Wyatt Earp

politikari estatubatuarra

Wyatt Berry Stapp Earp (1848ko martxoaren 19a, Monmouth, Illinois - 1929ko urtarrilaren 13a, Los Angeles, Kalifornia) Mendebalde Urruneko estatubatuar jokalaria, pistolaria, politikaria eta poliziako ofiziala izan zen. Dodge City eta Tombstone udalerrietako marshall kargua izan zuen.

Wyatt Earp
Wyatt Earp portrait.png
Bizitza
JaiotzaMonmouth (Illinois)1848ko martxoaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTombstone (Arizona)
HeriotzaLos Angeles1929ko urtarrilaren 13a (80 urte)
Hobiratze lekuaHills of Eternity Memorial Park (en) Itzuli
Familia
AitaNicholas Porter Earp
AmaVirginia Earp
Ezkontidea(k)Mattie Blaylock  (1878 -  1881)
Josephine Earp  (1882 -  1929)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Ehiztaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm1991141 Find a Grave: 311 Edit the value on Wikidata
Wyatt Earp signature.svg

O.K. Corraleko tiroketaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «O.K. Corraleko tiroketa»

Batez ere Arizona estatuko Tombstone udalerrian jazotako O.K. Corraleko tiroketa ospetsuaren gertaeragatik ezaguna da, hau Mendebalde Urruneko gertakari oroitu eta ospetsuenen artean kokatzen da. Bertan Doc Holliday pistolaria eta Virgil Earp eta Morgan Earp anaiekin batera Billy Claiborne, Frank McLaury, Tom McLaury, Billy Clanton eta Ike Clanton pistolarien aurka elkar tirokatu ziren.

Tiroketa honen ondorioz Frank McLaury, Tom McLaury eta Billy Clanton hil ziren. Ondoren hauek mendeku gisa Morgan Earp hil eta Virgil Earp elbarri utzi zuten. Wyattek bere anaiak mendekatu eta O.K Corralen biziraun zuten gainontzeko guztiak hil zituen.

ZahartzaroaAldatu

Bere garaikideak izan ziren pistolari asko ez bezala eta nahiz eta bere bizia sarritan arrisku edo kinka larrian ipini izan, Wyatt Earp zahartzarora bizirik ailegatzea lortu zuen. Bere azken urtetan Kalifornian bizi izan zen, bertan Hollywoodeko Mendebalde Urruneko filma ugaritan aholkulari lanak burutu zituelarik.

ZinemaAldatu

Wyatt Earp Mendebalde urruneko pistolari eta marshall ospetsuenetako bat izan da. Zineman bera eta bere bizitzari buruzko Hollywoodeko filma ugari filmatu direlarik.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wyatt Earp