Harvey Weinstein

Estatu Batuetako zinema ekoizlea

Harvey Weinstein (Flushing, AEB, 1952) AEBetan film ekoizle izandako gizona da. Laneko botere posizioetan, bere enplegatuekin edo emakumezko aktoreekin sexu jazarle eta bortxatzailea izateagatik salatua, 2017tik aurrera paria sozial bihurtua dago. Bere kasuaren eskandalua Me Too mugimenduaren pizkundearekin oso lotua dago.

Harvey Weinstein

Bizitza
JaiotzaNew York1952ko martxoaren 19a (71 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Georgina Chapman (en) Itzuli  (2007 -  2021eko uztaila)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity at Buffalo (en) Itzuli
John Bowne High School (en) Itzuli
State University of New York at Buffalo School of Management (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, executive producer (en) Itzuli, aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)The Weinstein Company  (2005 -  2017ko urria)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0005544 Allocine: 31495 Allmovie: p116278 TV.com: people/harvey-weinstein IBDB: 76193
Twitter: harveyweinstein Musicbrainz: 0e8e6cee-3ce6-429e-8d25-4f9badc0ad7d Discogs: 2779927 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere anaia Bob Weinsteinekin Miramax zine-konpainia sortu zuten. Film independente arrakastatsuak sortu zituen, besteak beste, Sex, Lies eta Videotape (1989), The Crying Game (1992), Pulp Fiction (1994), Heavenly Creatures (1994), Flirting with Disaster (1996) eta Shakespeare in Love (1998). Weinsteinek ekoitzitako filmek Oscar sarietako ehun hautagaitza baino gehiago lortu dituzte[1].

Miramax Disney konpainiak erosi zuen, baina harreman enpresarial hark huts egin ondoren, Bob anaiarekin jarraitu zuen, ekoiztetxe berriari The Weinstein Company izena emanda. 2017 arte iraun zuen konpainia horrek.

2017ko urrian, Weinsteinen aurkako sexu abusuen salaketa publiko egin ziren[2], bere konpainiatik bota zuten eta AEBetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiatik kanporatu zuten. Lauren O’Connor langile ohia izan zen publikoki hitz egiten lehena, baina egun gutxitan, hilabete hura amaitu artean, 80 emakumek baino gehiagok salaketa jarri zuten Weinsteinen aurka. Salatzaile osspetsuen artean, Rosanna Arquette, Katherine Kendall, Mira Sorvino, Rose McGowan eta Ashley Judd, esate baterako.

Salaketek oihartzun berezia lortu zuren #MeToo sare sozialetako kanpaina aldi berean hasi baitzen hedatzen, eta harrezkero Weinstein efektua deritzotena gertatu da, botere posizioetan sexu jazarpena egin dutenen kontrako salaketa kateatzea.

Erreferentziak aldatu

  1. SLU, Herritar Berri. (2017-10-19). «Jasandako sexu jazarpenaren lekukotzak ematen hasi dira emakume aktore asko» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
  2. (Ingelesez) Farrow, Ronan. (2017-10-10). From Aggressive Overtures to Sexual Assault: Harvey Weinstein’s Accusers Tell Their Stories. ISSN 0028-792X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).

Kanpo estekak aldatu