Maurílio Jorge Quintal de Gouveia

Maurílio Jorge Quintal de Gouveia (Funchal, 1932ko abuztuaren 5aGaula, 2019ko martxoaren 19a) portugaldar elizgizona izan zen.

Maurílio Jorge Quintal de Gouveia
Roman Catholic Archbishop of Evora (en) Itzuli

1981eko urriaren 17a -
David de Sousa (en) Itzuli - José Francisco Sanches Alves (en) Itzuli
Elizbarrutia: Évorako artxidiozesia
artzapezpiku titular

1978ko martxoaren 21a -
Elizbarrutia: Mitylene (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1973ko azaroaren 26a -
Elizbarrutia: Lisboako patriarkatua
apezpiku tituludun

1973ko azaroaren 26a -
Elizbarrutia: Sebana (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFunchal1932ko abuztuaren 5a
Herrialdea Portugal
Heriotza2019ko martxoaren 19a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Funchalen jaio zen 1932an Aires Romão Freitas Gouveia eta Matilde Maria Quintal de Gouveiaren familian[1]. Funchago elizbarrutiko apaizgaitegian ikasi zuen eta 1955eko ekainaren 4an apaiztu zen[2]. 22 urte zituela, Erromara joan zen ikasketak jarraitzeko[1]. Madeirara itzulita, apaizgaitegian irakasten zuen, non errektoreordea izan zen. 1974ko urtarrilaren 13an apezpiku ordenatu zuten. «In veritate et caritate unitas» leloa hautatu zuen[2].

1978ko martxoaren 22an, Sabionako apezpiku titular, Mitileneko artzapezpiku titular eta Lisboako patriarkaren bikario nagusi izendatu zuten[2]. Kargu hori izan zuen 1981eko irailaren 8ra arte, Joan Paulo II.a aita santuak Évorako artzapezpiku izendatu zuen arte. 2007an, 75 urte bete zituenean, dimisioa aurkeztu zion Benedikto XVI.a aita santuari[3].

2019ko martxoaren 19an hil zen Gaulan[1], eta Évorako Artzapezpikuen Panteoian ehortzi zuten[4].

Lanak aldatu

  • Servir por Amor (2004)
  • Concílio, Diocese e Evangelização (2005)
  • Ser Cristão Hoje (2011)
  • O Eremitério Maria Serena (2011)
  • Cristãos Exemplares (2014)
  • Uma Comunidade de Cristãos – A Paróquia na Missão da Igreja (2015)
  • Magnificat (2017)
  • Eu sou o Pão da Vida (2018)
  • Rumo ao Céu (2018)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Portugesez) «Igreja/Portugal: Faleceu D. Maurílio de Gouveia, arcebispo emérito de Évora» Ecclesia 2019-03-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-01-22) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. a b c (Ingelesez) «Archbishop Maurílio Jorge Quintal de Gouveia» GCatholic jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-06-25) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. (Italieraz) «Rinuncia dell'arcivescovo di Évora (Portogallo) e nomina del successore» Sala Stampa della Santa Sede 2008-01-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-21) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. (Portugesez) «Celebrações fúnebres de D. Maurílio de Gouveia começaram na Sé Catedral de Évora» Diário de Notícias 2019-03-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-03-27) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Kanpo estekak aldatu