Elena Soriano

idazle espainiarra

Elena Soriano Jara (Fuentidueña de Tajo, 1917ko otsailaren 4a - Madril, 1996ko abenduaren 2a) espainiar idazlea izan zen. Maisutza eta letretako ikasketak egin zituen.

Elena Soriano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Soriano
JaiotzaFuentidueña de Tajo1917ko otsailaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1996ko abenduaren 2a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Juan José Arnedo Sánchez (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea

Mende-erdiko belaunaldia izenaz ezagutzen den espainiar taldeko kideetako bat izan zen; belaunaldiko kideok literatura errealista egin dute, lekukotasuna modu objektiboan emanez, konpromiso moral edo etiko batekin. Taldeko kideek ez dute prestakuntza teoriko bera izan ez helburu artistiko bera, eta beren obretan agertzen diren kointzidentziak haien arteko adiskidetasunari zor zaizkio. Asko eta garrantzitsuak dira: Juan García Hortelano, Ignacio Aldekoa, Luis Martin-Santos, José Manuel Caballero Bonald, Rafael Sánchez Ferlosio, Alfonso Grosso, Juan Goytisolo, Antonio Prieto, Jesús Fernández Santos, D. Medio, Carmen Martín Gaite, Ana María Matute, eta Elena Soriano bera.

Sorianok era askotako gaiak aztertu zituen bere obretan, literarioak ez ezik, baita filosofikoak eta kazetaritzakoak ere. Bere lehen eleberriarekin, Caza menor (1951, Ehiza xehea), arrakasta handia izan zuen. Ondoren, trilogia bat idatzi zuen, gizonen eta emakumeen arteko harremanen zailtasunei buruzkoa: Mujer y hombre: La playa de los locos (1955, Gizon-emakumeak: eroen hondartza), Espejismos (1955, Irudikeriak) eta Medea 55 (1955). 1969an El Urogallo literatura-aldizkaria sortu zuen, eta aldizkariko zuzendari-kide izan zen, 1976. urtera arte. Gero, beste eleberri bat idatzi zuen, La vida pequeña (1989, Bizitza txikia), Espainiako erdiko klasekoen eguneroko bizitzaren erretratua. Tres sueños y yo (1996, Hiru amets eta ni), berriz, ipuin-liburu bat da. Autobiografia bat ere idatzi zuen, Testimonio materno (1986, Amaren lekukotasuna).

Erreferentziak aldatu