Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia Hego Euskal Herriko alderdi politiko bat izan zen, 1974an ETAren langile-frontearen barneko zatiketa batetik sortu zena, eta Euskal Herria komunista eta independentea helburu zuena[1]. Etakide talde batek zinezko langile-politika egiteari zail iritzi eta LAIA alderdi marxista eratu zuen. Alderdi honek LAK Langile Abertzale Komiteak (COA Comisiones Obreras Abertzales, gaztelaniaz) izeneko langile taldeak sustatu zituen 1974ko udan, emantzipazio nazional eta sozialaren alde ikuspegi sozialista batetik borrokatzeko, eta LAK haietako gehienen eboluzio azkarraz jaio zen Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatua (LAB) 1974ko udazkenean. LAIA KASen partaide izan zen hasieratik 1979ra arte.
Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | LAIA |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Eusko abertzaletasuna, ezker abertzalea, Mugimendu autonomoa eta komunismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Koordinadora Abertzale Sozialista, Herri Batasuna, Auzolan eta Komando Autonomo Antikapitalistak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Sugarra |
Historia | |
Sorrera | 1974 |
Ondorengoak | LAIA (bai) |
Desagerpena | 1976 1984 |
Koloreak |
1976an barne-zatiketa bat izan zen LAIA alderdiaren barnean: KAS Alternatiba egokitzat jotzen zutenek LAIA (bai) osatu zuten; eta besteek LAIA (ez) osatu eta KASetik irten ziren. LAIA (ez) hark LAIAK izena hartu zuen gero; K horrek "Komunista" esan nahi zuen, baina benetan anarkismorantz hurbildu zen, eta berehala desagertu zen; kide batzuek Komando Autonomoetara jo zuten.
KAS Alternatibaren aldeko LAIA alderdiak Altsasuko Mahaian hartu zuen parte eta Herri Batasunaren sortzaileetakoa izan zen (1978). Baina 1980an KASetik eta HBtik irten egin zen, euskal erakundeetan parte hartzearen alde baitzegoen. Auzolan hautagaitzaren kide izan zen, eta hark hauteskudeetan porrot egin eta gutxira desegin zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Almeida Díez, Adrian. (2020). LAIA (Partido de los Trabajadores Patriotas Revolucionarios). Trayectorias políticas de un partido de izquierda abertzale (1974-1984). Mobilitzacions socials i esquerra radical. Actes del II Congrés Les altres protagonistes de la Transició, 2019, 762-787 or..