Kliment Efremovitx Voroxilov (errusieraz: Климе́нт Ефре́мович Вороши́лов) (Verkhneie, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1881ko otsailaren 4a - Mosku, SESB, gaur egun Errusia, 1969ko abenduaren 2a) sobietar mariskala eta politikaria izan zen.

Kliment Voroxilov


3. SESB-eko Soviet Goreneko Presidiumeko Mahaiburua

1953ko martxoaren 15a - 1960ko maiatzaren 7a
Nikolai Shvernik (en) Itzuli - Leonid Brezhnev
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1937 - 1969
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1926ko urtarrilaren 1a - 1960ko uztailaren 16a
Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

1925eko azaroaren 6a - 1940ko maiatzaren 7a
Mikhail Frunze - Semion Timoxenko
Bielorrusiako SESaren Sobiet Goreneko kide 1. deialdian


1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaVerkhnee (en) Itzuli1881eko urtarrilaren 23a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1969ko abenduaren 2a (88 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Familia
Ezkontidea(k)Jekaterina Voroxilova
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, iraultzailea eta soldadua
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Enplegatzailea(k)Alchevsk Metallurgical Complex (en) Itzuli  (1896 -
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
Infanteria
GraduaSobietar Batasuneko mariskala
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Errusiako Gerra Zibila
Sobietar inbasioa Polonian
Neguko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0903548 Find a Grave: 16857982 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Metalurgiako langilea zen eta 1903an alderdi boltxebikean sartu zen. 1917an Petrogrado defenditzen zuen batzordeko buru izan zen eta urte bete geroago, Stalinekin batean, Tsaritsingo defentsako zuzendaritzaz arduratu zen. Guardia Gorriko buruzagia izan zen 1919-1920 urteetan eta Denikinen aurka borrokatu ondoren, Polonia eta Sobietar Batasunaren arteko gerran jardun zuen. 1925-1940 urteetan gudarosteko eta itsas-armadako komisarioa izan zen eta 1935. urtean mariskal izendatu zuten.

1941. urtean alemaniarren aurka borrokatzen ari zen iparraldeko fronteko komandante nagusia izan zen eta Leningradoko defentsa antolatu zuen. Sobietar Batasuneko ministroen kontseiluko lehendakariorde izan zen (1947-1943) eta Stalin hil ondoren, Sobiet Goreneko Presidiumeko Presidente (1953-1960). 1957an, Presidiumeko beste kide batzuekin, Nikita Khrustxev agintari berria, bere postutik kentzen saiatu zen. Hala ere, gertaera hori ez zen 1961 arte ezagutu, eta Voroshilovi postua mantentzen utzi zioten erretiratu zen arte.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kliment Voroxilov