Abraham ben Ezra[1] (hebreeraz: אברהם אבן עזרא‎) (Tutera, 1092Calahorra, 1167) Nafarroako Erriberako pertsonaia garrantzitsua izan zen. Medikua, poeta, gramatikoa, matematikaria, filosofoa, kabalista, astronomo eta bidaiaria izan zen. Bere bidaietan Ingalaterra, Frantzia, Italia, Afrika eta Palestina bisitatu zituen. Hainbat liburu idatzi zituen eta bere omenez Ilargiko krater batek bere izena darama.

Abraham ben Ezra

Bizitza
JaiotzaTutera, 1092
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaTutera
Erroma
Lucca
Mantua
Verona
Narbona
Béziers
Rouen
Dreux
Londres
Proventza
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaCalahorra1167ko urtarrilaren 23a (74/75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
hebreera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, errabinoa, idazlea, itzultzailea, filosofoa, astrologoa, medikua, astronomoa eta matematikaria
Lantokia(k)Tutera eta Espainia
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Musicbrainz: 32432fd2-3124-4069-b7aa-0f21216a9dff Edit the value on Wikidata
Abraham Ben Meir Ibn Ezrak eginiko lanetariko baten portada

Egindako lanak aldatu

Gramatika hebraikoa aldatu

Hebreeraz idazten zuen eta honen gramatikaren inguruko lan oso garrantzitsuak idatzi zituen:

  • Moznayim. 1140. Hebreerazko gramatikan erabiltzen diren terminoen azalpen bat.
  • Hayyujen lanaren itzulpena hebreerara.
  • Sefer ha-Yesod edo Yesod Dikduk, oraindik ere editatu gabekoa.
  • Tzakhot, 1145, gramatikari buruzko lanik hoberena, hebreera modernoaren sarrera batekin.
  • Safah Berurah
  • Genesiaren inguruko lan gramatikal baten sarrera.

Beste lan batzuk aldatu

Erlijioa aldatu

  • Yesod Mora Vesod Hatorah, 1158 Bibliako mandamenduen arrazoipen bat.

Matematikak, astronomia eta astrologia aldatu

  • Sefer ha-Ehad, 1etik 9ra zenbakien berezitasunen inguruan.
  • Sefer ha-Mispar edo Yesod Mispar, aritmetikaren inguruan.
  • Luhot, taula astronomikoekin.
  • Sefer ha-'Ibbur, egutegiaren inguruan.
  • Keli ha-Nehoseht, astrolabioaren inguruan.
  • Shalosh She'elot, David Narboniren hiru gai kronologikori egindako erantzuna.
  • She'elot eta Kadrut, Mashallah astrologoaren bi lanen itzulpena.
  • Sefer Ha'te'anim, arabiar astrologiari sarrera.
  • Reshith Hochma, astrologiara sarrera.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..