Gaston Julia

matematikari frantziarra

Gaston Maurice Julia, (1893ko otsailaren 3a - 1978ko martxoaren 19a) Julia multzoaren espresioa formulatu zuen matematikari frantsesa. Bere lanak Benoit Mandelbrot matematikari frantsesak ezagutarazi zituen, Mandelbrot multzo eta Julia multzotako fraktalak estuki erlazionatuta daudelarik.

Gaston Julia
Gustav Herglotz, Gaston Julia.jpeg
Bizitza
Izen osoa Gaston Maurice Julia
Jaiotza Sidi Bel Abbes1893ko otsailaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1978ko martxoaren 19a (85 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Lycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
(1910 - 1911)
École normale supérieure
(1911 - 1914)
Parisko Zientzien Fakultatea
(1916 - 1917)
Tesia '
Tesi zuzendaria Marie Georges Humbert (en) Itzuli
Charles Émile Picard (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Claude Chevalley
Jacques Dixmier (en) Itzuli
Bernard Charles (en) Itzuli
Bernard Charles (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1917 -  1918)
École normale supérieure  (1919 -  1922)
École polytechnique (en) Itzuli  (1919 -  1937)
Parisko Zientzien Fakultatea  (1920 -  1937)
École polytechnique (en) Itzuli  (1937 -  1941)
Parisko Zientzien Fakultatea  (1941 -  1964)
Lan nabarmenak Julia set (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zerbitzu militarra
Adar militarra line infantry (en) Itzuli
Gradua teniente
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

Julia garaian Frantziaren menpean zegoen Aljeriako Sidi Bel Abbes hirian jaio zen. Gaztaroan musika eta matematikan interesa agertu zuen. 20 urte zituelarik ikasketak utzi behar izan zituen Lehenengo Mundu Gerra hasi eta Frantziako armadan borrokatzeko deitu zutelako. Gerran sudurra galdu zuen eta bere bizitza guztian larruzko estalki bat eraman behar izan zuen sudurraren lekuan.

Gerra ondoren, 1918an (25 urte zituela) Journal de Mathématiques Pures et Appliquées aldizkari frantsesean 199 orrialdeko artikulu bat idazti zuen, entzute handia emango ziona. "Mémoire sur l'itération des fonctions rationnelles" izeneko artikuluak funtzio arrazionalen iterazioa deskribatzen duen. Beranduago Frantziako Zientzietako Akademiako Grand Prixa eman zioten.

Bere lanak orokorrean ahaztuak izan ziren Benoit Mandelbrotek bere lanak berreskuratu eta eguneratu zituen arte.

Parisen hil zen 85 urte zituela.