgo erdigunea Plaza Nagusia da (Grote Markt). Bertan, San Bavon katedrala (gotikoa, XV eta XVI. mendeak), Hiltegi Zaharra (Vleeshal) eta Udaletxea (Vleeshal, XVI. mendea) dira monumenturik aipagarrienak, XVII. mendeko itxura gordetzen baitute, oro har.

Argazkiak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Haarlem, Netherlands Travel Weather Averages. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2013-06-29).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.