Urepele
Urepele[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 29,0 kilometrora. Altuera 392 eta 1 150 metro artekoa da, eta 26,44 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 280 biztanle zituen.
Urepele | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza (2020-2026) | Xole Aire (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64543 | ||
Herritarra | urepeldar | ||
Geografia | |||
Azalera | 26,44 km² | ||
Garaiera | 392-1150 metro | ||
Distantzia | 29,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 280 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 11,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,34 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,88 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,53 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 63,46 (2010) | ||
Erabilera | % 31,83 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1862ko otsailaren 15a (independentzia) |
Bertako biztanleak urepeldarrak dira.
Izena aldatu
Urepele beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Urepel (/yR'pɛl/ ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Urepel (/ure'pel/ ahoskatua)
Etimologia aldatu
Urepele toponimoa izen gardena da. ur eta epel ("asepel") hitzeten arteko elkarketa da. -e azkena deklinabide ez-etimologikoko elementu bat da, Ipar Euskal Herriko euskalkiei dagokiena. Testuinguruaren arabera, ahoskatzeko, ez ahoskatzeko edo apur bat xurgatzeko aukera dago.[4]
Geografia aldatu
Urepele Aldudeko ibarrean dago.
Mugakideak aldatu
Ingurune naturala aldatu
Urepeleko Errobi udalerriko lurretatik igarotzen da, haren ibaiadar Imiliztegiko erreka (baita bertara isurtzen den Behodeiko erreka), Etxemendiko erreka, Labiaringo erreka, Ahuntzarretako erreka, Soaluzeko erreka (bertara isurtzen den Harriondoko errekarekin batera) eta Lohitzeko errekarekin batera.
Bestalde, herri menditsua da, eta Adi mendia (1 450 m) udalerriko lurretako mendi aipagarriena da.
Klima aldatu
Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5] |
Auzoak aldatu
- Gaineko Karrika
- Behereko Karrika
- Elhutsea
- Larrategia
- Kintoa
- Tanburinenea
- Harriondoa
- Buztanborda
- Mandabidea
- Antxainioenea
Historia aldatu
Urepele, antzina Aldude udalerria besterik ez zena, udalerri independente bihurtu zen 1862ko otsailaren 15ean.[6]
Demografia aldatu
1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 | 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1030 | 960 | 892 | 815 | 789 | 792 | 741 | 745 | 730 | 724 | 746 | 684 | 733 | 625 |
1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
615 | 562 | 565 | 573 | 561 | 485 | 459 | 400 | 365 | 349 | 347 | 345 | 305 | 280 |
Ekonomia aldatu
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, udalerritik igarotzen diren erreken uraren kalitatea dela-eta, piszikultura esplotazio baten garapena ahalbidetu du.
Politika aldatu
Auzapezak aldatu
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1971 | 1977 | Txomin Arrambide | |
1977 | 2008 | Marie-Antoinette Etxebarren | |
2008 | 2020 | Michel Ernaga | |
2020 | karguan | Xole Aire | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak aldatu
2017ko urtarrilaren 1era arte, Urepele Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, Euskal Hirigune Elkargo sortu berriaren parte izatera pasa zen.[7]
Garraioa aldatu
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[8]
Kultura aldatu
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urepelek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Euskara aldatu
Urepeleko euskara[11] Baigorriko hizkera[12] da, nafar-lapurteraren erdiguneko[13] aldaera.
Ondasun nabariak aldatu
- Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak XVIII. mendekoak dira
- Xalbadorenea baserria
- Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1841. urtekoa da
Urepeldar ospetsuak aldatu
- Fernando Aire Etxart Xalbador (1920-1976) bertsolaria.
- Henriette Aire Etxebarren (1943-), euskal idazlea.
- Mixel Aire Etxebarren Xalbador II.a (1944-), bertsolaria.
- Aire Ahizpak kantariak: Miren, Amaia eta Paxkalin Aire.
Herri senidetuak aldatu
Urepele ondorengo herriekin senidetuta dago:
Irudiak aldatu
-
Eliza
-
Hainbat putreak udalerrian
-
Urepeleko Errobiko zubia
-
Xalbadorren omenezko harria
-
Trinketeko horman jarririk dagoen Xalbadorren bertso bat
Oharrak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Leihotik: Urepele-k 150 urte», Kanaldude, 2012-07-02.
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ a b «Urepele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Baigorrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Erdigunekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).