Catherine Sauvage

Catherine Sauvage (jaiotzez, Jeanine Marcelle Saunier; Nancy, 1929ko maiatzaren 26a - Bry-sur-Marne, 1998ko martxoaren 19a) frantses abeslaria izan zen. Antzerkian aritu zen, amateur gisa, gerra-garaian. 1945ean Brechten ikuskizun batean parte hartu zuen Lyonen, eta gero egile beraren beste lan bat antzeztu zuen Alliance françaisen. Gerra-garaian, bestalde, abestiak erakarri zuen. Bere estiloa Parisen bizi izan zituen lehenengo esperientzietan oinarritu zen. Aipagarria da Grand-Papa laboureur abestia. Catherine Sauvageren bizitzan izugarrizko eragina izan zuen Léo Ferré egile-musikagile bihurriak. 1949an Monsieur William abestu zuen, eta Paris Canaille eta C´est l´homme grabatu zituen. Lan horrengatik Charles Cros Akademiako diskoaren saria jaso zuen 1954an. 1962 eta 1992an beste bi sari handi jaso zituen. Canetti taldean eta des Trois Baudets taldean parte hartu zuen. Ondoren birak eta emanaldiak eskainiz jardun zuen. Musikari ona izan zen Catherine Sauvage eta jakin zuen bere inguruan artearen maisuak biltzen, Michel Legrand eta Jacques Loussier piano-jotzailea, besteak beste.

Catherine Sauvage
Nederpopzien, Catherine Sawage (Frankrijk), Bestanddeelnr 927-1202.jpg
Bizitza
Izen osoaJanine Saunier
JaiotzaNancy1929ko maiatzaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBry-sur-Marne1998ko martxoaren 19a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, musikagilea, abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Izengoitia(k)Catherine Sauvage
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPhilips

IMDB: nm0767133 Allocine: 36027
Musicbrainz: 9abbc45a-48c6-4738-baff-00bfdfb0c626 Discogs: 466237 Edit the value on Wikidata

FilmakAldatu

ErreferentziakAldatu