Edward Sapir
Edward Sapir (Lauenburg, Pomerania, 1884ko urtarrilaren 26a - New Haven, Connecticut, 1939ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako hizkuntzalari eta antropologoa izan zen. Estatu Batuetako hizkuntzalari eta antropologo ospetsuenetako bat izan zen, bere garaian.
Edward Sapir | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lębork, 1884ko urtarrilaren 26a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | New Haven, 1939ko otsailaren 4a (55 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Columbia Unibertsitatea 1909) Doktoretza Stuyvesant High School (en) DeWitt Clinton High School (en) | ||
Tesi zuzendaria | Franz Boas | ||
Doktorego ikaslea(k) | Benjamin Lee Whorf | ||
Hizkuntzak | Yiddisha ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Franz Boas Wilhelm Wundt | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, hizkuntzalaria, soziolinguista, unibertsitateko irakaslea, etnologoa eta filosofoa | ||
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala | ||
Ipar Amerikako antzinako hizkuntzak aztertu zituen, bereziki; kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremanez ere arduratu zen, eta estrukturalismoaren aitzindari izan zen Estatu Batuetan. Alemaniako familia judu batean sortu zen, eta bost urte zituela joan zen Estatu Batuetara familiarekin batera. Columbia Unibertsitatean egin zituen hizkuntzalaritza eta antropologiako ikasketak, Franz Boasekin. 1910etik 1925era bitartean, Kanadako National Museum erakundeko antropologiako arduradun nagusia izan zen; amerindiarren hizkuntzei buruzko lan sakonak egin zituen urte haietan, eta hizkuntzalaritzaren zientzian eta teorian ere aurrerapen handiak egin zituen.
1921. urtean idatzi zuen saiakera-liburu garrantzitsuena, Language (Hizkuntza). Obra horretan, hizkuntzalaritza sinkronikoaren garrantzia azpimarratzen zuen, estrukturalisten modura, baina garrantzi handia eman zien, halaber, alde batetik, antropologiari (ethnolinguistics edo etnologian oinarrituriko hizkuntzalaritza sortu zuen Sapirrek) eta, bestetik, lexikologiari eta semantikari. Teoriaren arazo formalez ere arduratu zen, eta 1925ean fonemaren azalpen bat egin zuen, Pragako Eskolako hizkuntzalarien lanetatik abiatu gabe. Semantikako irizpideetatik abiatuz, munduko hizkuntzen tipologia bereziak aztertu zituen, eta sintaxiaren alorrean, Zellig Harrisen eta Noam Chomskyren lanen aitzindaritzat hartua da.
Obra nagusiak
aldatu- (Ingelesez) Language (1921; Hizkuntza, 2006)[1].
- {en}} Selected Writings of Edward Sapir in Language, Culture and Personality (1949an argitaratua, Edward Sapirren idazlan hautatuak).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sapir, Edward., (euskaratzailea: GABIKAGOJEASKOA MENTXAKA, Alberto). ([2006]). Hizkuntza : berbetaren azterketarako sarrera. GAIAK ISBN 9788496371033. PMC 434352409. (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.