Arizkun
Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Arizkun Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailaran dagoena. Lau auzo ditu: Aintzialde, Bozate, Ordoki eta Pertalats. Hauez gain, Otsanaiz, San Blas eta Bergarako etxe-multzoak eta Aritzakungo baserriak ere Arizkungo egiten dira. 2018eko urtarrilaren 1ean 566 biztanle zituen[1].
Arizkun | |
---|---|
![]() | |
Arizkungo ikuspegi orokorra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31700 |
Herritarra | arizkundar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′25″N 1°29′06″W / 43.173611111111°N 1.485°W |
Garaiera | 278 m |
Demografia | |
Biztanleria | 565 (2020: ![]() |
KlimaAldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
DemografiaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
644 | 644 | 656 | 650 | 627 | 622 | 638 | 632 | 631 | 629 | 610 | 612 | 588 | 589 | 577 | 579 |
KulturaAldatu
ZinemaAldatu
Herri honetan egin zen Baztan filma (2012, Iñaki Elizalde); aktore nagusiak Unax Ugalde, Carmelo Gómez, Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Txema Blasco, Kandido Uranga, Mirentxu Goienetxe, Patxi Bengoetxea eta Felipe Saharrea izan ziren.
Bestak eta ospakizunakAldatu
Arizkungo Sagar Dantza. 2008.
- Inauteak hausterre asteazkenaren aintzineko egunetan ospatzen dira:
- Ostegunean: egunttunttuna, haurren besta.
- Igande eta astelehenean gazteak etxez etxe eskean ibiltzen dira.
- Astearte goizean sagardantza dantzatzen da. Eguerdian Hartzak eta bere segizioak (Hartzazaina, damak, mozorroak, musikariak...) herria kurritzen dute.
- Arizkungo bestak ekainaren 24an ospatzen dira, San Joanetan.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Aingeruen Andre Maria monasterioa, 1737an eraikia, Arizkungo herrigunean.
- Bergara dorrea, XIV-XV. mendeen artean eraikia.
- Erratzuriz, Errazuriz indiano familiaren baserria eta Pello Salabururen jaiotetxea.
- Gamioxarrea dolarea
- Gorrienea, Bozate; Santxotena Museoa dagoen eraikina da.
- Iturraldea, herrigunean.
- Lamiarrita, Bozate eta Arizkun arteko bidegurutzean.
- San Joan Bataiatzailearen eliza, Arizkungo herrigunean.
- Santxotena Museoa, Xabier Santxotena bozatear-arizkundar eskulturgilearen museoa da, Bozate auzoan.
- Señorío de Ursua hotela, Ordoki auzoan.
- Urtsua jauregia, Erdi Aroko dorretxea. Pedro Urtsua (1520-1561) arizkundar konkistatzaile eta militarraren jaiotetxea izan zen; Lope Agirre gipuzkoar abenturazalearen El Dorado kondairazko hirirako espedizioan parte hartu eta bertan hil zuten.
Arizkundar ospetsuakAldatu
- Pedro Urtsua (1520-1561), konkistatzaile eta militarra.
- Martin Urtsua (1653-1715), konkistatzaile eta militarra.
- Juan Goienetxe Gaston (1656-1735), argitaratzaile, kazetari eta politikaria.
- Juan Bautista Iturralde (1674-1741), negozio gizon eta politikaria.
- Frantzisko Laphitz (1832-1905), apaiz eta euskal idazlea.
- Damaso Legaz Laurenzena (1838-1902), apaiz eta euskal idazlea.
- Jesus Ioldi Bereau (1894-1936), kimikari eta politikaria.
- Pello Salaburu (1951-), idazle, irakasle eta euskaltzaina, bai eta EHUko errektore ohia ere.
Argazki galeriaAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Udal webgunean Arizkun
Arizkun | ||
---|---|---|
Aintzialde | Bozate | Ordoki | Pertalats |