Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua

Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua estatuen arteko bake eta segurtasun egoera bermatzea helburu duen erakundea da. NBEko gainerako organo gehienak ez bezala, Segurtasun Kontseiluak estatuak aholkatu ez ezik bere erabakiak betetzera derrigor ditzake. Erabaki hauek ebazpen izena hartzen dute. Segurtasun Kontseiluaren lehenengo saioa 1946ko urtarrilaren 17an egin zen.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua
Datuak
Mota principal organ of the United Nations (en) Itzuli, Eskumen (zuzenbidea)a eta kontseilua
Jarduera
Honen parte Nazio Batuen sistema
Filialak
Gobernantza
Egoitza New York
Osatuta
Jabea Nazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera 1946
un.org…
Segurtasun Kontseiluaren egoitza New Yorken

Kideak eta funtzionamenduaAldatu

Kontseiluak 15 kide ditu, bost iraunkorrak (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) eta 10 txandakakoak. Txandakako kideak 2 urterako aukeratzen dira, Nazio Batuen banaketa geografikoa aintzat hartuz. Kontseiluaren lehendakaritza hilabetero aldatzen da, alfabetoaren arabera.[1]

Kontseiluko kide bakoitzak boto bana du. Erabakiek bederatzi kideren babesa behar dute gutxienez lotesleak izateko. Kide iraunkorrek beto eskubidea dutenez, beraietako bat aurka egotea nahikoa da erabaki bat atzera botatzeko.

2014ko urriaren 15ean, NBEren Segurtasun Batzordean sartu ziren Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria Kide ez-iraunkor gisa sartu ziren batzordean, bi urterako[2].

Beto ahalmenaAldatu

Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, Segurtasun Kontseiluko erabaki mamitsu guztiek bederatzi kideren baiezko botoa behar dute. Kide iraunkor baten ezezko botoak edo "betoak" atzera botatzen du proposamenaren onarpena, nahiz eta orokorrean behar diren bederatzi botoak lortu.[3] Kasu gehienetan abstentzioa ez da betotzat hartzen, nahiz eta zenbait kasutan, esaterako, Nazio Batuen Gutuneko aldaketak edo Nazio Batuen kide berri baten proposamenak, bost kide iraunkorren baiezkoa eskatzen den. Tramite mailako prozedurak ezin dira betatu, eta beraz, betoa ezin da eztabaida ekiditeko erabili.[4]

Kide IraunkorrakAldatu

Kide Ez-IraunkorrakAldatu

Taldea Afrika Asia-Pazifikoa Latinoamerika eta Karibea Mendebaldeko Europa eta besteak Ekialdeko Europa
2016–17   Egipto   Senegal   Japonia   Uruguai   Ukraina
2017–18   Etiopia   Kazakhstan   Bolivia   Suedia   Italia (2017)
  Herbehereak (2018)
2018–19   Boli Kosta   Ekuatore Ginea   Kuwait   Peru   Polonia

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Chapter V» www.un.org 2015-06-17 . Noiz kontsultatua: 2019-06-06.
  2. «NBEren Segurtasun Batzordean sartu dira Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria», Berria, 2014-10-16
  3. Fasulo, Linda (2004). An Insider's Guide to the UN. New Haven, Connecticut: Yale University Press. ISBN 978-0-300-10155-3.
  4. Fomerand, Jacques (2009). The A to Z of the United Nations. Lanham, Maryland: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5547-2.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Arabieraz) (Txineraz) (Errusieraz) (Gaztelaniaz)