Joxe Azurmendi

euskal idazlea

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 19a) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko eta asko plazaratu ditu. Jakin kultura-taldeko kide, bertan Jakin irakurgaiak saileko arduraduna izan da. Sail horretan, pentsamenduaren dibulgazioa bultzatu asmoz, 40 liburutik gora atera dituzte euskaraz: hala nola, Klasikoak[1] editorialaren filosofiako euskarazko itzulpenetan lagundu izan du. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, halaber. EHUko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea izan da. 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Finean, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankorrenetako bat da eta, askoren iritziz, erudituenetakoa ere bai.[2][3]

Joxe Azurmendi
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Joxe Azurmendi-ren bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZegama1941eko martxoaren 19a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Münsterreko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Pako Sudupe
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, poeta eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Kolonia eta Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJakin
Euskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
MugimenduaFilosofia kontinentala
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: joxe-azurmendi-otaegi-00 Literaturaren Zubitegia: 19
Joxe Azurmendi Jakin aldizkariaren 50. urteurreneko ekitaldian, Donostiako Miramar jauregian.

Biografia

aldatu

Joxe Azurmendi Otaegi gaztea zela Zarautzen (Gipuzkoa) fraideetara sartu eta Erriberrin (Nafarroa Garaia), frantziskotarren baitan, filosofia ikasi zuen. Zegamako ume euskalduna,[4] eskolan hizkuntza galtzen ari zena, aurrerago Erriberrira joan eta bertan topatuko zituen berriro euskara eta Euskal Herria, Arturo Kanpionen lanak irakurriz. Hortik aurrera euskaraz ikasten eta euskaraz idazten ahalegindu zen.[5][6] Hizkuntzarekiko atzera-aurrera horrek bere ibilbide intelektualean eragina izan du.[7] Era berean, Villasanteri Axularren Gero gaztelaniara itzultzen lagundu eta euskal literatura klasikoarekin lehenengo ezaupidea hartu zuen.

« Niretzat Erriberri eta ingurua alde askotatik izan zen esperientzia berria, eta neure oroitzapen pertsonaletan ez ezik, Euskal Herriko geografian, historian, artean eskualderik interesgarrienetakoa bezala daukat betiere gogoan [...] Harlandu urrekara epelezko komentu puska, Neoklasiko itxuran, ikusgarri galanta da. Han bizi ginen, harremanik gabe apenas elkarrekin, baina etxe berean, irakasleak eta ikasle andana. Dorreetako batean biblioteka zegoen, orduan niri itzelezko handia iruditu zitzaidana, eta biblioteka batean sarrera librea eta denetik itsu-itsu irakurtzeko amorrazioa nik estreinako aldiz han ezagutu nuen, gutako beste askok bezala.[8] »


1959 eta 1960. urteetan Arantzazura joan zen. Han, frantziskotarren eskolan, Teologia ikasi zuen.

1955erako Arantzazun ikasketa plana erreformatua zegoenez filosofia eta teologiaz gain psikologia, antropologia eta soziologia irakasten ziren. Era berean Frantzia, Belgika eta Alemanian ikasitako irakasleak heldu ziren 1957an eta Espainia katoliko frankistan zentsuratutako autoreak azaltzen zituzten.[9]

1960ko hamarkada

aldatu

Erriberritik Arantzazura itzuli zen 1960ko hamarkadaren hasieran.[10] Garai horretan Joseba Intxaustik zuzentzen zuen Jakin aldizkarian laguntzaile hasi zen. Aurreko garaiarekin alderatuta aldizkariak jite berria hartu zuen: Europako filosofia eta kulturari begiratzen hasi zitzaion.[11] Azurmendik hainbat eta hainbat artikulu egin zituen Jakin aldizkarirako. Lehena, 1960an bertan, "Bergson’en problema"[12] izan zen. Artikulu horietan guztietan askotariko gaiak landu zituen: marxismoa eta ortodoxia, kultura, erlijioa, poesia, literatura eta identitatea ziren gai zentralak. Aldizkari horretako zuzendaria zen, Francoren Gobernuak hori lehenengo aldiz debekatu zuenean. Aldizkaria berriz sortu zenean lankide izaten segitu zuen eta inoiz ez dio bertako partaide izateari utzi. Artikulu ugari plazaratu izan ditu bertan ordutik.

 
Arantzazuko giro kulturala, 1956-1968. Jose Ramon Etxebarriaren gardenkia Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Gasteiz, 2018-06-21). [13]

Arantzazun Bitoriano Gandiaga ezagutu zuen eta bien arteko harreman pertsonal zein literaioa 40 urtez luzatu zen. Azurmendik Gandiagaren Elorri (1962) poema liburua editatu zuen garai hartan[14].

Urte batzuk geroago, 1964an, Foruan (Bizkaia) latin eta euskarazko literatura irakatsi zuen. 1965ean erbestera ihes egin zuen: Frantzia, Alemania, Finlandia[15], Hungaria eta Italia ibili zituen bere “bohemio bidean” eta urte bereko udazkenean, azkenik, Erroman finkatu zen[16]. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[17]

« Andonegi eta biok Erroman estudiatzen genuen. Erroma eta Ernazimentua beste geltoki erabakigarri bat izan da nire ibilbidean. Gogoan dut hango kale eta parkeetan biok Kanten filosofiari buruz egundoko eleketak erabiltzen genituen urtea. Andonegik Kant sakon jorratzen ziharduen, nik ideiarik ez neukan. Arteak eta historiak gehiago tiratzen ninduten. Biok ere, Arantzazu eta Oliteraino behar beste inoiz heldu gabeko modernitatea deskubritzen ari ginen nolabait.[18] »


Urtebeteko Teologia ikastaldia egin zuen bertan, segidan ikasketak Westfaliako Münsterren (Alemania) jarraituz. Txillardegirekin harremana sendotu zuen eta Krutwigekin ere kontaktuak izan zituen. Fronte Kulturalaren baitan Hizkuntza, etnia eta marxismoa liburua lantzen hasi zen.[17]

« Gerra jada ahaztu samartua, mundu intelektuala Alemanian udaberritan zegoen berriro. Ikaslagun zenbait protestantea duzu, islamista palestinar eta indonesiarrak, judu errusiar bat; Berlingo neska bat, jentil perfektua, ideiarik ez zuen erlijioaz, eta galderarik ezustekoenak egiten zituena beti [...] Zure 68ko maiatza ez zen eztanda bat izan, eboluzio leun kasik sumaezin bat baizik.[19] »


Alemanian zela, Zeruko Argia astekarira "Zergatik eta zertarako euskaldun?" izeneko artikulua bidali zuen 1967ko urtarrilean. Artikulu horrek eztabaida gogorra sortu zuen eta hainbaten aldetik salaketa gogorrak jaso zituen Azurmendik. Urte bereko Jakin 27/28 zenbakian erantzun zuen Azurmendik bere ikuspegia azalduz: euskaldun izateko jaio bainoago, ahalegindu egin behar da.[20]

Alemanian bertan, 68ko maiatza baino lehen, Frankfurteko eskolaren ildoko marxismo berri bat ezagutu zuen eta bere garaiko dogmatismoaren kontrako borrokan, komunismoari gogorarazi zion “Xixtimak hil dir(el)a”[21]. Era berean, darwinismoaren, soziologiaren eta psikologiaren ekarpenak aintzat hartzeko aldarrikatu zuen. Aztertu zituen beste autore batzuen artean Albert Camus eta Simone Weil ere aipatu behar dira[22]. Ezkerreko zein eskuineko dogmatismoaren kontrako borrokak bere bizitza eta obra guztia zeharkatuko du, beraz.

1970eko hamarkada

aldatu

Teologia ikasketak amaitu eta Filosofiari ekin zion bost urtez Münsterren bertan. 1971n Hitz berdeak (E.F.A., Editorial Franciscana Aranzazu) poesia liburua idatzi zuen, bere poesia liburu bakarra izan dena. Dena den, Susa argitaletxeak 1990ean Hitz berdeak liburuan zegoen eta zentsurak debekatu zuen Manifestu Atzeratua poema –saiakera kutsua ere baduena– argitaratu zuen. Hitz berdeak publikatu ondoren 1969an idatzitako Hizkuntza, etnia eta marxismoa (Euskal Elkargoa) liburuak argia ikusiko zuen 1971n. Bertan, abertzaletasuna eta marxismoa elkarren kontra jartzeko joera aztertuko du. Liburuak, “euskal arrazoiari marxismotik haina begiratu dio marxismoari berari euskal arazotik, marxismoa bere prinzipioetarainoxe, bere izari historiko nahiz barne egiturazkoetaraino zulatuz eta birpentsatuz”. Euskal Herrian ematen zen zapalkuntza bera ardatz ezberdinen gurutzaketa modura pentsatzeko lehenengo saiakeren baitan kokatzen du liburua Ibai Atutxak[23]. Urte bat berantago, Kolakowski (E.F.A., 1972) argitaratu zuen, Joseba Arregirekin batera. Bere garaiko marxismoaren dogmatismoa eta metafisika kritikatu zituen bertan. Urte horren bueltan, berriz, Kultura proletarioaz (E.F.A., 1973) idatzi zuen. Lan horretan, 1917tik 1921era arte nagusi izan zen mugimendu proletkulturala aztertzen du, hau da, iraultzaile sobietarren hegal ezkertiar erradikalek osatzen zutena. Hortik bi urtera Iraultza sobietarra eta literatura (Gero-Mensajero, 1975) liburua argitaratu zuen literaturari buruz, begi bat Errusian eta bestea Euskal Herrian zuela. Kultura proletarioaz eta Errealismo sozialistaz liburuekin batera trilogia bat osatzen du azken honek.

Urte horretan bertan aterako zen geroago zeresan handiko Gizona abere hutsa da (E.F.A., 1975) liburua. Haren lagunek Lazkano Mendizabal izenpean argitaratu zuten. Gainera, liburuan aurkezten den tesiak zentsuratua izateko arrisku handia zuela ikusita, obran defendatzen ez den tesi baten laburpena ipini zuten sarrera gisa. Lanean Konrad Lorenz etologoaren ekarpenak lantzen dira eta bere garaiko pentsamendua (eta marxismoa zehazkiago) garaiko zientziaren erronken mailan ez dagoela kritikatzen da tesi sinple bezain gogor batekin: gizakiaz dakigun gauza bakarra abere hutsa dela da[24]. Hurrengo bi urteetan berriz ere bi liburu polemiko argitaratu zituen: Zer dugu Orixeren kontra? (Jakin-E.F.A., 1976) eta Zer dugu Orixeren alde? (Jakin-E.F.A., 1977). Lehen liburuan Orixe nola baztertua izan zen aztertzen da, hala nola, ahaztura horren arrazoiak. Bigarrenean, aldiz, “Orixeren alde onak haizatu ordez, irakurlea eta Orixe idazlea elkarrenganatzea bilatzen du" zegamarrak. Bi liburu horietan tradizioarekin kontuak egitea da helburua, aurreko belaunalditik zer hartu eta zer utzi gogoetatzen da Euskal Herri garaikiderako moduko kultura bat sortzeko bidean[25]. Oraindik, 1980ko hamarkada heldu artean, sei liburu gehiago publikatu zituen. Lehena, Artea eta gizartea (Haranburu, 1978) izan zen. Bigarrena, Errealismo sozialistaz (Haranburu, 1978) deiturikoa, autoreak dioen bezala Kultura proletarioaz liburuaren jarraipena dena. Bertan, historiarik gabe erabiltzen diren kontzeptuak historian sartzen ahaleginduko da militantzian eztabaidak hobetzeko eta elkar ulermena sendotzeko asmoarekin. Mirande eta kristautasuna (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, Irun Hiria sariaren irabazlea, 1978) izan zen hurrengoa. Bertan, Miranderen gainean ditugun aurreiritziak kentzera deitzen digu. Liburuan, “kristau ofizial zen gizarte batean, Mirande nola altxatu zen”[26] azaltzen saiatzen da zegamarra.

1980ko hamarkadaren aurretik publikatuko zituen azken liburuak, hurrenez hurren, Arana Goiriren pentsamendu politikoa (Hordago–Lur, 1979), Nazionalismo / Internazionalismo Euskadin (Hordago-Lur, 1979), eta PSOE eta euskal abertzaletasuna (Hordago–Lur, 1979) izan ziren. Azkeneko liburu hauetako batzuk 1970eko hamarkadaren hasieran idatzi ziren nahiz eta urte batzuk geroago argitaratu. Haiek idazteko motiboa hauxe zen: “militantziak behar omen zuen oinarrizko literatura apur bat eginez joateko euskaraz.”[27] Trilogia bat egitea zen asmoa, Arana Goiri eta abertzaletasun sozialista, PSOE eta euskal abertzaletasuna eta Sozialismo abertzalea eta nazio arazoa. Trilogia hori eskuan zuela 1974ko udan klandestinoki Baionara (Lapurdi) joan zen fronte kulturala aktibatzeko asmoarekin. Aktibazioa, ordea, asmo on hutsean geratu zen, berak esaten duenez, “sekula funtzionatu ez zuen lau fronteen eskema harekin...”. Fronte kultural honek behar batzuei erantzun nahi zien: “nazioa zela, sozialismoa zela, klaseak eta internazionalismoa zela...” eztabaida ugari zegoen Euskal Herrian. Erantzun bat eman beharra zegoen dibulgazio mailan. Testuinguru horretan ulertu behar dira Azurmendiren azken liburu hauek ere, hala nola garai berdinean atera ziren Marx eta Nazioa (Garate, 1972), Iraultzaz (Torrealdai, 1973) eta aurretik aipatutako Joxe Azurmendiren beraren Kolakowski eta Kultura proletarioaz.

Hamarkadaren hasieran, 1973 urtean, UEUko ekitaldietan parte hartu zuen Alemaniatik Iparraldera etorrita. Besteak beste, Manex Erdozaintzi-Etxart eta Piarres Xarriton ezagutu zituen Iparraldera egindako bidaietan.1974an Espainiako poliziak Carrero Blancoren hilketarekin zerikusia izatea egotzi zionez Alemaniako poliziak babestua izan zuen hilabetez.[28] Euskararekiko bere kezka ere agerian utzi zuen sasoi hartan. 1978an honela mintzo zen 1970eko hamarkadako lehen urteei erreparatuz: “Neu ere harrituta geratzen naiz orain, lehen liburuki honetan, esate baterako, hizkuntzari eta, zenbat begiratzen zaien, ikustean. Gauzak asko aldatu dira urte gutxitan. Oraingo planteamendu politikoetan leku gutxiago eman ohi diogu euskarari.” Euskararen aldeko borrokak bere obra guztia markatuko du. Euskaraz idatziko baititu bere obra guztiak, bere pentsamendua zabaltzeko hori oztopoa izango dela jakinagatik. Dena den, euskara eta herria bere obraren aurretik jarriko ditu beti, euskal kulturaren aldeko militantzia izango da bere hautua.

Hamarkadaren amaieran Donostian finkatu zen Jakin taldean hasi zen lanean Hegoaldera itzulirik. Apaizgoa utzi zuen garai horretan eta euskarazko kulturgintza mugimenduan kide aktiboa izan zen Donostiako Bilintx liburu dendaren irekieran ere lagunduz, adibidez.

1980ko hamarkada

aldatu
 
Joxemi Zumalabe, Iñaki Uria, Inaki Irazabalbeitia eta Joxe Azurmendi euskal prentsaren eguna iragartzen, 1988an.

80ko hamarkada hasieran, Frantziskotarren anaiartea utzita, EUTGn eta Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen lanean irakasle gisan. UZEI lexikografia eta terminologia zentroarekin hainbat elkarlan egin zituen, batez ere, hiztegigintzan.[29]

1984an, tesi lana aurkeztu zuen —Víctor Gómez Pin eta Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean—, Arrasateko (Gipuzkoa) mugimendu kooperatibistako fundatzailea Jose Maria Arizmendiarrieta apaizari buruz, hain zuzen. Haren proiektua gizakia eta gizartea batzeko proiektua zela esan zuen, sozialismoa eta pertsonalismo frantsesa batzen zituen gizarte antolamendu berri baterako proiektu berri bat legez deskribatuz[30]. Tesia liburu bilakatu zen El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta izenarekin. Arizmendiarrietari buruz egundaino idatzi den libururik onenetakoa da eta japonierara ere itzuli zuten.

Hamarkada hartan, Jakineko zuzendari lanak eta EHUko irakasle lanak partekatu zituen. Hainbat hilabetetako egonaldiak ere egin zituen Münster, Kolonia, Padua eta Ruhr-eko unibertsitateetan. Modernitatea, arrazionaltasunaren paradigma modernoa eta horren kritikoak aztertzeko iker-ildoa hartu zuen.[29]

1990eko hamarkada

aldatu

Hamarkada honetan EHUko Filosofia Modernoko katedradun izendatu zuten eta Filosofia saileko doktorego-ikastaroen zuzendari lanetan hasi zen. Eusko Ikaskuntzako batzorde iraunkorreko kide izan zen eta RIEVen erredakzio kontseiluko kide ere bai.[29] 1989an, Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan (Susa) argitaratu zuen. Jon Miranderen pentsamenduaren zutabeak hobe ulertzeko, haren maisuek Miranderengan izan zuten influentzia aztertu zuen bertan. Berak dioenez, “Ziur nago, Miranderen egungo irakurle eta adiskideei, egunen batean Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler hobeto ezagutzen badituzte, Mirande berri eta harrigarri bat argituko zaiela”[31]. 1991n, Gizaberearen bakeak eta gerrak (Elkar) argitaratu zuen, Gizona abere hutsa daren jarraipena izan nahi zuena. Aurrekoan gizakiaren animaltasuna aztertzen bazuen (hala nola agresibitatearen problema), oraingo honetan, Modernian nagusi izan zen natura/kultura dualismoarekin apurtzera dator, diferentziak kulturan bakarrik ez, naturan ere ematen direla esanez. Liburuan, Modernian ematen zen dualismo hori ezabatu nahi da, kultura ere naturala dela adieraziz. Horretarako, garaiko zientziaren ekarpenak ekarri zituen gure artera.

Urte bat berantago, bere obrarik ospetsuena eta salduena bilakatuko den Espainolak eta euskaldunak (Elkar, 1992) idatzi zuen. Paradoxikoki, liburuaren proiektua 1976an abiatu izanagatik, gaurkotasun osoa izan zuen. Claudio Sánchez-Albornozen testu baten harira hasi zen liburua idazten Azurmendi. Honelaxe dio: “Los vascos son los últimos que se han civilizado en España; tienen mil años menos de civilización que cualquier otro pueblo... Son gentes rudas, sencillas, que además se creen hijos de Dios y herederos de su gloria. Y no son mas que unos españoles sin romanizar.”[32] Liburua, autorearen pentsamenduaren obra garrantzitsuena ez den arren, ezagunena bada. Obran zehar, XVI. eta XVII. mendean “intelektual” espainiarrek euskaldunei buruz zituzten topikoak desmuntatu nahi ditu. Euskal kulturaz (eta beraz, hizkuntzaz) euskaldunek duten kontzientzia eza kritikatuko du baita ere. Urte batzuk beranduago, 1996an hain zuzen, gaztelaniaz atera zen Los españoles y los euskaldunes (Hiru) izenburupean. Salmenta handiak lortu zituen liburuak, generoan ezohikoak zirenak ordura arte. Ondoren argitaratu zuen liburua Demokratak eta biolentoak (Elkarlanean, 1997) izan zen. Hainbat urte aurretik Jakin aldizkarirako egindako artikuluak batu eta publikatu egin zituen liburu bakar batean Xabier Mendigurenek. Liburua galdera batekin hasten da: “Zer zarete zuek lehenago: abertzaleak ala demokratak?”[33]. Bertan, besteak beste, demokrazia funtsatzen duen gehiengoaren (arrazoi bihurtuta) kritika egin zuen Azurmendik, Miranderen eta Nietzscheren pentsamenduez baliatuz batik bat.

1998an Teknikaren meditazioa (Kutxa, 1998, Irun hiria saria) idatzi zuen. Bertan, teknika berriek ekartzen dituen erronka etiko eta filosofikoak planteatzen ditu kritikoki, horretarako teknikaren inguruan idatzi duten autore garrantzitsuenen pentsamenduak azalduz. Karlos Santamaria pentsalari euskaldunaren ideiak erabiliko ditu batez ere. Oraindik ere, urte berean Oraingo gazte eroak (Luma, 1998) argitaratu zen. Bere liburu guztiak bezalatsu, dogmatismoaren kontrako obra dugu hauxe ere. Dena den, liburuak 1960ko hamarkadako kultur giroa aztertzen du Nemesio Etxanizen pentsamendutik abiatuz. Obran zehar, aurreko kultur giro hori gaurkoarekin konparatzen da, aditzera emanez garai berdintsu batean gaudela: “1964ean <25 años de paz> ospatu zela, goi goitik. Eta astia daukanak estudiotxo bat egin lezake nola ospatu zen, eta zer esaten zen bakearen santuaz eta bizitzaren sakratuaz eta aurrerapen ekonomikoaren sakrosantuaz orain bezalaxe. Eta orduko kazetariek, profesional hutsak zirenek, oraingoak bezalaxe, eta besterik ez, Diario Vasco eta El Correo Español-en zer idazten zuten, profesionalen objektibitate huts – hutsarekin...”[34] Liburuari egindako lehenengo kritikek ETA ez omen zuela aski kritikatu leporatzen zioten. Horrelaxe erantzun zuen: “Norbaitek objektatu nahi balit, beraz, zergatik ETA ez dudan berdin kritikatzen: hor ETAk ez duelako parterik, Estatuaren peko domeinua da hori”[35]. 1998an Elkarrik egin zion elkarrizketa batean argi utzi zuen bere posizioa berriz: “Justizia eskuan daukanari eskatu behar zaio justizia egitea”[36]. Bere posizioa, errealitatearen elementuak aldez aurretik ukatzea baino, haiek onartuz “errealitatea” pentsatzea izan da.

1999an, Euskal Herria krisian (Elkarlanean) argitaratu zuen Elkarrek. Hor, hiru artikulu biltzen ditu: lehena, etikaren gaineko hausnarketa bat da. Erlatibismo erlatibo bat defenditu du bertan, egin duen etikaren gaineko hausnarketa sakonetariko bat plazaratuz. Bigarren artikuluan, Alain Finkielkrauten La défaite de la pensée liburuaren kritika bat dator, erromantizismo alemaniarra oso gaizki –edo, batere ez– ulertu duela kritikatuz. Azken artikulua, Ernst Jünger filosofo alemaniarra EHUn Doctor Honoris Causa izendatu izanaren kritikatik abiatzen da.

XXI. mendea

aldatu

2003an Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz (1903-2003) argitaratu zuen EGAN argitaletxearekin. Etienne Salaberry filosofoaren pentsamendua aurkeztea da Azurmendiren asmoa, haren testuen irakurketa edo interpretazio bat eskainiz.

Urte berean Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuten ETAren tresna izatea leporatuta. Azurmendi ere ikertua izan zen baina ez zuten auzipetu.[37]

EHUko irakasle izaten segitu zuen urte haietan guztietan eta zenbait ikasleren tesien zuzendari izan zen. Era berean, filosofia eta pentsamendua euskaraz lantzeko egitasmoak bultzatu zituen, euskarazko lehen Filosofiako gida egiten lagunduz edo Filosofiaren historia bat euskaraz egiteko proposamena luzatuz[38]. Asmo argi batekin babestu zituen ekimen horiek:

« Oraindik lortu ez dena, elkarrizketa eta eztabaida komunitate bat osatzea da, gogoeta filosofiko autonomo bati bizia emango diona. Iruditzen zait hori, gure baldintzetan, irakaskuntza unibertsitario eta ez unibertsitarioko filosofiazaleak kolaborazio sistematiko moduren batean bilduz izango litzatekeela bideragarriena, elkarlan hori antolatzea noizpait lortzen bada.[39] »


Bere obrak goreneko maila erdietsi zuen ondorengo urteetan atera zuen trilogia handiarekin. Trilogia hori bere pentsamenduaren muinak azaltzen dituen hiru liburuz osatua dago: Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua (2007, UEU), Volksgeist. Herri gogoa (2007, Elkar) eta Espainiaren arimaz (2006, Elkar).

 
"Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua" azala

Trilogiako lehen liburuan (Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua) hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanaren auzia dago oinarrian - "hortik jalgi da herri bat oroz gain hizkuntza edo kultura bat delako ideia. Gai hori modernian zehar eta batez ere Humboldten obran aztertzen da." Hizkuntza eta pentsamendua Humboldt-en aurretik eta gaur egungo filosofian (Kant, Herder, Humboldt...), antropologian (Cassirer, Sapir, Whorf...) eta zientzia kognitiboetan (Pinker, Fodor,...) ere begiratzen da.

Volksgeist izan zen trilogiako bigarrena. Bertan kontzeptua bera sakonean aztertu zuen, sorreratik hasita (Hegel), kontzeptuaren formulazio berrietaraino. Kontzeptua euskal abertzaletasunaren kontra erabili dela ikusita, Azurmendiren asmoa pentsalariok Volksgeista gaizki ulertu eta erabiltzen dutela salatzea da. “Bere tesi nagusia honakoa da: auzia ez dago Volksgeist kontzeptuan, baizik eta kontzeptu honen ulertzeko moduan. Alegia, jatorrian (Herder, Hegel, Savigny), Volksgeistak ez du zerikusirik inolako planteamendu arrazista eta esentzialistekin, kontrakoa baizik, hizkuntzaren gaitasun autokreatzaile eta, beraz, antiesentzialista seinalatzen du.”[40]. Liburuan, gaur egun pil-pilean dauden gaiak aztertzen dira: modernitatea (ilustrazioaren eta erromantizismoaren arteko harremana), nazionalismoa, arrazismoa, zientifismoa... baina paradoxikoki, posmodernitateko autoreak erabiliz baino, modernitatekoak.

Trilogiako azken liburua, Espainiaren arimaz, "Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza..." haren metafisika aztertzen du. XIX. mende osoan eta XX.eko gehienean bertako intelektualen problema izan da. Azurmendik Unamuno zein Ortega y Gasset, Menéndez Pidal nahiz Menéndez Pelayo, Madariaga, Sánchez Albornoz, Ganivet, Baroja, eta abar gehiagoren Espainiari buruzko gogoeten kritika bat egiten du. Berak dioenez, hauen guztien berezitasuna, "ez da Espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, aberriaren izpiritua... historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, Estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin.". Beraz, hispanitatearen pentsalari eta apostoluen idazkiak aztertu ditu, eta agerian utzi, "bera nor izateko beste batzuk menpean eta zanpaturik behar dituen herri baten ideologia beti inperial eta maiz aski arrazista".

 
"Moroak gara behelaino artean?" entseguaren bidetik abiatu eta "Historia, arraza, nazioa" liburuan oinarritutako hitzaldia. Bilbo Zaharra Forumeko Jardunaldia (2015-03-15).

2009an, Azken egunak Gandiagarekin argitaratu zuen eta bere libururik pertsonalena dela esan daiteke. "Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta bere buruarenak ere bai. Bertan, bere lagun Gandiagarekin solasaldia aurkezten digu, Gandiagaren munduaz, kristautasunaz, fedeaz, ... pentsatuz. Meditazio anitz topa ditzakegu liburuan, sinesteaz, fedeaz, Jainkoaz, Eliza berria bihurtu den Estatuaz, teologiko bihurtu den ateologia batez, eta abar gehiagoz". Liburuan lantzen diren gaiek eta horiek lantzeko moduek, erlijioaren filosofia moduko bat gogorarazten du, lan berezi eta bakana bihurtzen dute bere obra osoaren baitan.

Erretiroa hartzerakoan, 2011n, Katedradun Emeritu izendatu zuen EHUk. Urtebete lehenago Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[37]

Berrikiago, Barkamena, kondena, tortura (2012) liburua argitaratu du. Liburu osoa gorago aipatu diren ideiak zeharkatzen du: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua da gure kontzientzien kontrolatzaile zorrotza. Zeregin horretan, politikariek morala erabiltzen dute eta komunikabideen zein ustezko intelektualen ezinbesteko kolaborazioa dute.

Aipatu beharreko beste liburu bat Historia, arraza, nazioa (2014) dugu, urte luzeetan osatutako lana. Liburu horretan nazio kontzeptua aztertu du Renanen testuak arakatuz. Azurmendik akademian arrakasta izan duen nazio zibikoaren eta nazio etnikoaren arteko bereizketa gainditutzat joko du eta era berean, aurretik Espainiaren arimaz liburuarekin Espainiako kasuan bezala, Frantziak oinarrian gordetzen duen esentzialismoa agerian utziko du.

Garai honetakoa da ere Gizabere kooperatiboaz (2016) liburua. 70eko hamarkadan Gizona abere hutsa da liburuarekin abiarazi zuen gizaberearen ikerketa-ildoaren baitan egindako ekarpena da. Liburuan ahalegin berezia egiten da eboluzioaren gaineko ikuspegi pesimistak aztertu eta kooperazioaren aldeko emaitza zientifiko eta pentsamolde alternatiboak nola garatu diren osatzeko. Horrekin kooperatibismoaren posibilitateak eta mugak aztertu nahi dira kapitalismoaren aurre egiteko tesi politiko eta sozial gisa[41].

Ondoren etorriko da Pentsamenduaren historia Euskal Herrian (2020) liburua. Bertan, hamarkadatan zehar garatutako ikerlan aitzindariari esker, euskal ekoizpen intelektualaren historia sistematikoa aurkezten du.

Argitaratu dioten azken liburua Europa bezain zaharra (2023) da. Liburu honetan Azurmendik Modernitatea baino lehenagoko Erdi Aro eta Errenazimendura joko du Europaren historia kulturala aztertzera. Ikerketa horretatik Europako nazio estatuen sortze eta bilakaeran erabili izan diren hainbat topiko azaleratuko ditu[42].

Anitz urtez egindako lanarengatik, XXI. mende honetan jaso du onarpena, besteak beste, Euskadi Literatura Saria eta Eusko Ikaskuntza saria eskuratuz.

Pentsamendua

aldatu

Azurmendiren lan guztia pentsamenduaren eta kontzientziaren askatasunaren defentsa bat izan da. Lan hori aurrera eramateko garatu duen oinarrizko kategorietako bat gizaberea da. Kontzeptu horrek bere obrari, sistema itxia ez bada ere, bateratasuna ematen dio. Mikel Urdangarin Irastorzaren ikerketak gizabere hori Joxe Azurmendi eta bere belaunaldiaren, 56ko Belaunaldia-ren, beharretatik abiatu eta Modernitatea auzitan ipintzetik sortu dela azaltzen du. 56ko Belaunaldia gerraosteak Euskal Herrian eragin zuen etenetik ernatu zen eta bere ezaugarri nagusietakoa katolizismo eta abertzaletasun klasikoa sostengatzen zituen ideia eta balio sistema auzitan ipintzea izan zen. Zentzu horretan nabarmentzekoa da, Txillardegiren ildotik, hizkuntzaren eta nazioaren artean egin zuten funtsezko lotura. Era berean, ideia eta balio berrien xerka, marxismo kritiko batekin elkarrizketan aritu ziren belaunaldiko asko, azkenean, Modernitatea bera auzitan ipintzeraino[43]. Belaunaldi horren ezaugarria izan da, azken mendeetan Modernitate propio bat garatzeko aukera izan ez duen herrian, bat-batean, XX.mendearen erdian, besteek ezarritako Modernitatetik ihesi Modernitate propio bat pentsatu behar izatea[44]. Testuinguru horretan, Azurmendik garatu duen gizaberearen subjektu hori, subjektu moderno ahalguztidunaren aurka, gizaberetxo bat besterik ez da, natura lagunbehar, lagunkoi, hiztun eta morala duena[45]. Esan bezala, ikuspegi materialista batetik, Azurmendiren gizabereari berez datorkio hiztun eta politiko-komunitario izatea eta horrekin pentsatu nahiko du Azurmendik bere komunitatea.[46][47] Esan behar da, krisi[48] garai batean jaio eta bilakatuko dela bere obra guztia[49]. Eta hain justu ez da izango bere obraren funtsa krisi horretatik atera nahi izatea, aitzitik, krisian nola bizi pentsatu nahi du berak. Moderniak utzi digun fundamentu finkorik gabeko gizartean oraindik zutik dirauen ondare metafisiko eta dogmatiko ororekin bukatu nahiak markatuko du bere pentsamendu guztia, krisian dagoen gizarteak ziurtasun dogmatikorako joera izaten baitu. Horregatik bere pentsamenduak zeharkatu duen dogmatismotik ihes egin nahi hori, askatasunera ihes bat besterik ez da izango: Hasieran marxismo ortodoxotik, geroago Moderniako dualismo metafisikotik, hala esentzialismo espainoletik, edo moralaren printzipio absolutuen erabilera instrumentaletik eta abarretik. Askatasun[50] hori esparru desberdinetan borrokatuko du. Krisia ez baita berez zerbait negatiboa, aldaketarako aukera baizik. Krisiak ahalbidera dezakeen askatasunak baditu bere ardurak ordea.

« Antzinako mundutik zalantza gabe hainbat gauza bizirik dago gure baitan, mundu modernotik mila gauza heredatu dugu; baina gu ez gara mundu horietako ez bat ez bestekoak, eta geure mundu bat ez daukagu. Gu puskailetakoak gara. Modernitatea bera guk mila fragmentotan apurtuta jarauntsi dugu. Mundu ikuskera global bezala ez digu balio. Horregatik da larria gure problema (nahiz eta ez izan larriki sentitua).[51] »


Azken finean, Joxe Azurmendiren pentsamendua joan-etorriko pentsamendua da: aurreko mundu hertsitik aldendu eta ,hori apurtu ondoren, bueltan etorriko dena. Atzean utzitako loturak berriro ekarri gabe mundu puskatu hori nola berregin hausnartzeak osatu du bere pentsamendua. Mundu hori berea eta bere herriarena izan da, bere esperientziatik pentsatua.

« Geure esperientzia daukagu, geure agiantzak eta porrotak, gure historiatxoa. Gure zeregina geure esperientziaren eta historiatxoaren gogoeta jorratzen joatea da. Geure mundutxoa egin, geuretzat.[52] »


Azurmendik berregite prozesu hori kulturaren susperralditik ikusten du. Espiritua[53] berreskuratu nahi du, adiera alemanean, hau da, kulturaren adierarik zabalenean[54]. Ildo horretan Alemaniako kulturak XVIII. mendean izandako susperraldia aztertu du. Sasoi hartan, alemaniarrek frantsesa utzi eta alemana kultur hizkuntza bihurtu zuten.[55][56]Hainbaten ustez Azurmendiren pentsamendua XX. eta XXI. mendeetako kulturaren, hizkuntzaren eta politikaren erreferentzietan mugitzen da: nazioaren dinamismoa eta kulturaren irekitasunetik abiatzen da eta esentzialismoa berariaz arbuiatzen du. Horrek guztiak, Azurmendiren planteamendua gaur egungo eztabaida berrienetan kokatzen du[57].

Germaniar eta euskal filosofiaren eragina haren pentsamenduan

aldatu

Joxe Azurmendiren pentsamenduan filosofia germaniarrak eragin handia duela baiezta daiteke. Hizkuntzaren alorrean, nabaria da Heideggerren, Wittgensteinen, G. Steinerren eta Humboldten eragina. Hizkuntzaren ugaritasunaren eta batasunaren problema pentsatzea filosofiari planteatzen zaion arazo bat da. Horrek bete betean Humboldt harrapatuko du. Eta Azurmendik, Humboldten pentsamenduak alor honetan gaurko linguistikaren eta biogenetikaren ekarpenekin uztartzen saiatuko da. Disziplinartekotasunaren ideia azpimarratuz beti.

Moderniako metafisikaren kontrako borrokan, nabaria izan da ere Nietzschek harengan izan duen eragina. Dena den, bere pentsamendua ez da inolaz Nietzscheren kritikan geratu, haratago joan nahi izan du. Bere pentsamenduan eragin zuzena izan duen beste autore bat, beti ere dogmatismoaren kontrako pentsamenduaren ildoan, Leszek Kolakowski pentsalari poloniarra izan da. Bere obra Euskal Herrira ekartzen ahaleginduko da 1972an idatziko duen Kolakowski liburuan. Nabarmentzekoa da, halaber, Hans Albert pentsalari alemaniarrak bere pentsamenduan duen eragina. Simmel eta Kanten arrastoa ere topatzen ahal dugu askotan bere idatzietan.

Era berean aipatzekoa da Frankfurteko Eskolaren eragina[17]. Batez ere eskolako lehen belaunaldiko kide diren Horkheimer edo Adorno eta beren Ilustrazioaren dialektika (1947), baita Herbert Marcuse ere. Aurrekoen inguruan ibili zen Walter Benjamin ere sarri aipatu izan du Azurmendik bere lanetan[58].

Ez da ahaztu behar, Azurmendi, gaizki interpretatua izango den erromantiko alemaniarraren pentsamenduaren berreskurapenean ahaleginduko dela bere bizitza guztian zehar. Intelektual espainol eta frantsesen kontra egingo du, haiek alemaniar erromantizismoa ezer gutxi ulertu dutela salatuz. Goethe, Schiller, Herder eta Humboldt (besteak beste), faltsuki salatzen zaien nazionalismo metafisiko horretatik askatzen ahaleginduko da. Horren adibide dugu Euskal Herria krisianeko hirugarren atalean Alain Finkielkraut pentsalari frantsesari egiten dion kritika gogorra, bere liburu La défaite de la penséeren harira etorriko dena. Hala nola, Jakin aldizkariko ehunka artikulu, beti ere gogoratzen, nazionalismoa Frantzian sortu den “ideologia” dela. Hortxe dugu, hain zuzen, bere tesi nagusietako bat: nazioa eta nazionalismoaren ideia Frantzian (Montesquieu, Voltaire, Rousseau, Ernest Renan eta abar) sortu dela, gero erromantiko eta ilustratu alemanek beste era batera interpretatuko dutena.[59] Horren adibide dugu Volksgeist liburu erraldoia, bere trilogiaren bigarrena. Tradizio frantziarra eta alemaniarra elkarren aurkakotzat hartzeko joera desmuntatzen saiatuko da beraz. Ikuspegi orokorrago batetik honela birformulatu liteke tesia: ilustrazio frantsesari ez dio erromantizismoarekin identifikatu ohi duten anti-ilustrazio alemanak jarraitu; hau da, ondorengo pentsamendu alemana, ilustrazioari kritika eginez bada ere, ilustrazioaren jarraipena izan da eta ez bere ukoa[60]. Beste modu batera esanda: erromantizismoa, ekintzak materialki huts egin duenean Iraultzaren proiektua (ilustrazioa) pentsamenduan eta espirituan salbatzeko ahalegina izan da[61].

Bestalde, euskal pentsamendutik izan duen eragin nabarmenena, batez ere, Txillardegirena izan dela esan daiteke. Guztiz aipatzekoa da halaber Mirandek haren pentsamenduan izan duen eragina, baita, besteak beste, Orixe, Arizmendiarrieta, Nemesio Etxaniz, Salaberry, Karlos Santamaria eta beste zenbait idazle ere[62].

« Txillardegik inkarnatzen du ongien Euskal Herri berria, gerra ondokoa esan ohi den aroa. Haren lagunak, edo ikasleak eta jarraitzaileak izan gara besteok -agian zerbait heterodoxoak batzuetan, epelagoak askotan. Mugarri handia, izan, gerra izan da. Baina harrigarria da nola gero, nazio arazoa, sozialismoa, norbanakoaren patua, erlijioaren eztabaida, katolizismo ofizialarena bezala mendebaleko "progresismoaren" kritika, euskara modernizatu beharra, euskara batua, etb., euskalgintzan, literaturan, gure borroka ideologiko edo mundu ikuskeran, politikan, berrogeita hamar urte luze mila gatazka ilunetan okupatuko gaituzten motiboak, denak batera kolpe batetik eta garbi, koherentzia osoarekin ageri dira harengan, etorkizunaren intuizio berri jenial batean bezala. Hastapen horretan Txillardegi ez da ibili bakarrik: Etxaide, Krutwig, Xarriton, San Martin, Aresti...[63] »


Hizkuntza: askatasunaren espazio bizia

aldatu

Hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harremana sakon aztertu du Joxe Azurmendik, batez ere Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua liburuan. Gai horren inguruan filosofia klasikoa eta zientzia berrien ekarpenak uztartu nahi izan ditu, beti ere, dogmatismoari ihes egin nahirik eta hizkuntzen aniztasuna gogoan edukiz. Azurmendirentzat hizkuntza askatasunaren espazioa da, eta bizirik dago. Ikuspegi hori duela, hizkuntza lotzeko edo xerkatzeko moduak irudituko zaizkio filosofia batzuen, hizkuntzalaritzaren edo hainbat zientzien esanak: hizkuntza gramatika da, komunikatzeko tresna soila, hizkuntza konkretuek hizkuntza unibertsalean dute jatorria etab. Diziplina arteko lana baino erredukzionismoa ematen da horietan eta, ondorioz, dogmatismoa eta esentzialismoa. Baina hizkuntza ez da gramatika bat bakarrik: unibertso oso bat da bere baitan eta bere historia du, literatura, kantak, eskolak... Hizkuntza bizirik dago eta kreatiboa da, historian garatzen da, gizarte bizitzan, kulturgintzan indartzen eta ahultzen da. Beste modu batean esanda: herria hizkuntza da, edota, esentzialismoak baztertuz, herriaren espresioak hizkuntzan ematen dira. Berea hizkuntzen aberastasuna bermatzeko aldarria da, horrela mundua bera ere aberatsagoa izango delakoan. Horren aurrean, Azurmendiren ustez, goian aipatutako ikuspegi erredukzionistek arazo bat dakarte oinarrian: "Askatasuna versus ordena, berriz ere?"[64]

Hizkuntza, pentsamendua, mundu-ikuskera, herria edo nazioa gisako kontzeptuak darabilzkigunean, horiek pentsatzeko modua erakusten du Azurmendik:

« Ezaguna da, orobat, kontzeptuak metaforatik ernetzen direla, esan zuela jada Herder-ek (eta geroago Nietzschek, eta lehenago Voltairek...). Gerta liteke, beraz, zientzian kontzeptua jada desbaliatua egonik ere, metaforak baliagarri eta eder izaten jarraitzea, zientziak erreminta bezala beretzat hartu izan baino lehenago bezalaxe, gero ere. Esaterako, herriaren izpiritua hizkuntza dela; euskara dela Euskal Herriaren arima, euskal herri gogoa. Zergatik ez? Metafora bikaina da. Kontua da, hori esaten dugunean, zer esaten dugun jakitea -metafisikarik gabe: <metá phorá> ("phérein") ez da <metá physiká>.[65][66] »


Marxismo ortodoxoari kritika eta zientzia berrien ekarpenak

aldatu

Euskal Herrian marxismoa pentsamendu nagusi zenean (60ko eta 70eko hamarkadetan), Joxe Azurmendik haren ortodoxiaren kontra egin zuen. Pentsamendu totalitario, dogmatiko eta hertsien kontra, hauek ezkerrekoak zein eskuinekoak izan, idatziko ditu bere lehenengo obra guztiak. Kolakowski (1972) liburuan, salatu zuen marxismoa zientzia baino fede bihurtua dagoela, denaren esplikazio bakartzat hartua izan baita. Zientziaren ekarpenak ere itsuki hartzera baino, kontuan hartzera dei egiten du, baina bere ekarpenek ez zuten oihartzun handirik izan, eta gogor kritikatu zuten. Batzuen iritziz, gaizki ulertua edo ez irakurria izan zelako gertatu zen hori. Gizona abere hutsa da (1975) liburuan, honelaxe dio:

« Gizona abere bat da... baina ez du hori aitortu nahi.[...] Mitoak beti besterik sines arazi nahi izan dio gizonari. Besteak beste, iraultzaren mitoak ere bai. Eta erlijioak, filosofiak eta ideologiak eta, sarri, zientziak ere, gizonak bere buruari besterik frogatzeko ahaleginak ziren. Berez, gizona, abererik ez dela sinetsi nahi lukeen abere bat da.[67] »


« Onar dezagun gizona abere bat dela, abere hutsa. Historia guztia abere honen historia dela, bestelako promesarik gabe.

Jakina: lehen arrazoimenaren, edo eta, historiaren helburu absoluturen baten esklabu bazen, ez dezagun gizona orain, natura absolutuaren esklabua bihur. Gizonaren naturak konstituzio irekia du.[68]

»


Hemen ere antzeman dezakegu askatasunari ematen dion garrantzia, naturan bertan askatasuna txertatuz. Ikuspegi zientifiko batetik lotura suposatuko lukeela eman badezake, bere tesiak kontrakoa adierazten du. Gizakiak, natura baino, naturak dauzkala, hau da, konstituzio irekia, azpimarratuko digu. Honek, moderniatik heldu zaigun natura/kultura eskema dualistarekin -natura bakarra eta kultura anitzak- apurtu nahi du. Dualismo hori Ilustrazioko metafisikaren arrastoa da, gizartea naturaren superazio bezala irudikatzen duena, Hobbes, Locke edo Rousseauren ikuspegiak ontzat emanez[69]. Ideia horrek metafisika batera garamatza, eta horrekin apurtu nahi du Azurmendik.

« Natura eta kultura, natura eta historia, materia eta izpiritua, sintesi batean lotzeko premia nabarmena da gure egunotan ere. Lehenagoko sintesiek ez dute balio; eta harekin segitzeak ere ez du balio. Zientzien gaurko mailari dagokion sintesi bat behar dugu. Nolako sintesia lortuko den, geroak esango du. Nolanahi ere, azterketa interdiziplinarioz bilatu beharko da soluzioa. Lehenengo, ordea, problema bat badagoela jakin behar da.[70] »


Askoren aburuz, gaur gaurkoa da oraindik kritika hau, Azurmendik jadanik 70eko hamarkadan botatzen zuena. Disziplinartekotasunaren ideian sakonduz, zientzia guztiak bata bestea ukatuz baino, horietako bakoitzean ematen diren ekarpen guztiak aintzat hartu eta uztartu behar direla esango du. Hain zuzen, hori izango da bere garaiko marxismo ortodoxoari egingo dion kritika. Psikoanalisiari, soziologiari, etnologiari, eta abarri kritika berdina egingo die.

Dogmatismoari aurre egiteko modu gisa Azurmendik testuinguru historikoa kontuan hartu ohi du. Marxi dagokionez onartuko du bere berritasuna itzela izan dela ordurarteko materialista frantsesak, ekonomista ingelesak edo Hegel aurrekariak gogoratzen baditugu. Aldi berean, ordea, XIX. mendean bertan baina Marx ondoren etorriko diren Darwin, antropologia, soziologia etab. ez ahaztea eskatuko du jakite multzoa izugarri handitu eta, batez ere, ikuspegia egokitzeko eta mentalitatea aldarazteko ahalmena ematen dutelako[71]. Era berean, ortodoxiaren aurka berriz ere, Marxismoa tentuz aztertuko du eta, adibidez, teoriaren baitako ikuspegi ekonomikoaz zera dio:

« Marxismoa mugimenduaren (bilakaeraren) filosofia da; marxismoa ez da izatearen filosofia bat [...] Egiterik ez dagoena da, hortaz, printzipioz guztiz legitimoa eta, praktikan ere, hainbat eta hainbat eremutan balio biziki naro eta zabalekoa dena ikuspuntu gisa (<<azken instantzia>> material edo ekonomikoaren hautu metodikoa), tesi metafisiko (antzu) bat bihurtu [...] <<Azken instantzia>> modu absolutu <<teologiko>> honetan ulertzen denean -interpretazio batzuetan noizpait egin izan den legez-, dialektika desagertu egiten da pentsamendu honetatik eta marxismoaren zentzua guztiz dogmatizatzen da. Hain zuzen, Marxek askatu egin nahi zuen pentsamendua, berriro lotzen da horrela.[72] »


Euskal Herriari begira Nazio-estatu edo nazio-arazoari dagokionez ere, Azurmendik, marxismo ortodoxoa kritikatuko du arazo ez guztiz berdinei soluzio berdinak eman nahi izateagatik. Bere esanetan kontuan hartu behar baita garaiko Alemania estatu txiki askok osatzen zutela, denak hizkuntza, kultura, tradizio historiko berekoak eta Marxek bizi izan zuen nazio-arazoa propio burgesiarena soilik izan zela: askatasun berrien aitortza publikoa (Konstituzio liberalak) eta merkatuaren batasuna[73]:

« Marxek bere kondizio sozialengatik (eta pertsonalengatik ere agian) nazio-arazoari ez diola behar besteko jaramonik egin, egia da apika. Berak bere "deskubrimendu" handiaren borroka egin du. Egiterik ez dagoena da, guk, beste batek bere esperientziatik meditatu duena, geure esperientzia meditatu gabe, kopiatu eta dogmatizatzea. Geure esperientzia meditatzea geuri dagokigu: beste guztiek laguntza eman diezagukete gehienez ere.[74] »


Historiaren filosofia

aldatu

Historiaren balioa ukatu gabe historiara egin diren hainbat hurbilketekin kritiko ageri zaigu Azurmendi. Askatasuna mugatzen duelakoan historiaren ikuspegi ideala ezbaian ipini du, ikuspegi horrek aurresuposatu behar duen metafisika agerian utziz. Marxismo ortodoxoa, kristautasuna, liberalismoa, Ilustrazioa... historiaren ideia berean funtsatu dira: hoberanzko aurrerapena eta iragan loriatsu bat, paradisu bat iraganean eta etorkizunean, gizarte perfektu bat azken finean. Historiaren ikuspegi horrek askatasunaren aurkako zama suposatzen dio gizakiari, historiaren jainko bat.

« Historialari garaikide enpiriazaleak besterik uste badute ere, apenas dago ikerlandarik metafisikaren interferentzia gehiagorekin historiaren baino. Mugatzeak -ikerketa gertakari jakin batera mugatzen denean- mugaz gaindikora igortzen gaitu: gertakari ikertua ez da osotasun handiago baten zati bat baino (eta isilpean historia unibertsal bat suposatuz mintzo gara horretaz); agenteak ez, gizadiaren zati bat baino (eta horietaz antropologia bat suposatuz bakarrik mintzo ahal gara).[75] »


Modu horretan historiara jo ohi da etorkizuneko proiektuak justifikatzera. Historiak "Egia" ezkutatuko balu bezala, eta bertan arakatuz gero, etorkizunak oinarri sendo bat izango balu bezala. Azurmendiren aldarria da iraganari baino etorkizunari begiratzea.

« Historia kaos ilun bat da. Jendeak argumentu zaku bihurtu nahi izaten dizu, baina handik berdin ikasten da bata eta bere kontrarioa [...] Edo hobe, bakoitzak nahi duena ikasten dizu handik [...] Non eta nola pizten da historia? Amaiur Lauaxetaren poesian dago bizirik liburu guztiz zientifikoren bateko orrietan baino gehiago; Ingalaterrako historia Shakespeareren drametan bizi da, Ingalaterrako erakundeetan, festa nazionaletan, hots, memoria bizian [...] Errigoroski historiaren filosofiarik ez da posible. Are gutxiago zientziarik. Gehienez ere poesia, aparatu zientifiko gehiago edo gutxiagorekin. Historiak, erreala izateko, edo erakundea (Estatua, esaterako) edo mitoa behar du, eta jeneralean biak.[76] »


Historiaren interpretazio absolutuak baztertu nahi ditu, bilakaera lineal monista eta beharrezkotasun historikoa. Horrela, historiaren ulerkera objetibista horrek dakarren emaitza zabaldu bat ekidin nahi du: azalpen historiko batetik lege eta ondorio politiko-moralak eratortzea[77].

Historiari dagokion balioa aitortzeko razionalitate ezberdinak, izan zientzia edo izan mitoa, eta beren arteko erlazioak kontuan hartu behar direla iradokitzen du Azurmendik.[78]

« Ez da antirrazionala, ez irrazionala, historia nobelatzea, mitifikatzea. Unibertsoa nola beztitzen dugun, hala janzten gaitu berak; mundua eginez egiten dugu geure burua.[79] »


Estatu modernoa, dogmatismoa eta metafisika

aldatu

Aitzinean esan denez, dogmatismoaren kontrako borrokak markatzen du Azurmendiren pentsamendu guztia. Hainbaten ustez, Euskal Herria zapaltzen zuen/duen Espainiako eta Frantziako kultura dogmatiko–kristau absolutuaren kontrako borroka izan da Azurmendirena, bai pertsonalki eta bai herri mailan. Horren adierazle dira hainbat eta hainbat liburu, hala nola: Euskal Herria krisian, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Espainiaren arimaz, Barkamena, kondena, tortura, Historia, arraza, nazioa edota Europa bezain zaharra. Denek kritikako puntu batean elkar egiten dute: Espainiar zein frantziar kultura metafisikoa da, kristau–dogmatikoa bere oinarrian.[80] Kultura horrekin eraiki diren Estatu-nazioek Elizaren tankera hartu dutela esango du Azurmendik.[81][82] Horren adibide, maiz aipatu izan duen gaitzespen moral–politikoa da: «Euren buruan Estatuaren kontzientzia salbatzea dute, arazo kulturala da. Gaitzespen morala eskatzen dute, eragin politikoa duena. Beraz, bi maila nahasten ditugu, Estatua, kontzientzia...» [83]. Hau da, estatua kontzientziaren esparrura sartu da. Marxek bere garaian kritikatu duen Estatu totalitario dogmatiko hori gure artean berriz dela salatzera dator Azurmendi.

« Bitartean Estatua zer ari den bihurtzen, zertarako errepikatu kontu zaharra. Garai bateko analisi kritiko mingotsak ( Marcuse: "One-Dimensional Man" ), utopia negatibo beltzak ( Huxley, Orwell ), garrasi protestak ( "68ko maiatza" ), ahazturik, ia gizarte zibilaren erresistentzia zipitzik ere gabe, goxo-goxo, gure buruon gainean amarauna ehuntzen ari da boterea bake-bakean horizonte guztietaraino. Alkobetako kuttundegietaraino.[84] »


« Ez dut biolentzia kondenatu egiten. Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin zait zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen. Zein Estatuk eta San Pedrok exijitu behar dit, eta demokrata baldin bada are gutxiago, neure hautu hori beste guztientzat ere zilegizko bakarra kontsideratzea? (...) Estatuek eta politikoek ez daukate zergatik ezer gehiago eskatu, eta gutxien-gutxiena daukate zergatik nire kontzientziaren barruan ezertarako sartu.[85] »


« Estatuak hiritarraren ibilera publikoa arautzea eta kontrolatzea berezkoa du. Baina, azken finean, Estatuak ez ditu hiritarrak nahi, mendekoak baizik. Eta hiritarrak mendeko soil bihurtzen ahalegintzen da. Mendekoa osoki mendean, haren kontzientzia mendean edukiz edukitzen da, hots, Estatua bera hiritarren kontzientzia bilakaraziz [...] Badago bortxakeria bat kontzientziak txikitzea beste helbururik ez duena, berea baino bestelakorik ezin baitu ametitu: menderatu ezin duen kontzientzia zehatu egiten du. Enekin batera ulu egiten ez baduzu, ene etsaia zara, zu gizartetik ezabatu beharra dago. Bortxakeria hori lehenago Elizarena izan ohi zen, orain Estatuarena eta heran lagunena izaten da.[86] »


Hortxe ere askatasunaren aldarria burutzen du filosofoak, kontzientziaraino sartzen den Estatu bat behin eta berriz salatuz.

Estatu modernoa edo Estatu-nazioaren lejitimazioaren inguruan Espainiak historiatik kanpo dagoen espainiar identitate bat inposatu izana egozten dio kultura espainolari. Identitatea historiaz kanpoko metafisika batean fundamentatu izana, hain zuzen. Horixe, Espainolak eta euskaldunak liburuan salatuko du argien. Hala nola, Espainiaren arimaz trilogiako hirugarren liburuan. Hor salatzen duen eredu metafisiko edo esentzialista hori Espainiak Frantziari kopiatu diola azpimarratuko du Azurmendik eta Renanek abiatu zuen nazionalismoaren eredu ustez zibikoa kritikatuko du.[87] Aldi berean, nazionalismo etnikoaren eta nazionalismo zibikoaren arteko ezberdinketa edota oposizioa bertan behera utzi behar dela argudiatuko du. Bere ustetan dikotomia horrek Estatu-nazio jakin batzuen izaera ezkutatzeko edo zuritzeko balio du:

« Nazio objektiboaren [etnikoaren] esentzialismoa baino, ez da arrisku txikiagoa nazio subjektibo nahizkoaren [zibikoaren] nazionalismoa (esentzialismoa ere barnebildu ohi duena gainera). Arazoan, arriskuak inon ez dira falta.[88] »


Globalizazioaren garai hauetan, Estatuaren izaera zalantzan ipintzen duten teorien aurrean, Azurmendik ohartarazten du Estatua gutxitu ez baizik eta eraberritu egin dela. Euskal Herriari dagokionez, gainera, Estatua erakunde eraginkor gisa zalantzan ipintzeak Estatua lortzeko helburua baztertzeko xedea luke:

« XIX. mendeko Estatua ere ez baita deus gutxitu; eraberritu egin da. Eta XIX. mendeko pariak XXI. mendeko pariak dira. Estatua gainditutzat emateak hemen gure artean ez du konplitzen beste xederik, hura ikusezinago eta atakaezinago bihurtzea baizik, batetik, inofentsibo aitortuz, eta, bestetik euren Estatua -burujabetza- gura luketen herrientzat helburu debekatua deklaratzea.[89] »


Aldi berean Azurmendik estatuaren eta gizartearen filosofia bat ere garatu du. Azurmendik estatu ahul bat defendatuko du gizarte indartsu baten baldintza gisa: Estatuak ahalik eta gutxien egin behar du, gizarteak ahalik eta gehien egin dezan lagunduz horrela.[90] Marxismo dogmatikoari lotutako estatu ereduaren aurka, gure artean hobeto ulertu nahi izan ez den eredu liberala[91] iradokitzen du Azurmendik:

« Eta honek balio du nire estatuaren, Euskal Herri independente baten kontzeptuarentzat ere. Sozialistek Europa guztian estatu indartsu bat nahi dute, estatuak babestu behar duelako gizartea, eta justizia zaindu eta hori guztia. Nik uste dut hori sozialismo zentro-europarraren errua dela, eta guk egin behar duguna da sozialismo eredu bat garatu, posible baldin bada behintzat, non gizartea den indartuko dena, gizarte kooperatibo bat bilatuko duena, eta ez estatu indartsu bat [...] Estatuak ahalik eta aparatu txikiena eduki behar du, eta ahalik eta laguntza handiena eman behar die gizarteak berak sortzen dituen erakundeei.[92] »


Estatua eta gizartearen arteko harremana kulturaren ikuspegitik ere landu izan du Azurmendik bere obran zehar. Kulturaren arloan ere estatu ahul bat iradokitzen du, gizarteak berak kultura sor dezan utziz edota lagunduz. Jarrera hori testuinguru zabalagoan ulertzen da: Nazio bakarra inposatuz Estatu-Nazioak ordezkatzen duen nazionalismoaren eta kultura ezberdinak babesten dituen nazionalismoaren arteko bereizketa. Ikuspegi hori argien Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua liburuan atzematen da, baita ere Volksgeist. Herri gogoa liburuan Herder-en pentsamenduari eskainitako atalean.[93]

Gizartearen gogoeta

aldatu

Berriz ere, gizartearen eta antolamendu politikoari buruz bere obran zehar dogmatismoa akabatzen saiatuko da. Bertsio ofizialak Ilustrazio frantsesak sekularizazioa ekarri duela esan du. Azurmendik, Marxen eta Nietzscheren ildotik, Jainkoaren lekua orain Estatuak hartu duela salatuko du. Berriz ere Marxek Hegeli kritikatu dion estatu razionala nagusitu da, eta beraz, Azurmendiren ustez, horrek krisi batean gaudela erakusten du. Antolamendu politikoa arautzeko, gehiengoaren arrazoia erabiltzen da orain dogma bezala. Horixe salatzera etorriko da, Demokratak eta biolentoak liburuan batez ere. Joxe Azurmendik krisi batean gaudenaren tesia sostengatzen du. Egitura politikoen, etikaren eta gizartearen krisian gaude. Berak zera proposatzen du, krisitik ateratzea baino, irtenbidea krisian bertan bizitzen ikastea izan beharko dela. Horrelaxe dio:

« Hona nire tesia laburki, batere originala ez dena bestalde: hezkuntzaren eginkizuna, kulturarena bezala, balio ezberdinekin bizitzeko razionalitate eredu sozial berriak garatzea izango da gaurgero: 1) balioen beren gogoeta berri bat hain zuzen, 2) gizartearen eta libertatearen gogoeta berri baten baitan ordea, 3) elkarbizitza berri bat balioen “politeismoan” bideratzeko praktikan.[94] »


Antolamendu politikoari dagokionean, oso kritikoa da demokraziaren aurpegia hartu duen "faxismo espainol estali berriarekin". Testuinguru horretan intelektualak deitzen diren horien eta boterearen arteko harremanaz kezka agertu izan du, diskurtso sasi-ilustratua lagun eta itxuraz demokrazia goretsiz aurkakoa bultzatu dutelakoan. Platon eta Heidegger gogoratzeak hausnarketarako bidea zabaltzen du:

« Eta guri kezka gelditzen zaigu: zein zubi estrainok darama filosofoa Atenasko demokraziaren kritika guztiz arrazoizkotik errepublika ideal totalitariora, eta demokrazia modernoaren kritika guztiz arrazoizkotik nazional-sozialismora?[95] »


Antolamendu sozial justuena pentsatzeko saiakera batzuek (marxismoa, liberalismoa...) sistema hertsietan bildu eta gizarte perfektu bat posible dela amestu dute. Azurmendik ohartaraziko die gizakia animalia dela ahaztu dutela. Horixe da Azurmendiren ideia sinple baina sakonenetariko bat. Gizakia borrokalaria da, pasioei men egiten diena, eta era berean haien kontra doana ere, hau da, bere naturaren kontra doan animalia bakarra da. Agresibitatearen problema aztertu du beraz, eta ondoren, modernitateak gizakiaz zuen irudi inozoa jaso izana kritikatuko du. Batzuentzat gizakia txarra da naturaz, besteentzat ona. Azurmendik ez du ez bata ez bestea onartuko, gizakia agresiboa da baina baita soziala ere. Gizabereak, elkarrekin bizitzeko, gizartearen nolabaiteko errepresioa beharrezkoa du eta hor bere naturaren aurka jotzen du. Hori da gizakiaren paradoxa.

Estatuak, beraz, bere buruari zilegitasun osoa aitortu nahiko dio, biolentziaren monopolioa harentzako soilik gordez. Baina, Azurmendik dioenez, demokrazia ez da ezartzen goitik behera hauteskunde batzuekin eta abarrekin; baizik eta oinarrietatik, jendearen beharrak eta zirkunstantziak kontuan hartuz. Hau da, ez dira herritarrak gehiengo baten aurrean makurtu behar direnak; aitzitik, Estatua da barne hartzen dituen gizarteen, nazioen, taldeen nahira moldatu eta egokitu behar dena.

Gizartearen gogoetaren baitan norbanakoaren eta komunitatearen arteko harremanaren inguruan eraiki diren diskurtsoei ere erreparatu die Azurmendik. Historian komunitateak indibiduoa makurtu izan duenez, arriskutsua deritzo horregatik, besterik gabe, komunitatearen aurkako jarrera akritikoa gailentzea ustez norbanakoaren mesedetan delakoan.

« Politiko-ekonomikoki egia da neoliberalismo basati batera goazela uholdean. Baina ez da politika honen karakteristikoena banakoaren begirune handia: globalizazioaren diskurtsoa –biba mestizajea!– ezaxola bada komunitateez eta herri-kulturez, horiek birrinduta banakoa abarogabeago uzteko da, errazago irensteko [...] kixotismo pixka bat anakronikoa gertatzen da, beste zerbait ez esateko, gizabanakoaren defentsa komunitatearen aurkako banderatzat jaso eta egunotan inor zaldun-ibiltaritzea, Erregimen Zaharreko ilustratu galduen fantasma ausart, enteratu gabe nonbait XVIII. mendeaz gero [...] gizabanakoa babesten baino lotzenago zuten tradizio, ideia, moral, erlijio kolektiboak kritikatzen eta suntsitzen egin den historia guztiaz.[96] »


Bere idatziek, nolabait, sozialismo humanista bat iradokitzen dute[97]. Bere hitzetan eragina Arizmendiarrietarengandik eta sozialismo utopikoengandik datorkio[98].

Nietzscherekin, mendebaldeko etika dogmetatik askatu zela uste bazen ere, Azurmendi oraindik etikaren oinarrian dauden arrasto kristau–dogmatikoekin apurtzen saiatuko da. Etikari buruz, bere obra guztian zehar barreiaturik idatziko du. Gaiari buruz espresuki, 1998an ematen duen hitzaldi bat da iturri bakarra. Hitzaldi hori Euskal Herria krisian liburuko lehen atalean bildua geratu zen beranduago. Balio absolutuen[99] inguruko gogoeta paradoxa batekin aurkeztuko du Azurmendik:

« Gure tragedia da, bizi dugun kulturan, zurrutotsik ez egitea guretzat absolutua dela, eta ez hiltzea edo ez torturatzea ez dela absolutua.[100] »


Horixe dugu problema: errealitatean inon idatzi gabeko mila absoluturekin funtzionatzen dugula eta, alderantziz, teorian absolutuki printzipio-mailara altxatu diren horiek ez direla inon betetzen. Hori gutxi balitz, kontzientzia bortxatzeko eta arerio politikoa gaitzesteko moralaren edo printzipio absolutu horien erabilera maltzurra salatuko du.

« Hori da gure miseria: politika moralera ihesi, morala politikaren morroi, zuzenbidea moralaren guardia zibil. Bakoitza autonomo eta hirurak elkarren osagarri izan behar zuketenak, bata bestearen kaltetan kakanahastuta.[101] »


Printzipio moral absolutuak predikatzea arazoak konpontzeko baino horiek akritikoki ezabatzeko saiakera litzateke kasurik onenean: sentimendu morala, konbentzimenduaren etika, ondorioen etika edo erabakimen demokratikoa bezalako ikuspegiek oinarrian ezkutatu ohi duten irizpide absolutuen kritika burutuko du Demokratak eta biolentoak eta Euskal Herria krisian lanetan; edo manipulazio politikorako tresna, kasurik txarrenean: erru kolektiboa bezalako asmakizunak eta horren helburua azaleratuko ditu Barkamena, kondena, tortura liburuan. Joxe Azurmendik behin eta berriro ohartaraziko du, errealitatea ukatu ordez, testuinguru historiko eta kulturala kontuan hartzeko beharraz: daukagun historia eta gizartea daukagu, ez gustatuko litzaigukeena. Egia eternalik eta moral absoluturik gabeko gizarte horretan morala, bai indibiduala zein kolektiboa, etengabeko eginkizuna da[102]. Azken hamarkadetan Euskal Herrian eman den gatazka moralean ekarpen baliotsua egin izana aitortzen diote batzuek Azurmendiri[103], baita ere boteretik ezarri nahi izan den markoari alternatiba eraikitzeko kategoria epistemologiko, antropologiko eta etikoak pentsatu izana[104].

Erlatibismo erlatibo bat

aldatu

Joxe Azurmendik krisi etiko, sozial eta politiko sakon eta konplexuan dagoen eta handik alde eginez dogmatismora ihes egiten duen kultura honetan jarrera tinko bat hartuko du: erlatibismo erlatiboarena. Erlatibismoa, erronka filosofiko soiltzat hartzeaz haratago, bere pentsamenduaren zutabe bilakatuko du eta positiboki formulatzeko ahalegina egingo du[105]. Hau azaldu aurretik –edo hobe, hau ulertu dezagun-, galdera garrantzitsuena hauxe da: nola egiten gaitu erlatibismo erlatiboak loturetatik (dogmatismotik) askeago? Erlatibismoa, klixetzat hartzen da egun, eta desitxuratu. Azurmendik zera gogorarazten digu: “tonto desinteresatuek eta listo interesatuek bakarrik hartzen dute[la] erlatibismo hori denak berdin balio izatea bezala. Burutsuak, zuhurtasunezko bere lanaren abiapuntu modura ulertuko dizu.”[106] Hau da, “hortik hasi beharra dago, eta horretan ez dago milimetro bat amore ematerik. Balio denak erlatiboak dira, arrazoiak ere denak erlatiboak dira. Ez dago balio absoluturik. Ongi eta gaizki absoluturik.”[107] Baina kontuz, “askotan gure hizkuntzak engainatzen gaitu: erlatibotasunak ez du balio eskasa edo inportantzia gutxi esan nahi; esan nahi du, guk ezagutzen dugun oro, kondizio batzuekin eta harreman edo erlazio sistema batean ezagutzen dugula.”[108]

Beraz –aitzineko galderara bueltatzeko– nola egiten gaitu erlatibismoak askeago? Edo –hobeto– zein loturetatik askatzen gaitu? Azurmendik arras argi azaltzen du, Grezian sofistek bultzatu zuten “dena iritzia da” doktrina (gogoratu Protagorasen lehen erlatibismo hura, adibidez) iraultza bat izan zela orduko boterearen kontra. Sofistek azpimarratuko dute boterearen fundamentuak erlatibizatuz, hauek ez direla eternalak eta testuinguru historiko –gizarte, kultura, denbora, espazio geografiko, klima, pertsona… konkretu– batean gauzatzen direla –eta beraz aldakorrak direla– (gogoratu, orain, egungo Espainiako Konstituzioko “la unidad indivisible”-ren eternaltasuna).

Galdetu genezake, ordea: zergatik ez erabili pluralismo hitza hain satanizatua dagoen erlatibismoaren ordez? Azurmendik argi du: pluralismoaren erabilpena oraindik geratzen diren arrasto dogmatikoak ezkutatzeko tranpa besterik ez da. Horregatik, boterearen kontra –probokazio gisa ere nahi bada–, erlatibismoa oso tresna eraginkorra deritzo. Botereak bere buruari ematen dion zilegitasun ahistorikoaren kontrako tresna bakarrik ez, batez ere, edozein ideia dogmatikoren kontrako ezinbesteko txertoa dugu erlatibismoa.

« Erlatibismoa aldarrikatzeak probokatu egiten du.(...) Neu ere ez nago erlatibismoaren apostolutzan bereziki tematua. Bakarrik, ni kultura dogmatiko batetik nator, ez daukat esan beharrik, eta beharbada zerbait alergikoa naiz musika batzuentzat. Egia eta arrazoi eta zuzentasun absolutuak orduan katolikoak ziren. Frankistak. Orain balioen oraingo galera eta miseria moralaren errudun erlatibismo posmodernoa omen dela entzun behar izaten dut. Eta diskurtsoa pixka bat demokratiko eta Ilustratu gisan jantzita bai, baina balio absolutuen nostalgia dagoela, nabaritzen da, ziurtasun absolutuena, egia ezbaigabekoena, eta kultura dogmatiko huraxe dela bere etsaitzat erlatibismoa daukana. Horregatik nik erlatibismo beti kondenatu hori espreski errebindikatu egiten dut. Erlatibismoaren absoluturik gabe.[109] »


Hau da, mendebaldeko krisiak fundamentu gabeko gizarte batera eraman bagaitu, eta irizpide absoluturik ez badago ongi edo gaizki zer dagoen bereizteko, edo antolamendu politiko egokiena zein den erabakitzeko, zer egin behar da? Azurmendiren erantzuna: krisian bizitzen ikasi. Nola? Printzipioz, balio eta biziera forma desberdinak aldez aurretik ukatu gabe balioen politeismoan bizitzen ikasiz. Horra, erlatibismo erlatiboak bakarrik eraman gaitzake, Azurmendiren aburuz.

Bizitzaren zentzua eta razionalitate ezberdinak

aldatu

Azken egunak Gandiagarekin bere libururik pertsonalenean aztertu ditu Azurmendik bizitzaren zentzua, Jainkoa, arima edo erlijioa bezalako gaiak. Gizakia animalia[110] dela ohartarazten digu berriro ere, askatasuna duen animalia. Askatasun hori dela eta, gizakia bere existentzia asmatzen igaro beharko du bizitza osoa. Izan ere, askatasun horrek esan nahi du gizakia gehiago dela ez dena (proiektua, asmoak...), dena baino:

« Gizakia, ez denak egiten du: edo jada ez, edo oraindik ez. Orainetik eta Naturatik urratua, zauri bat da, inoiz ez da guztiz bera (bere buruaren bila beti, bere izaera bidean), urradura horren kontzientzia da, kontzientzia urratua, <<dohakabea>>, kokaera zentzubakoan (kokaera jakinik gabe hain zuzen) munduarekiko bezala bere buruarekiko. Ez da inongoa, inondik ez dator, ez doa inora; hots, nondik eta nora doan, berak galdera dauka, eta erantzuna inon ez dago inguruan ipinita. Berak asmatu behar du bere nongotasuna bezala norakotasuna.[111] »


Bizitzari zentzua, beraz, gizakiak ematen dio. Mitoa ez da besterik bizitzari zentzua ematen dion kontakizuna baino. Mitoarekin batera, ordea, gizakiak zientzia bezalako beste razionalitate motak ere garatu ditu. Egoera horretan Joxe Azurmendik prozesu bat deskribatuko du non bizitzaren zentzuaren auziak desitxuratze bat pairatu duen razionalitate zientifikoa gailendu denean[112]:

« Naturatik Jainko eta espirituak uxatuak dira,<<superstizioak>>; orobat sentsuen mundu <<engainagarria>> irrealtzat baztertua (usainak, koloreak, gustuak), pertsonala den oro, emozioak, aurreiritziak eta nolanahiko zentzuak (mitoak), ordura arte eguneroko esperientzia erabakigarriki osatzen zuen guztia. Arrazoimen hutsari Natura hutsa: zientzia berriak Naturaren propietate matematikoak soilik hartu ditu errealtzat, razionaltzat (Galilei, Descartes, Newton). Zentzuaren lekuan legeak.[113] »


Zegamarrak askatasun intelektuala eta jarrera kritikoa aldarrikatzen ditu beste behin gai horiek lantzeko ere. Bere ustean gure modernitateak mitoarekin kritikoa izan behar du baina baita autokritikoa ere mitoaren kritika moderno klasikoarekiko ere, ezaskia eta aldebakarrekoa izan delako. Birpentsatu beharra dago, adibidez, mitoaren iturburua ezjakintasuna omen delako esplikazio ilustratu zaharra[114].

Gizakiak, oraindik ere, hizkuntza mitologikoa beharrezkoa du bizitzari zentzua emateko[115]. Izan ere, Azurmendiren aburuz, problema gurea da, ez mitoarena, mitoarentzat ez daukagulako alternatibarik: zentzuaren galdera inolako hizkuntzarik gabe utzi dugu.

Euskal Herriko autoreen pentsamenduaren berreskurapena

aldatu

Azurmendik eginahalik handiena euskaldunen pentsamendu propio bat sortzen jarri du eta horretarako oinarrizko zenbait euskal pentsalari ere landu ditu.[116] Jon Mirande, Karlos Santamaria, Orixe, Unamuno[117][118], Arizmendiarrieta, Gandiaga, Sabin Arana, Nemesio Etxaniz, Salaberry eta abar gehiagoren berreskurapena eta berrinterpretazioa egin du urteetan zehar, pentsalari bakoitza erantsi zaien topikoetatik askatuz. Azurmendik behin eta berriro salatuko du Euskal Herriko autoreak kritikatu izan dituztenean euren testuinguru historikoa ahaztuta egin izan dutela. Modu horretan, Jon Mirande adibidez, arrazistatzat gogor salatu izan denean, Azurmendik oroituko digu espainolek hainbeste goresten duten Ortega y Gasset, beste askoren artean, ez zela gutxiago izan; nahiz eta, kasu horretan, inor asaldatu ez.[119]

« Euskadik ez du hainbeste pentsatzaile interesgarri, bat nolanahi ahazteko. Baina Mirandegatik beti, literato haundi bat zela bakarrik, esaten dugu, baezpadare, eta bet-betan lekutzen gara beste zerbaitetara. Pentsatzaile gisa ere inkomodo bait da marxismoaren etsai, pagano sorginzale, pederastiaren abokatu eta "faxista" deabrua! Oraindik ere lotsatu egiten ote gaitu, ba? Bildurtu, agian.[120] »


Pentsamendua poesian

aldatu

Joxe Azurmendi saiakera alorrean ezagunagoa badugu ere bere poesia kontutan hartzeko modukoa da[121][122][123]. Hitz berdeak (1971) da bere gaztaroan ondutako poesia liburua. Poesia horietan jada ondoren saiakera liburuetan sakon landuko dituen gaiak ageri dira. Pentsa arazten duen poesia da beraz Azurmendirena, baita sasoi hartako giroaren eta garaiari zegokion poesia berriaren adierazgarria ere. Tradizioarekiko hausturan, bai estetikoki eta bai mamiari dagokionez ere, Krutwig, Mirande eta Aresti aipatu ohi dira aurrekaritzat. Modu ezberdinez gizakiaren eta munduaren ikuskera berriari atea haiek zabaldu zioten. Ildo horretan kokatzen da Azurmendiren poesia.

1960ko hamarkadan euskal poesia gaurkotzeko esfortzua egin zutenen idatzietan gizarte-arazoak, kezka existentzialak, erlijiosoak, euskalduntasunari lotutakoak, askatasun aldarriak... ageri dira. Fede zaharra, tradizioa eta ziurtasun guztiak galdu ziren sasoian poesia zen esan ezin zitekeena esaten hasteko modua.

«
Gizona mixerablea da
gizon izaten hasteko
eskubideen deklarazio bat behar badu.
Gizona ben benetan mixerablea da,
Jainkoaren errebelazinoak
egia izateko Eliza bat behar badu
zaintzaile.
Zer haiz ba! Ez zekiagu
begiz begi batak bestea
begiratzen-eta.
Naturalezaren hiltzen doan
kreatura,
gizona.
Hi ---esaten diat.
Ze ni ez nauk konzeptu bat,
ez nauk gizon.
Ez zidakean definizio batek
esistentzia eman.
Neu bakarrik nauk,
sahets guztietatik ebakirik.
»

Prometeo mixerablea (heroiko ez zana) (1968)[124]

«
Baina libre izatea
gauza ikaragarri zaila da
Marx bat
edo 1789 bat izan ez duen
herri zorigaiztokoarentzat.
Zerekin pagatu behar du?
---
Baina libre izan nahi dugu,
zer kulpa daukat nik.
Eta txeke zuri faltsu baten antzean
Gernikako arbola bat asmatu diguten arren
libre nahia bekatu balitz bezala,
aitzakiaren bat beharko bagenu bezala,
guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu.
Nahi dugu, besterik ez.
Hauxe baita gure engainu azkenekoa:
libre izan nahia justifikatu behar dugula
pentsarazi digute
lehen kanpotik eta barrutik orain
»

Manifestu atzeratua (1968)[125]

Idaztankera

aldatu

Joxe Azurmendiren idaztankera darabilen euskararekin erabat lotuta dago. Bere obra euskara lantzeko ariketa gisa azaldu izan dute. Lantze horren abiapuntua hizkuntza batuaren defentsa eta erabileraren hautuan dago, ondoren noranahiko euskara sortuz. Esan daiteke Azurmendik komunitatea janzteko landu duela euskara.[116]Azurmendiren ustean, haren euskara bilaketa baten emaitza da, umetan galdutakoa geroago berreskuratzetik datorrena[126]. Fito Rodriguezek[127] dio idaztankera horretan xalotasuna eta dotorezia biltzen direla, mintzaira jori eta literarioa erabiliz, askotan gertukoa eta arrunta, beste askotan aldrebesa bezain zaila. Euskara hori irakurle ikasiei zuzendutakotzat jotzen duenik ere bada[128]. Kontrara, badago, Elena Martinez Rubio bezala, Joxe Azurmendiri filosofoak ez diren irakurle eta jarraitzaile askorengana iristeko gaitasuna aitortzen dionik[129]. Azurmendik berak bere editore Xabier Mendigureni inoiz eskertu izan dio bere euskara zibilizatzeko ahalegina ere.[130]

Dena den, euskara literario horrekin eta erreferentzia klasiko, germaniko zein euskaldunekin, argudioak eta anekdotak txirikordatuz osatu ditu Azurmendik bere lanak. Sarri tonu ironiko[131] eta zirikatzailearekin, baina beti iradokitzaile izateko asmoarekin[132]. Haritz Azurmendi ikertzaileak ironia hori fenomeno bitxi baten baitan agertzen dela azaltzen du: Joxe Azurmendiren belaunaldiak jada egina du euskaraz, euskalduntasun moderno baten mesedetan, hainbat topikoren azterketa kritikoa; bitartean, hainbat erdal intelektual dira, metropoliari begira eta euskaldunekiko burlaizez, topiko horietan katigatuta geratu direnak[133].

Mikel Urdangarin Irastorza ikertzaileak Joxe Azurmendiren idaztankera bere pentsamenduaren adierazle gisa azaldu du. Azurmendik behin betiko sistema oso eta abstraktuetan sinesten ez duenez bere lanak ez dira hasieratik amaierara logikoki argudiatzen den tesi baten osaketa. Bere lanak xeheki irakurritako autore ezberdinen lanen nota eta iruzkin bildumak dira, elkarrizketa kritikoan garatuak[134].

Fito Rodríguezen esanetan, Joxe Azurmendiren lanak euskal prosaren egoera duintzen lagundu du.

Harrera

aldatu

Azken urteotan Azurmendiren lana ezagutarazteko aurrera urrats esanguratsuak egin dira[135]. Aurreko hamarraldian, adibidez, Jakin-ek bere obra osoa digitalizatu zuen; hainbat artikulu idatzi ziren, asko bere ikasle izandakoek onduak[136]; ikastaro bat ere antolatu zuten UEU-n eta Hegats literatura aldizkariak monografiko bat kaleratu zuen.

Aurrerago ikerketa lerro sistematikoagoak abiatu dira. Hasteko, Azurmendi erreferentzia gisa hartzen duten hiru doktore tesi osatu dira dagoeneko EHU-n. 2019an Joxe Azurmendi Katedra sortu zen eta hainbat master amaierako lan bideratu dira. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresua ere antolatu zen. Era berean, curriculumean txertatu eta Bigarren Hezkuntzan lantzeko proposamen didaktikoak ere egin dira.

Azurmendiren pentsamendua feminismoarekin elkarrizketan ipintzeko saioak egin dituzte Alaitz Aizpuru, Lorea Agirre edo Idurre Eskisabel bezalako autoreek. Ildo horretan, Mikel Urdangarin Irastorza ikertzaileak Azurmendik bere obran garatu duen subjektu eredua eta Simone de Beauvoir, Silvia Federici, Monique Wittig, Maria Mies, Judith Butler, Vandana Shiva edo Jule Goikoetxea bezalako autore feministek landu dutena erkatu ditu Azurmendiren pentsamendua etorkizunera begira berrikusi, osatu eta sakontzeko[137].

Sariak eta eskertza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Joxe Azurmendiren lanak»

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 180 lan inguru azaltzen dira[138].

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lapiko Kritikoa webguneko «Joxe Azurmendi: biografia eta pentsamendua» artikulutik hartua da (egileak: Andoni Olariaga, Jesus Mari Intxauspe eta Jon Jimenez; argitaratze data: 2010-04-24). Egileetako batek, Jesus Mari Intxauspek, hiru egileen izenean, artikulu hori CC-By-SA 3.0 lizentziaren pean jarri zuen 2014ko apirilaren 30ean.
  1. Klasikoak, pentsamenduaren klasikoekin osatutako euskarazko bilduma (EHUko Webgunea)
  2. Altzibar, X.:"XX. mendeko euskal literatura: saiakera" In Mari Jose Olaziregi, Euskal literaturaren historia, Donostia: EIZEI, 2011
  3. Iturriotz, A. 2010: "Zergatik Azurmendi?" Hegats, 45:9-17
  4. Joxe Azurmendi ume zeneko testuingurua hobeto ulertzeko ik. Garmendia, E. 2020: Zegamatik Arantzazura, pentsalariaren lehen paisaiak, Jakin, 237/38: 233-248
  5. Lorea Agirreren elkarrizketa Joxe Azurmendiri, Hegats, 45: 183-214.
  6. Garai hartan euskaraz idatzi edo literatura egin nahi zuenak ez zuen erraza euskarazko erreferentziak topatzea. Honela azaltzen du Azurmendik egoera: "Gerraondoko euskal idazlearen hasieran (apaltasunezko?) hautu bat dago: idazle komunitate txit apal baten hautua bere aberri literariotzat, harritza idorretik asko eta iturri eta baratzetik gutxi duen Itaka hori, arima alderraiek euren itsasbide galduetan aberri eztitzat amesten dutena, egiaz izan desaberri guztizkoa baino ez den arren" ik. Azurmendi, J. 2009: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 394. or.
  7. Garmendia, E. 2020: Zegamatik Arantzazura, pentsalariaren lehen paisaiak, Jakin, 237/38: 245.or.
  8. Azurmendi, J.: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar, 2009. 222. or.
  9. Azurmendi, J. 2009: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 346. or
  10. Arantzazuko giro kulturala hobeto ulertzeko Azurmendik garai hartan bertara inguratu ziren eusko kultura erdaldunekoak (Oteiza, Pelay Orozco, Blas Otero etab.) eta bertan ziren euskaldun euskaltzaleak (Villasante, Jakin, Gandiaga etab.) bereizten ditu. Horrekin ohartarazi nahi du Arantzazuko euskaltzale gazteen lan-agenda, euskararen batasuna eta normalizazioa, beste jite batekoa zela erdaldun haien euskotasun sutsu eta entusiasta harekin alderatuta. Ik. Azurmendi, J. 2009: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 424. or.
  11. Sudupe, P.:50eko hamarkadako euskal literatura, Donostia, Utriusque Vasconiae, 2011. 283or.
  12. Bergson’en problema, Jakin, 11: 36-40.
  13. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  14. Gandiagaren Elorri eta bere beste poesia liburuen azterketa baterako ik. Azurmendi, Joxe (2009): Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar.
  15. 1965ean Helsinkin ospatu zen bake kongresu batean Enrique Líster ezagutu zuen. Ik. Azurmendi, J. 2011: "Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi" in Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin.157.or.
  16. Bitoriano Gandiagaren sarrera in Joxe Azurmendi: Hitz berdeak, Oñati, EFA, 1971
  17. a b c Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. xv.or.
  18. Azurmendi, J.: "Nafarroatik Nafarroara. Epilogo gisa", in Pruden Gartzia, Nafarroako auziaz, Donostia, Elkar, 2015. 92.or
  19. Azurmendi, J. 2009: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 348-349. or.
  20. Eztabaidaren dossierra Jakin-en webgunean
  21. Azurmendi, J. (1969): Gaurko pentsalari bat, Jakin, 35. zkia.
  22. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 88-90 or.
  23. Atutxa, I. 2022: Barbaroak eta zibilizatuak, Tafalla, Txalaparta. 68. or.
  24. Azurmendiri askotan aitortu izan zaio garaian garaiko ekarpen zientifiko eta intelektualak kontutan hartu izana. Gizona abere hutsa da liburuarekin hasitako gizaberearen gaiari 2016ko Gizabere kooperatiboaz liburuarekin ekarpen berri bat egin dio gaur egungo eboluzioaren gaineko eztabaidara etorrita: "azken urteotan eboluzioaz eta gizakiaren bilakaeraz diharduten biologo eta etologoek galdera horretara ekartzen gaituzte behin eta berriro" ik. Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: «Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa», Jakin, 237/38: 163. or.
  25. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 168. or.
  26. Azurmendi, J.: Mirande eta Kristautasuna, Donostia, GAK, 1978. 14. or.
  27. Azurmendi, J.: Arana Goiri-ren pentsamendu politikoa, Donostia, Hordago Lur, 1979. 1. or.
  28. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. xvi.or.
  29. a b c Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. xvii.or.
  30. Olariaga, A.: "Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria", Alaitz Aizpuru (koor.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU, 2012. 149. or.
  31. Azurmendi, J.: Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan, Zarautz, Susa, 1989. 5. or.
  32. Joxe., Azurmendi,. (2000-01-01). Espainolak eta euskaldunak. Elkarlanean ISBN 9788483310465..
  33. Azurmendi, J.: Demokratak eta biolentoak, Donostia, Elkar, 1997. 15. or.
  34. Azurmendi, J.: Oraingo gazte eroak, Irun, Luma, 1998. 9. or.
  35. Azurmendi, J.: Oraingo gazte eroak, Irun, Luma, 1998. 6. or.
  36. Elkarrik egindako elkarrizketa
  37. a b Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. xviii.or.
  38. Arrieta, A.: "Hitzaurrea" in Arrieta, A. eta Uribarri, I. (koord.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar, 2008. 27. or.
  39. Azurmendi, J.: "Atarikoa" in Arrieta, A. eta Uribarri, I. (koord.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar, 2008. 22. or.
  40. Beñat Sarasola, Berria, 2008-02-24
  41. Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: «Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa», Jakin, 237/38: 163,175 or.
  42. Azurmendi, Haritz: "Zertarako itzuli orain Modernitate aurrera" in Joxe Azurmendi, Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin, 2023. 7-17 or.
  43. 56ko Belaunaldia hobeto ulertzeko ik. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 76-94 or. Bestalde, badago Joxe Azurmendiren belaunaldiari Arantzazuko belaunaldia deitzen dionik, Arantzazuko seminariotik pasatakoak bakarrik kontuan hartuz. Ik. Gartzia, Pruden 2024: Euskaldun fededun, Donostia, Elkar. 169-170 or.
  44. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 90-94 or.
  45. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 253-256 or.
  46. Gizaberearen kontzeptuaren garrantzia eta beste gaiekiko duen harremana ulertzeko ik. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 117-135.or.
  47. Azurmendik garatu duen Gizaberearen kontzeptua nola egin duen Modernitatearen subjektu eredua auzitan jarrita ik. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 135-257 or.
  48. Krisia kontzeptuari hurbilketa historikoa eta Euskal Herriko ikuspegitik landua ik. Azurmendi, J.: Karlos Santamariaren pentsamendua, Donostia, Jakin/EHU, 2013. 17. or.
  49. Idazleak bere obraren laburpena eta gai garrantzitsuenen azalpena nola bildu diten autobiografia intelektual moduko batean ik. Azurmendi, J. 2013:Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283
  50. Markos Zapiainek ere Azurmendi askatasunaren pentsalaritzat hartzen du eta horretarako Azurmendiren obran lanik ezberdinena den Azken egunak Gandiagarekin liburua aztertzen du. Zapiainek askatasun hori askatasun apal bat bezala nola definitzen duen ik. Zapiain, M. 2020: Bizitzaren zentzuaz, Jakin, 237/38: 147-160
  51. Azurmendi, J.: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar, 2009. 293. or.
  52. Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 270. or.
  53. Espiritua kontzeptuak kultura esan nahi du. Kontzeptu hori sarri erabili izan da euskal abertzaletasuna maiseatzeko, esentzialismoa eta abarrekin lotuz. Azurmendik kritika horiek baliogabetu egin ditu kontzeptua sakon ikertuz. Bere ondorio nagusia da espiritu-ak ez duela zerikusirik arima esentzialistarekin. Ikerketa hori , batez ere, Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, Volksgeist. Herri gogoa eta Espainiaren arimaz trilogian jasoa dago.
  54. Agirre, L. : Joxe Azurmendirekin solasaldia, Jakingunea webgunean.
  55. Iturriotz, A. 2010: Azurmendi edo konkretutasuna, Hegats, 45: 85-162.
  56. Ikus halaber, filosofiaren alorraren baitan Azurmendi, J. 2007: Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, 173. or. "Kant ostean, filosofia alemana indarrean hasi denean, Fichte eta Hegel-engandik Heidegger-ganaino, ez eskolatik, baizik eta hizkuntzatik egin gura da filosofia, filosofiaren garapena berdenboran hizkuntzaren garapena dela -grekoek ere euren hizkuntzarekin egin duten bezalaxe". Edo kulturaren alor orokorrean: "Humboldt-i hizkuntzaren kontzeptua autokreatibitate gisa inspiratzeko, grekoari zion miresmen itsua aipatzen da beti, baina eraginik izan du, berak bere egunetan alemanarekin ikusi duen mirari gisakoa, via nola ordura arte klase gorek erdeinatua izandako hizkuntza ezdeusa, ez literatura, ez teatro, ez zientziarik zuena gizarte dotorean dastagarririk, zarpaila, gaizki landua, gabea Gortean solasteko edo zientzian baliatzeko adinarik, rustikoa, frantsesari behar izaten baitzion lekua utzi biziera sozial elegante samarreko edozertsutan, ordea bat-batean piztu eta eztanda harrigarrizko baten fruituak alor guztietan eman ahal baititu mila ustegabeko eta uste-ezindako moduetan, zer ere egiten ari direnak bere hurbil-hurbilekoak direlarik, lagunak (Goethe, Schiller), bere anaia, bera, baina baita ere Alemania osoa Baltikotik Suitzako hiri alemanetaraino, hizkuntza bera izango balitz bezala itzartu eta bere-bere baitatik udaberririk oparoena sortzen hasia dena geografia guztian. Humboldt-en belaunaldiarentzat hizkuntzaren autokreatibitatea (dagoenean dago hori, beti ez dauka zergatik nabarmena izan) esperientzia bat da". (Ib., 202. or.)
  57. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 273.or.
  58. Benjaminen pentsamendua batez ere marxismoarekiko erlazioan aztertu izan du Azurmendik. Marxismoaren edo, oro har, XIX. mendean nagusitu zen progresoaren ideiaren kritika gisa interesatzen zaio Benjamin eta honen historiaren filosofia. "Historiaren aingerua" ezagunaren azalpen baterako ik. Azurmendi, J. 2011: "Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi", in Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin
  59. Nazioa/Estatua gaia ardatz hartuta, tradizo frantsesaren zein germaniarraren eta autore ezberdinen aurkezpen baterako ikus "Ohartxo bat tradizio aleman eta frantsesaren arteko desberdingoaz" kapitulua in Joxe Azurmendi: Historia, arraza, nazioa
  60. Azurmendi, J.: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar. 129-137 or. Modernitatearen eskema hobeto ulertzeko ik. Azurmendi, J. 2004: "Filosofia modernoa", in Joxe Azurmendi (arg.), Filosofiako gida, Bilbo, UEU. 73-88. Azurmendiren ikasleak izandakoek ere eskema horri heldu diote, ik. Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2009: Modernitatearen auziaz, Donostia, Jakin.
  61. Azurmendi, J.: "Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi", in Joxe Azurmendi (arg.), Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin. 153 or. Ideia hori bera Oraingo gazte eroak liburuan ageri zen jada (61 or., 45. oin-oharra): "Askatasunaren borroka, Ilustratuena XVIII.mendean, XIX.ean erromantikoek jarraitu dutela, ez burgesia zentzudun eta guztiz ilustratu antirromantikoak".
  62. Azurmendiren pentsamenduan eragina izan zuten euskal autoreen testuinguru intelektualari buruz ikus Azurmendi, J.: Oraingo gazte eroak, (1998, Luma).
  63. Azurmendi, J. 1999: Txillardegiren saioa: hastapenen bila, Jakin, 114: 17-45.
  64. Azurmendi, J.: Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, Bilbo, UEU, 2007. 404. or.
  65. Azurmendi, J.: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar, 2007. 9. or.
  66. Euskal Herriaren arima euskara da esapidea, edo antzekoak, metafora gisa pentsatuak izan direnean ere metafisikotzat salatuak izan dira sarri. Salaketa horrek funtsik ez duela argituko du Azurmendik, oinarrian ezkutatzen duen ikuspegi metafisikoa agertarazteaz batera: "Kritikari horiek ezin ikusi izan bide dute, hizkuntza herri baten arima izateari, inork ez diola zentzu metafisikorik ematen, beraiek ezik [...] Hizkuntza herriaren arima delakoaren kritikari zorrotzon -horietako asko txit <<materialistak>> baitira- argudiabide logikoa da: aurrena arima indibidual/substantzial erreal bat suposatzen dute (isilpean) -txit cartesiar katolikoa-, eta gero ukatu egiten diote hori kolektibitateari." Ik. Azurmendi, J. 1999: Txillardegiren saioa: hastapenen bila, Jakin, 114: 17-45, 7. oharra
  67. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 13-14. or.
  68. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 143. or.
  69. Olariaga, A. 2019: Erlatibismoaren egiak, Bilbo, UEU. 173. or.
  70. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 163. or.
  71. Azurmendi, J.: "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte" hitzaurrea in Karl Marx eta Friedrich Engels, Alderdi Komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin, 1998. 41. or.
  72. Azurmendi, J.: "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte" hitzaurrea in Karl Marx eta Friedrich Engels, Alderdi Komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin, 1998. 35-36. or.
  73. Azurmendi, J.: "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte" hitzaurrea in Karl Marx eta Friedrich Engels, Alderdi Komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin, 1998. 16-18. or.
  74. Azurmendi, J.: "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte" hitzaurrea in Karl Marx eta Friedrich Engels, Alderdi Komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin, 1998. 2. oin-oharra 45. or.
  75. Azurmendi,J.: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar, 2007. 143. or.
  76. Joxe Azurmendi (arg.): Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin, 2011. 167-68. or.
  77. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 193, 201.or.
  78. Euskal Herrian, azken hamarkadetan, Nafarroaren historiari buruz berpiztu den interesaren inguruan honela mintzo da: "Azkenaldian gure jende asko ari da begiak Nafarroa zaharrerantz itzultzen. Iraganari begira etorkizuna ikusi nahiz. Izan ahal zen eta izan ez zen euskal historia birreskuratu guran, esango liguke W. Benjaminek. Belaunaldi berrien buru eta bihotzetan, egin ez genuen eta egin beharra daukagun Ernazimentu, ez erromatarra hain zuzen ere, ezpada geure-geurearen gogoa nabaritzen da. Nafarroa hura mito bat da, esango dizute. Eta? Utopia da, erantzungo diegu. Mitoak ez dira beti txarrak. Izarrak dira gau ilunean. Eta utopiaren eta maite dugun mitoaren balio positiboaz eta bien arteko zerikusiaz gogoetatzea eta gure nabigazioko iparrorratza izateko biak doitzen asmatzea izango dugu egitekoa. Hori da historia, eta historiaren balioa" ik. Azurmendi, J.: "Nafarroatik Nafarroara. Epilogo gisa" in Pruden Gartzia, Nafarroako auziaz, Donostia, Elkar, 2015. 125. Or.
  79. Azurmendi, J. 2015: "Sarrionandia: nazioaren kontzeptua behelaino artean", Jakin, 207: 49. or.
  80. Estatuek, laikoak izanagatik, jatorri eliztarra (Jainko bat/Errege bat/Lege bat/Hizkuntza bat) dutela defendatuko du Azurmendik. Ikusi, adibidez, "Batasunaren kontzeptu mito-patologiko bat" kapitulua Espainolak eta euskaldunak liburuan (121-142 or.). Ideia bera laburrago Oraingo gazte eroak liburuan (63. or.): "Kultura erromatarrean eta kristaukumean Autoritatea beti Jainkoak ezarria da, erregimen laiko jainkogabeenetan ere. Mesprezatzen dugun Sabinen Lagi Zarrean bezalaxe Iraultzak jaso zuen Errepublika laikoan eta frankismoak erditu zuen Demokrazia tolerantean. Boterea sakratua da. Harrizko bere tenplo santuak eta urtean zehar bere liturgia solemneak dauzka." Europa bezain zaharra liburuan ikerketa-ildo hori ohikoa duen Modernitatetik harago Erdi Aro eta Pizkunderaino eramango du.
  81. "Liberalen inbentua da Estatu-Nazioaren kontzeptua. Paradoxalki liberal ilustratuok, buru ez oso filosofikoak eta ikasle kaskarrak Rousseau-renak, Antzinako Erregimeneko gorputz politikoa erregearen buruan bakarrik uztarturikoa birpentsatzean, eredutzat Gorputz Mistiko eliztarra hartu dute, Estatu-Nazioa Eliza Nazional bat bihurraraziz". Azurmendi, Joxe (2006): Espainiaren arimaz, Donostia, Elkar. 9.or
  82. "Ea zer den hiri nahiz herrixka guztiak oratoria eta kapera laiko nazionalez betetzea, eta historia guztia zentzu nazionalki debotoan irakastea, eta politika nazionalaren egiteko nagusitzat hartzea mito nazionalen gurtza eskolan, arkitektura urbanoan eta bizitza publikoan edonon, eta ikustea jaiegun eta sinbolo nazional kolektiboen ospaketa zeremoniatsuak identitate nazionalaren agerpen eta sustapen gisa". Azurmendi, Joxe (2014): Historia, arraza, nazioa, Donostia, Elkar. 479. or.
  83. Azurmendiren hitzaldiari buruz kronika, Berria, 2009ko azaroaren 18a
  84. Azurmendi, J.: Demokratak eta biolentoak, Donsotia, Elkar, 1997. 101. or.
  85. Azurmendi, J.: Euskal Herria Krisian, Donostia, Elkar, 1999. 101. or.
  86. Azurmendi, J.: Barkamena, kondena, tortura, Donostia, Elkar, 2012. 100 eta 105 or.
  87. Frantziar nazionalismoaren kritika sakona Historia, arraza, nazioa liburuan bildu du Azurmendik, testuinguru historiko ezberdinak aztertuz eta Renanen irakurketa sistematikoa eginez.
  88. Azurmendi, Joxe: Historia, arraza, nazioa, 352.or.
  89. Azurmendi, J.: "Aitzinsolasa", in Imanol Galfarsoro, Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela, 2008.
  90. Lorea Agirreren elkarrizketa Azurmendiri, Hegats, 45: 196.
  91. Azurmendiren proposamenak liberalismo indibidualistaren eta kolektibismo homogeneizatzailearen arteko dualismoari nola uko egin nahi dion ik. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 228-233 or.
  92. Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  93. Heder-en inguruan eraiki diren hainbat topiko ezbaian ipintzen dira Volksgeist. Herri gogoa liburuan. Azurmendik Herder-i leporatu ohi zaion nazionalismoaren ezaugarriak argituko ditu. Zegamakoaren arabera Herder-en historiaren filosofian kultura ezberdinek garrantzi berdina dute eta ez dute zerikusirik estatu gisako erakundetze politikoarekin (83-128 or.). Aniztasunarekiko errespetu hori germaniar pentsamenduak ordezkatzen duen Modernitatearen bigarren paradigman kokatzen da, Descartesek abiarazten duen lehen paradigma gaindituz.
  94. Azurmendi, J.: Demokratak eta biolentoak, Donostia, Elkar, 1997. 23. or.
  95. Joxe Azurmendi (arg.): Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin, 2011. 130. or.
  96. Azurmendi, J. 2007: Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, Bilbo, UEU. 107. or.
  97. Iturriotz, A. 2010: Zergatik Azurmendi?, Hegats, 45: 13.or.
  98. Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean
  99. Balio absolutuak eta horiek nola erabili diren aspaldi abisatu zigun Azurmendik eta ez du gaurkotasunik galdu, alderantziz baizik: "Etxekoak ditugu balio absolutuen Termopiletan azkeneko heroiak mendebaldean, heroitxo ikaratuak: krisi sozial eta politikoari soluzioa moralinaz eman ahal balitzaio bezala". Azurmendi, J.: Teknikaren meditazioa, Donostia, Kutxa Fundazioa, 1998. 197. or.
  100. Azurmendi, J.: Euskal Herria krisian, Donostia, Elkar, 1999. 70. or.
  101. Elkarrizketa, hAUSnART, 2 zkia., 170. or.
  102. Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 281.or.
  103. Olariaga, A. 2020: Nola pentsatu etika orain eta hemen?, Jakin, 237/38: 85-96
  104. Soto, I. 2020: Don't Think of 'Foro de Ermua', Jakin, 237/38: 111-119. Artikulu honetan Iñaki Sotok 90ko hamarkadan EHUko Filosofia Fakultatean zegoen giroa honela azaltzen du: "Gure fakultatean, Foro de Ermuaren ernamuina loratzen hasi zen garaia zen. Balioen Filosofia Sailean etikaz eztabaidatzea garai batean Moskun teologiaz hitz egitearen pareko zen". Garai hartako testuingurua eta Filosofia Fakultatearen bilakaera hobeto ulertzeko ik. Haritz Azurmendik bere Doktorego tesian jasotako elkarrizketak in Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 55-109.or.
  105. Olariaga, A. 2019: Erlatibismoaren egiak, Bilbo, UEU. 20. or.
  106. Azurmendi, J.: Gizaberearen bakeak eta gerrak, Donostia, Elkar, 1991. 78 or.
  107. Azurmendi, J.: Euskal Herria krisian, Donostia, Elkar, 1999. 35 or.
  108. Azurmendi, J.: Euskal Herria krisian, Donostia, Elkar, 1999. 39 or.
  109. Elkarrizketa Azurmendiri: "Oso untzi hauskorreko argonautak gara euskaltzaleok", Hegats, 45 zkia., 209 or.
  110. Azken egunak Gandiagarekin Azurmendiren obran liburu berezia izanik, gizaberearen gaiari beste ikuspegi batetik heltzen dio. Gizabere hori abere jolastia eta ameslaria ere bada eta behar materialak ez diren gurariei erantzuten dieten ipuinak eta kontakizunak sortzen ditu. Ik. Azurmendi, J. 2009: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 340. or. 2011ko "Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi" testuan ere, behar fisiologikoetatik haratago, gizaberearen alferrikako egitatei begiratzen die Azurmendik, Paul Valéryren "Dantzaren filosofia" aitzakitzat hartuta. Ik. Azurmendi, J. 2011: "Poesia eta filosofia: hilobiz holobi" in 'Filosofia eta poesia', Donostia, Jakin. 166. or. Kontuan hartu behar da gogoeta hauek razionalitate ezberdinen arteko (Zientzia, filosofia, poesia…) harremanen baitan ematen direla.
  111. Azurmendi, J.: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar, 2009. 150. or.
  112. Arrieta, A.: Arimak eta balioak, Donostia, Jakin, 2013. 100. or.
  113. Azurmendi, J.: Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar, 2009. 157. or.
  114. Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 273.or.
  115. Zapiain, M. 2010: "Hilezkortasunaren puskailak", Hegats, 45: 68.or.
  116. a b Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 107.or.
  117. Azurmendi, J.: "Unamunoren atarian" in Alaitz Aizpuru, Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU, 2012
  118. Unamunori buruz Azurmendiren testuen bilduma: Jakin-eko dossierra
  119. Espainiaren arima edo esentziaren bila jardun duten intelektualei buruz ik. Azurmendi, J.: Espainiaren arimaz, Donostia, Elkar, 2006
  120. Azurmendi, J.: Mirande eta kristautasuna, Donostia, GAK, 1978. 14. or.
  121. Estankona, I. 2010: "Artean gazte eta berde: Azurmendiren Hitz berdeak eta Manifestu atzeratua", Hegats, 45: 71-83
  122. Aizpuru, A. 2013: "Suak erreko ez balu (I)", hAUSnART, 3: 102-121
  123. Zulaika, J. 2020: Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko, Jakin, 237/38: 15-28
  124. Azurmendi,J.: Hitz berdeak, Oñati, EFA, 1971
  125. Azurmendi,J.: XX. Mendeko poesia kaierak, Zarautz, Susa, 2000
  126. Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean
  127. Rodriguez, F., 2010: Joxerenak atzera begira (J. Azurmendiren saiakeragintzaz), Hegats, 45: 27-41
  128. Altzibar, X., 2011: "XX. mendeko euskal literatura: saiakera", in Mari Jose Olaziregi (arg.), Euskal literaturaren historia, Donostia, EIZEI.
  129. Martinez Rubio, E. 2020: Hizkera filosofikoa hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan, Jakin, 237/38: 221-232
  130. Azurmendi, Joxe (2007): Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, Bilbo, UEU. 10. or.
  131. Azurmendik ironia, batez ere, euskaldunen edo abertzaletasunaren aurka topikoak darabiltzatenak nabarmen uzteko erabiltzen du. Haritz Azurmendik aipatuko du egonkortutako estatuen nazionalismo banal edo ikusezinaren salaketa dela ironia hori, gehienetan Frantzia edo Espainiaren kasua hizpide hartuta. Ik. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 34.or.
  132. Bi adibide: "<<Ene herri frantses maitearen erdian>> hobiratua egon gura omen zuen Napoleon, ez dago herri maite oinezko honen erdian. Hura, Frantziak nolanahiko arma eta jeneral eta hiltzaile nazional hilezkorrenentzat aparte daukan parabisuan dago, jade eta urre inperialezko kupulak koroaturiko Les Invalides panteoi handiosoan. Ez diot inori bisita gomendatzen (bidaiatuz nazionalismotik sendatzen omen delakoa gezurtatzeko ez bada)", edo "Machadorentzat herri espainola bere barnemuinean sakonki espirituala, esentzialki kristaua da. (<<Euskaldun fededun>>a deigarriki bitxi aurkitzen omen dutenek -hori euskaldunen maniatzat daukatenek batez ere- Unamuno edo Machado bezalakoen Jainko Ibero, Jainko hispano eta Kristo espainolak erruz aurkitzea ez lukete zaila edukiko, bilatu nahiko balute, heterodoxo espainolen artean ere, <<espainol fededun >> ortodoxoak albora utzita)". Ik. Azurmendi, J. 2011: "Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi" in Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin. 162 eta 171.or.
  133. Azurmendi, Haritz (2023): “Zertarako itzuli orain modernitate aurrera” in Joxe Azurmendi: Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin. 9. or.
  134. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 30-33 or.
  135. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 50-52 or.
  136. Ana Moralesek Xerezaderen artxiboa literatur podkastean Joxe Azurmendiri egin zion sarreran Azurmendiren ikasle izandakoen estimazioa nabarmentzen du
  137. Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU.
  138. Joxe Azurmendiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera

Bibliografia

aldatu
  • Aizpuru, A. (koord.) 2012: Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
  • Aizpuru, A. 2013: Suak erreko ez balu (I), hAUSnART, 3:102-121.
  • Altzibar, X. 2011: "XX. mendeko euskal literatura: saiakera" in Mari Jose Olaziregi, Euskal literaturaren historia, Donostia, EIZEI. ISBN 978-84-615-0546-3. Ingelesezko edizioa: Olaziregi, M. J. 2012: Basque Literary History, Reno, Center for Basque Studies/University of Nevada ISBN 978-1-935709-19-0 (pbk.)
  • Arrieta, A. 2013: "Eranskina: Joxe Azurmendiren Azken egunak Gandiagarekin" in Arimak eta balioak, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-48-3
  • Atutxa, I. 2022: Barbaroak eta zibilizatuak, Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-19319-17-3
  • Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU.
  • del Olmo, K. 2013: "Joxe Azurmendi: Espainolak eta euskaldunak (1992)" in Egungo euskal saiakeraren historia, Bilbo: EHU. ISBN 978-84-9860-829-8
  • Eizagirre, Xabier; Zabaleta, Iñaki (2021): Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua, Andoain, Jakin. ISBN 978-84-949759-2-9
  • Olariaga, A. 2019: Erlatibismoaren egiak, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-691-9
  • Hegats. Literatur aldizkaria. 45 zk. (2010) ISSN 1130-2445. (Joxe Azurmendiri buruzko monografikoa)
  • Jakin. 237/38 zk. (2020) ISSN O211/495X. (Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuari buruzko ale monografikoa)
  • Sudupe, P. 2011: 50eko Hamarkadako Euskal Literatura II, Donostia, Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-938329-5-7
  • Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Joxe Azurmendi