Richard Francis Burton

Sir Richard Francis Burton (Torquay, 1821eko martxoaren 19a - Trieste, 1890eko urriaren 20a) esploratzaile, hizkuntzalari eta idazle ingelesa izan zen.

Richard Francis Burton

Bizitza
JaiotzaTorquay eta Devon1821eko martxoaren 19a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaTrieste1890eko urriaren 20a (69 urte)
Hobiratze lekuaSt Mary Magdalen’s Roman Catholic Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJoseph Netterville Burton
AmaMartha Baker
Ezkontidea(k)Isabel Burton (en) Itzuli  (1831 -  1890)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College, Oxford (en) Itzuli
(1840 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, esploratzailea, idazlea, poeta, diplomazialaria, militarra, etnologoa, hizkuntzalaria, kartografoa, historialaria, zoologoa, espioia, antropologoa, bidaiaria eta naturalista
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Geographical Society
Genero artistikoaBidaia-literatura
Zerbitzu militarra
Adar militarraBombay Army (en) Itzuli
Graduacaptain (en) Itzuli
soldadu
Parte hartutako gatazkakKrimeako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPajeroa

Musicbrainz: 3099cdb5-f556-4e8b-a1cf-6fc35a61f16d IMSLP: Category:Burton,_Richard_Francis Find a Grave: 6445 Edit the value on Wikidata
Sir Richard Francis Burton
Sir Richard Francis Burtonen erretratua, Men of Mark erretratu-liburuko argazkia (1876)

Bizitza aldatu

Oxforden ikasketak egin ondoren, Afganistango gerra hasi zelarik, Indiara joan zen soldadu (1842), baina gerrari baino gehiago eman zitzaion kulturari. Sanskritoaz gainera, Indiako beste bost edo sei hizkuntza eta persiera eta arabiera ikasi zituen. Gaixotu, eta Ingalaterrara itzuli zen 1849an. Ingalaterran, lau liburu argitaratu zituen Indiari buruz 1851tik 1852ra. 1853an, erromes joan zen Mekara, arabiarrez mozorroturik, eta, handik, Somaliako Berbera aldea esploratzera jo zuen. Royal Geographical Society delakoak proposaturik, Afrika erdialdeko aintzirak eta Niloren sorrera arakatzera joan zen, eta Tanganyika aintzira aurkitu zuen. 1861etik aurrera, Ingalaterrako kontsul izan zen Fernando Poon, Brasilen, Damaskon (Sirian) eta Triesten (Austrian). Dahomeyko eta Yoruben kultura aztertzen aritu zen, Fernando Poon kontsul zegoela. Hitita zibilizazioaren aztarnak ere berak atera zituen argitara lehenengoz. Literaturari egin zion ekarpenik garrantzizkoena Os Lusiadas eta Mila eta bat gau ingelesera itzultzea izan zen.

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Francis Burton