Karmele Jaio

euskal idazlea

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.[1]

Karmele Jaio
Karmele Jaio.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1970eko martxoaren 19a (50 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, literatoa eta kazetaria
Jasotako sariak
Literaturaren Zubitegiko fitxa 672

BizitzaAldatu

EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idazten ditu, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, esaterako. Zenbait komunikazio bulegotako buru izan da. Egun, Emakunderen komunikazio arduraduna da.[1]

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.

Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.

Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Poesia ere idatzi du, 2015ean Orain hilak ditugu, bere lehen poesia-liburua argitaratu du.

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[2]

LanakAldatu

Nola hasi zinen idazten? (Ahotsak proiekturako elkarrizketa)

NarrazioaAldatu

EleberriaAldatu

PoesiaAldatu

  • Orain hilak ditugu (2015, Elkar)[9]

Beste hizkuntzetara antologiakAldatu

  • Best European Fiction 2017 anthology[10] [11]
  • Emekiro : Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland Amsterdam: Zirimiri, 2011[12]
  • Kristalezko ontziak / Glass Containers (eu/en), hiru narrazio labur, formatu elektronikoan, edizio elebiduna, euskaraz eta (Ingelesez)[13]. Booktegi.eus. 2018.

Beste hizkuntzetara itzulpenakAldatu

Amaren eskuakAldatu

  • Las manos de mi madre (Ttarttalo, 2008) [14]
  • Her Mother’s Hands (Parthian Books argitaletxea, Europa Carnivale bilduma, 2018). English PEN Award Itz. Kristin Addis (Ing.)[15]
  • Mutters hände (Pahl-Rugenstein, argitaletxea, 2009 Gabriele Schwab (Übersetzer) (Deutsch)[16]

Musika aireanAldatu

  • Music in the Air (Ing.)

Hamabost zauriAldatu

  • Fifteen Wounds (Ing.)

Zu bezain ahulAldatu

  • As Weak as You (Ing.)

Ez naiz niAldatu

  • I’m Not Me (Ing.)

Sariak eta merezimenduakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Aurmendi, Mikel. (2010-05-07). «Karmele Jaio, idazlea: "Zoriontasuna azkenean uneak dira, ez gauza absolutua"» Euskonews (531).
  2. «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
  3. Jaio, Karmele.. (2004). Hamabost zauri. Elkar ISBN 84-9783-168-3 PMC 57992201 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  4. Jaio, Karmele, (1970- ). (2007). Zu bezain ahul. (2. argit. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9783-513-8 PMC 863179071 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  5. Jaio, Karmele, (1970- ). (L.G. 2012). Ez naiz ni. Elkar ISBN 978-84-9027-035-6 PMC 863220248 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  6. Jaio Eiguren, Karmele, 1970-. ([2006]). Amaren eskuak. Elkar ISBN 84-9783-342-2 PMC 433922817 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  7. Jaio, Karmele, (1970- ). (D.L. 2009). Musika airean. Elkar ISBN 978-84-9783-732-3 PMC 863180710 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  8. Jaio, Karmele. (D.L. 2019). Aitaren etxea. Elkar ISBN 978-84-9027-844-4 PMC 1128155362 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  9. Jaio, Karmele.. (2015). Orain hilak ditugu. (2. arg. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9027-399-9 PMC 962270063 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  10. Best European fiction 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 1-62897-143-6 PMC 943594630 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  11. «Karmele Jaioren bi idatzi, 2017 europar fikzio onenaren artean» www.etxepare.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  12. Emekiro : verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland. Zirimiri Press cop. 2011 ISBN 978-94-90042-02-8 PMC 701029054 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  13. «Kristalezko ontziak / Glass Containers — Booktegi» booktegi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  14. Jaio, Karmele, 1970-. ([2008]). Las manos de mi madre. Ttarttalo ISBN 978-84-9843-117-9 PMC 433970741 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  15. Jaio, Karmele,. Her mother's hands. ISBN 978-1-912109-31-9 PMC 1043913754 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  16. Jaio, Karmele, 1970-. (2009, c 2009). Mutters Hände Roman. Pahl-Rugenstein ISBN 978-3-89144-423-8 PMC 608695684 . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  17. (Gaztelaniaz) «Beterriko Liburua saria, Karmele Jaioren 'Amaren eskuak'-entzat» El Diario Vasco 2007-05-11 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  18. a b c «Jaio, Karmele» www.euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  19. Erredakzioa. (2020-05-08). «Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  20. «ERMUA / Karmele Jaio recibe el premio Ezekiel Etxebarria» El Correo.
  21. (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Jaio Eiguren, Karmele» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  22. Erredakzioa. (2020-05-08). «Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  23. Astiz, Iñigo. «Jaio saritu du 111 Akademiak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.

Kanpo loturakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Karmele Jaio