Martxoaren 19
data
(«Martxoak 19» orritik birbideratua)
Martxoaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamazortzigarren eguna da, 79.a bisurteetan. 287 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1367 - Gaztelako Gerra Zibileko Inglesmendiko guduan henrikezaleak nagusitu ziren.
- 1982- CRS bi tirokatu eta hil zituzten Baigorrin: Bernard Roussarie eta Jacques Bouyer. BVE ultraeskuindar erakundeak bere gain hartu zuen atentatua, baina poliziak IKri leporatuko zion ekintza, iparretarrek ukatu arren. Filipe Bidart eta Gabi Mouesca kondenatuko zituzten atentatuan parte hartzeagatik.
MunduaAldatu
- 1279 - Yamengo borrokaren ondorioz, Song dinastiak boterea galdu zuen Txinan.
- 1649 - Ingalaterrako Komunen Ganberak Lorden Ganbera desegitea agindu zuen, "Ingalaterrako jendearentzat baliogabe eta arriskutsutzat" joz.
- 1812 - 1812ko Espainiako Konstituzioa, Espainiako lehenengoa, onartu zen Cádizen.
- 1931 - Jokoa legeztatu zen Nevadan (AEB).
- 1932 - Sydney Harbour Bridge inauguratu zen, Australian.
- 1944 - Alemania Naziak Hungaria okupatu zuen.
- 1945 - Adolf Hitlerrek Alemaniako industria, armategi eta komunikabideak desegiteko agindu zuen.
- 1998- Sevillako auzitegiak 33 urteko kartzela zigorra ezarri zion Arny Kasuko erantzule nagusiari, umeen prostituzioa sustatzeagatik.
- 2005- 59 hildako Shuozhoun (Txina), meategi bateko istripuaren ondorioz.
- 2011- Herrialdeen aliantza batek, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1973 ebazpena betearazteko helburuz Kadafiren gudarosteei erasota, Libiako aire-eremua ixteari ekin zion.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1999 - 11. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, martxoaren 28an Donostian amaitu zelarik.
- 2011 - Iruñean Civivox Arrosadia kultur-etxe eta liburutegi publikoa inauguratu zen.
- 2015 - 19. Korrikari hasiera eman zitzaion Urepelen, martxoaren 29an Bilbon amaitu zelarik.
MunduaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1998 - Ameriketako Estatu Batuetako osasun arduradunek Viagra botikaren salmenta baimendu zuten.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2010 - Jon Santacana eskialari euskaldunak Paralinpiar Jokoetako jaitsiera frogan urrezko domina irabazi zuen.
MunduaAldatu
- 2016ko Sei Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak txapelketa irabazi eta Slam Nagusia bereganatu zuen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1899 - José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- 1910 - José Mandaluniz, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea.
- 1914 - Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria (h. 1976).
- 1934 - Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia (h. 2016).
- 1936 - José Luis Redrado, nafar apaiza.
- 1937 - Víctor Aurre, bizkaitar futbolari ohia.
- 1941 - Joxe Azurmendi, euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta.
- 1948 - José Ángel Rojo, Rojo II.a, bizkaitar futbolari ohia.
- 1957 - Josean Kerejeta, saskibaloi jokalari ohia eta Saski Baskoniaren presidentea.
- 1959 - Gérard Urrutia, lapurtar kantaria, kanta-egilea eta idazlea.
- 1965 - Juan José Urdiain, nafar saskibaloi jokalari ohia.
- 1966 - Amelia Salanueva, nafar abokatu eta politikaria.
- 1969 - Txema Arinas, arabar idazlea.
- 1970 - Karmele Jaio, euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna .
- 1979 -
- Jon Belaustegi, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Sergio Francisco, gipuzkoar futbolari ohia.
- Joseba Zubeldia, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1982 - Manex Agirre, arabar bertsolaria.
- 1989 - Jonathan Reguero, arabar futbolaria.
- 1994 - Imanol Corral, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1434 - Ashikaga Yoshikatsu, Ashikaga shogunerriko zazpigarren shoguna (h. 1443).
- 1534 - Jose de Anchieta, jesuita eta Brasilen ibilitako misiolaria (h. 1597).
- 1601 - Alonso Cano, espainiar eskultura-egile, pintore eta arkitektoa (h. 1667).
- 1606 - Joanes IV.a, Portugalgo erregea (h. 1656).
- 1629 - Alexis Errusiakoa, Errusiako tsarra (h. 1676).
- 1721 - Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea (h. 1771).
- 1738 - Tupac Amaru II.a, Amerikan kolonialismoaren aurkako matxinatu indigena (h. 1781).
- 1792 - José María Carreño, Venezuelako presidentea (h. 1849).
- 1813 - David Livingstone, eskoziar misiolari eta esploratzailea (h. 1873).
- 1821 - Richard Francis Burton, ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea (h. 1890).
- 1841 - José Ignacio Garmendia, argentinar militarra, margolaria, idazlea eta diplomazialaria (h. 1925).
- 1844 - Minna Canth, finlandiar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1897).
- 1848 - Wyatt Earp, estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala (h. 1929).
- 1849 - Alfred von Tirpitz, alemaniar almirantea (h. 1930).
- 1856 - Pepe Sánchez, kubatar musikari, abeslari eta musikagilea (h. 1918).
- 1857 - Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (h. 1943).
- 1858 - Kang Youwei, txinatar idazlea, filosofoa eta politikaria (h. 1927).
- 1860 - William Jennings Bryan, estatubatuar hizlari eta politikaria (h. 1925).
- 1873 - Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (h. 1916).
- 1875 - Zhang Zuolin, txinatar mariskala (h. 1928).
- 1879 - Aram Manukian, armeniar iraultzailea (h. 1919).
- 1888 - Léon Scieur, belgikar txirrindularia (h. 1969).
- 1899 - Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea (h. 1965).
- 1900 - Frédéric Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (h. 1958).
- 1905 - Albert Speer, alemaniar arkitektoa, Hirugarren Reicharen garaian Adolf Hitlerren arkitekto pertsonala (h. 1981).
- 1906 - Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat (h. 1962).
- 1907 - Elizabeth Maconchy, irlandar jatorriko britainiar musikagilea (h. 1994).
- 1910 - Jacob Wolfowitz, poloniar-estatubatuar estatistikaria (h. 1981).
- 1914 - Jiang Qing, txinatar antzezle eta politikaria eta Mao Zedong-en azken emaztea (h. 1991).
- 1916 - Irving Wallace, estatubatuar idazle eta gidoigilea (h. 1990).
- 1926 - Valerio Zurlini, italiar zinemagilea (h. 1982).
- 1928 -
- Hans Küng, suitzar idazlea.
- Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1933 - Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 2018).
- 1935 - José Segú, kataluniar txirrindularia (h. 2010).
- 1936 - Ursula Andress, suitzar aktorea eta sex symbola.
- 1943 -
- Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria.
- Mario Monti, Italiako lehen ministro ohia.
- 1946 - Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2013).
- 1947 - Glenn Close, estatubatuar aktorea.
- 1949 - Valery Leontiev, errusiar pop abeslaria.
- 1946 - Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2013).
- 1952 - Harvey Weinstein, estatubatuar film ekoizle ohia, sexu jazarle eta bortxatzailea izanagatik salatua.
- 1955 - Bruce Willis, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Clara Ponsatí, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- 1958 - Fred Stoller, estatubatuar aktorea.
- 1964 - La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala (h. 2016).
- 1969 - Satoru Noda, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Meritxell Batet, PSCko kataluniar politikaria.
- 1974 - Hanka Kupfernagel, alemaniar txirrindulari ohia.
- 1976 - Nino Bule, kroaziar futbolari ohia.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1783 - Pedro González de Castejón, nafar itsas gizona, Espainiako Itsas Armadan teniente-jenerala, Madrilen (j. 1719).
- 1897 - Anton Abadia, lapurtar hizkuntzalari, astronomo eta idazlea, Parisen (j. 1810).
- 1959 - Fernando Urkia, nafar elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea, Erroman (j. 1896).
- 1981 - André Capagorry, lapurtar politikaria, Saint-Denisen (j. 1894).
- 1988 - Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- 2016 -
- Jose Luis Artetxe, Athleticeko futbolaria (j. 1930).
- Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria (j. 1947).
- 2018 - Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen (j. 1950).
MunduaAldatu
- 1286 - Alexandro III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1241).
- 1610 - Hasegawa Tōhaku, japoniar margolaria, margolaritzako Hasegawa Eskolaren sortzailea (j. 1539).
- 1666 - Diego de Benavides, espainiar noble eta militarra (j. 1607).
- 1687 - René-Robert Cavelier de La Salle, frantziar esploratzailea (j. 1643).
- 1721 - Klemente XI.a, Aita santua (j. 1649).
- 1822 - Valentin Haüy, itsuentzako lehen eskolaren sortzailea (j. 1745).
- 1862 - Friedrich Wilhelm Schadow, alemaniar margolaria, nazaretar artearen margolari jarraitzaile eta kidea (j. 1789).
- 1884 - Elias Lönnrot, finlandiar olerkigilea (j. 1802).
- 1887 - Józef Ignacy Kraszewski, poloniar idazlea (j. 1812).
- 1914 - Giuseppe Mercalli, italiar bulkanologoa, apaiza eta irakaslea (j. 1850).
- 1930 - Arthur Balfour, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1848).
- 1944 - Édouard de Castelnau, frantziar politikari eta militarra (j. 1851).
- 1950 - Edgar Rice Burroughs, estatubatuar idazlea, Tarzan pertsonaiaren sortzailea (j. 1875).
- 1955 - Mihály Karolyi, Hungariako Errepublikako lehenenengo presidentea (j. 1875).
- 1960 - Adolf Schulten, alemaniar historialari eta arkeologoa (j. 1870).
- 1978 - Gaston Julia, frantziar matematikaria (j. 1893).
- 1987 - Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria (j.1892)
- 1988 - Máirtín O'Díreáin, irlanderazko idazle eta olerkaria (j. 1910).
- 1989 - Alan Civil, britainiar tronpa jolea (j. 1929).
- 1996 -
- Virginia Henderson, estatubatuar erizaina (j. 1897).
- Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria (j. 1933).
- 1997 -
- Eugène Guillevic, bretainiar poeta (j. 1907).
- Willem de Kooning, estatubatuar margolaria eta eskultorea (j. 1904).
- 1998 - Catherine Sauvage, frantziar abeslaria (j. 1929).
- 1999 -
- José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (j. 1928).
- Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria (j. 1925).
- 2008 -
- Sir Arthur C. Clarke, zientzia-fikzioko ingeles idazlea, asmatzailea eta futurista (j. 1917).
- Paul Scofield, britainiar aktorea (j. 1922).
- 2012 - Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1929).
- 2017 - Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (j. 1940).
- 2019 - Juan Luis Mendizabal, Mendi, gipuzkoar margolaria (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Kristautasunean, San Joseren eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Joseba/Josebe/Josef/Josepa/Joxe/Joxepa eta Arotz/Harotz.
Jaieguna, ondoko herrietan: