Ireki menu nagusia

Gaztelako Gerra Zibila

Gaztelako Gerra Zibila 1366 eta 1369 artean iraun zuen Gaztelako Koroa izateko gerra zibila izan zen. Frantzia aldean borrokatzen ari ziren Ingalaterra eta Frantziako Erresumak gerran sartu zirenean, Ehun Urteko Gerraren fronte bat bilakatu zen. Gaztelako Erresuma eta bere inguruko kostaldeetan borrokatu zuten Petri I.a Gaztelakoak eta bere sasianaia zen Henrike II.a Gaztelakoaren aldekoek[3].

Gaztelako Gerra Zibila
Ehun Urteetako Gerra
Battle najera froissart.jpg
Naiarako gudua, XV. mendeko Chronicles eskuizkribuan.
Data 13511369
Lekua Gaztelako Koroa
Emaitza Petri I.aren hilketa eta Henrike II.aren garaipena
Gudulariak
Blason Castille Léon.svg Petrien aldekoak
 Ingalaterrako Erresuma
 Nafarroako Erresuma[1]
COA of Nasrid dynasty kingdom of Grenade (1013-1492).svg Granadako Erresuma
Armoiries Majorque.svgMallorcako Erresuma
Blason Castille Léon.svg Henrikeren aldekoak
 Frantziako Erresuma
Armas de Aragón.svg Aragoiko Koroa
Buruzagiak
Blason Castille Léon.svg Petri I.a Gaztelakoa 
Ingalaterrako Erresuma Eduardo, Printze Beltza
Ingalaterrako Erresuma Joanes Gantekoa
Nafarroako Erresuma Karlos II.a Nafarroakoa
Armoiries Majorque.svg Jakue IV.a Mallorcakoa[2]
Blason Castille Léon.svg Henrike II.a Gaztelakoa
Blason Castille Léon.svg Tello I.a Gaztelakoa
Blason Castille Léon.svg Fernando Sánchez de Tovar
Frantziako Erresuma Bertrand du Guesclin

AurrekariakAldatu

Bere aldekoen artean Petrik "Zuzena" ezizena eta, bere aurkakoen artean, berriz, "Bihozgabea" ezizena zuen. Gaztelar goi-nobleziak tiranotzat zuten erregearen agintaritza ezarri zuelako[4]. Nazioarteko politikan, Aragoiekin gerran hasi zen, "Bi Petrien Gerra" sortuz.

Henrike bere sasianaiak goi-nobleziaren babesa ez ezik Frantzia, Aragoi eta Aitasantutzarena ere lortu zituen. 1366an Las Huelgasen ofizialki bere burua errege aldarrikatu eta anaiari Gaztela, León, Toledo eta Sevillako tronuak kendu zizkion.

GerraAldatu

1366an, Henrikek, orduan Frantzian erbesteratua bizi zela, Montpellierren frantziar eta aragoiar soldadu eta ingeles mertzenario zituen armada handia antolatu eta Gaztela inbaditu zuen. Karlos V.a Frantziakoa eta Petri IV.a Aragoikoaren babesari esker, Petri ihes egitera bultzatu zuen.

Petri Baionara joan zen, orduan ingelesen eskuetan zegoela, eta Printze Beltzari laguntza eskatu zion, Gaztelan lurraldeak izatearen truke. 1367an, Gaztelara itzuli eta Naiarako guduan Petriren aldekoek Henrikeren aldekoak menderatu zituzten. Henrike ihes egin behar izan zuen baina Petrik bere hitza jan zuen eta ingelesek alde egin zuten. 1368an, Henrike eta Karlos Frantziakoak Toledoko ituna sinatu zuten. Itun honen bitartez, lehorrean laguntza izatearen truke gaztelarrek bere Bizkaiko golkoko itsas-armada uzten zieten frantziarrei.

1369an Henrike berriro itzuli zen Gaztelara eta Montielgo guduan bere etsaia hil zuen. Segidan aho batez izendatu zuten errege eta juduak administraziotik bota zituen. Hurrengo gerretan Gaztela Frantziaren aliatu bilakatuko zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Batzuetan alderdiz aldatu zuen.
  2. Erbestean zegoen erregenahia.
  3. Valdeón Baruque, Julio (2003) Pedro I el Cruel y Enrique de Trastámara: ¿la primera guerra civil española? Aguilar.
  4. Wintle, Justin (2003) The Rough Guide History of Spain Penguin Group.


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.