Pedro González de Castejón

Pedro González de Castejón Salazar (Tutera, 1719ko uztailaren 24a - Madril, 1783ko martxoaren 19a) Nafarroako itsas gizona Espainiako Itsas Armadan teniente-jeneralaren gradua lortu zuen.

Pedro González de Castejón

Bizitza
JaiotzaTutera1719ko uztailaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1783ko martxoaren 19a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAljerreko inbasioa (1775)
Battle of Havana (en) Itzuli

Biografia aldatu

 
Aljeriaren aurkako operazioen mapa.

Tuterako Santa Maria Madalena elizan bataiatu zuten. Oso gazte itsas bizitzarako hasi zen prestatzen. 1737an itsas guardia zen. Bi urte geroago Ingalaterrarekin gerra piztu zen eta 1740an Clavijo kondearen eskuadrako América itsasontziaren ofiziala izendatu zuten. Urte bukatu baino lehen itsasontziaren alfereza izendatu zuten. 1741an Hércules itsasontzira pasa zen, ontzidi berean. Ondoren Juan José Navarroren eskuadrara pasa zen. Frantziako Proventzan dagoen Sicié lurmuturraren guduan hartu zuen parte. Ontzidiarekin Cartagenara joan zen eta han itsasontzi desberdinetan aritu zen. Handik Ferrolera bidali zuten. Handik Amerikako Espainiako kolonietara joan zen. Urte batzuk geroago Cádizen aurkituko dugu; hiri horretan 1749an itsasontziaren tenientea izendatu zuten eta, urte bat beranduago, armadaren nagusi jenerala. Sorpresa itsasontziarekin hiru urtetan Ameriketara itzuli zen. 1753an Cádizera itzuli zen.

1760 kapitaina izendatu zuten, Asia itsasontziaren agindua jasoz, Gutierre de Hevia ontzidian. Eskuadra Amerikara joan zen eta 1762an Habanan zegoen, justu britainiarrek Habana eraso eta konkistatu zutenean. Nagusiek aginduta, Pedro Gonzálezek haren itsasontzia urperatu behar izan zuen britainiarren maniobrak oztopatzeko.

1762an Penintsulara itzuli zen. Orduan, Velasco itsasontziaren agindua eman zioten eta Mediterraneoan korso agiriarekin zen bost urtez. 1767an batailoien inspektore ordea izendatu zuten. Denbora labur batez Guarnizoko Astilleroren agindua eman zioten. 1772ko uztailaren 18an eskuadra-burua izendatu zuten eta 1774an Armadaren Teniente Jenerala.

1775ean Aljerren aurkako espedizioan hartu zuen parte, eskuadra agintzen. Espedizioa amaitu gabe gortean zegoen Julián de Arriaga bailea hil zen eta González hura ordezkatzeko izendatu zuten. González Itsas Armadaren Estatu Idazkaria izendatu zuten.

Postu berrian izan zituen lorpen artean hauek aipatzen dira: Itsas Armadaren egoera hobetu zuen, itsas guardien bi eskola berriak ireki zituen, bat Cartagenan eta bestea Ferrolen, Armada handitu zuen. Portugaldarrekin arazoak izan zirenean eskuadra boteretsu antolatu zuen eta Santa Catalina uhartea eta Sacramento kolonia konkistatu zituen. Sacramenton espainiarrek eskuadra britainiar bat harrapatu zuten. Gatazkak bost urtez iraun zuen.

Militar tuterarra Madrilen hil zen, 1783ko martxoaren 19an.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu