Meritxell Batet

Kataluniar politikaria

Meritxell Batet Lamaña (Bartzelona, 1973ko martxoaren 19a) Kataluniako Sozialisten Alderdiko (PSC) kidea da, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Diputatuen Kongresuko egungo presidentea. 2018ko ekaina eta 2019ko maiatza bitartean Espainiako Gobernuaren Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa izan zen.

Meritxell Batet

(2018)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko Presidente

2019ko maiatzaren 21a - 2023ko abuztuaren 17a
Ana Pastor Julián - Francina Armengol Socías

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 9a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa

2018ko ekainaren 7a - 2019ko maiatzaren 21a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 13a - 2018ko ekainaren 15a - Mohammed Chaib Akhdim (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

2016ko apirilaren 18a - 2016ko azaroaren 24a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 5a - 2016ko uztailaren 19a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

2012ko martxoaren 9a - 2015eko urtarrilaren 25a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 9a - 2016ko urtarrilaren 13a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 31 - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

2004ko ekainaren 21a - 2012ko martxoaren 9a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 29a - 2008ko urtarrilaren 15a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMeritxell Batet i Lamaña
JaiotzaBartzelona1973ko martxoaren 19a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)José María Lassalle  (2005 -  2016)
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea lizentzia
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabokatua, legelaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k)Pompeu Fabra Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Facebook: AmbBatet Twitter: meritxell_batet Instagram: meritxell_batet Edit the value on Wikidata

PSCko Bartzelonako diputatu sozialista izan da VIII., IX. eta X. legegintzaldietan, eta PSOEkoa, berriz, XI. legegintzaldian. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren konfiantza-esparruko kide da, 2015eko hauteskunde orokorretan Madrilgo zerrendako bigarren postuan kokatu zuten eta, ondoren, negoziazio-batzordeko kide izendatu zuen Sanchezek PP agintetik botako zuen gobernu bat eratzeko.

2018ko ekainaren 6an, Pedro Sanchezek Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro izendatu zuen. 2019ko maiatzaren 21az geroztik, Diputatuen Kongresuko presidentea da.[1]

Biografia aldatu

Ibilbide akademikoa aldatu

Bartzelonako Gravi Eskoletan ikasi zuen eta unibertsitatera sartu zen beken laguntzarekin.[2] 1995ean Zuzenbidean lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta bertan doktoretza ikastaroak egin zituen, eta baita tesina aurkeztu ere: Parte-hartzea, eztabaida eta gardentasuna Europar Batasuneko erakunde eta organoetan.[oh 1][3] 1998an IDECen higiezinen eta hirigintza-zuzenbidean graduondokoa burutu zuen. .2013an doktorego-tesiaren proiektua aurkeztu zuen Espainian, honako izena zuena: Subsidiariotasun-printzipioa Espainian.[oh 2][4]

1995etik 1998ra Pompeu Fabra Unibertsitatean Zuzenbide Administratiboko irakasle izan zen eta gaur egun Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da.[3]

2007an German Marshall beka bat lortu zuen Estatu Batuetan egonaldi bat izateko.[4]

Oharrak aldatu

  1. Jatorrizko hizkuntzan (gaztelania): Participación, deliberación y transparencia en las instituciones y órganos de la Unión Europea.
  2. Jatorrizko hizkuntzan (gaztelania): El principio de subsidiariedad en España.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Díez, Anabel; Casqueiro, Javier. (2019-05-21). «La socialista Meritxell Batet, elegida nueva presidenta del Congreso» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. «Meritxell Batet, una catalana rebelde en la candidatura del PSOE» La Vanguardia 2015-10-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. a b «Meritxell Batet Lamaña - Àrea de Dret Constitucional - ( UPF )» web.archive.org 2016-06-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  4. a b «PSOE» web.psoe.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).