Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973 ebazpena

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973. ebazpenak, 2011ko martxoaren 17an onartua, Libian "beharrezko neurri guztiak hartzea" baimendu zuen herritarrak babesteko eta mehatxupean zeuden herriak babesteko, hala nola herrialdeko aire-eremuaren itxiera ahalbidetu zuen.[1]

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973 ebazpena
Irudia
Law identifier (en) ItzuliS/RES/1973
MotaNazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena
PromulgatzeNazio Batuen Segurtasun Kontseilua
Nork bozkatuaNBEren Segurtasun Kontseiluaren bilera (Saioa:6498)
 10Aldeko boto kopurua, 0 Aurkako boto kopurua, 5Abstentzio kopurua
Argitaratze-data2011ko martxoaren 17a

Lan osoa eskuragarriundocs.org…

Ebazpena Frantziak, Erresuma Batuak eta Libanok bultzatu zuten. Hamar boto izan zituen alde eta bost abstentzio: Alemania, Brasil, India, Errusia eta Txina.[1]

Hartutako erabakiak aldatu

Ebazpena honakoak agintzen zituen:

  • su-eten baten ezarpena eta herritar zibilen aurkako biolentzioa eta abusuen amaiera.
  • Libiako aire-eremuaren itxiera.
  • Beharrezko baliabide guztiak baimentzen ditu zibilak babesteko, atzerriko indar militarrak erabiliz.
  • Su-armen bahiketa eta mertzenarioen aurkako ekintzak indartu, itsasontzi eta hegazkinen derrigorrezko ikuskaketak onartuz.
  • Libiatar jatorriko hegaldi guztien debekua.
  • Libiatar agintarien aktiboen izozketa, eta libiatar herriare onurako erabiltzea onartu zen.
  • NBEko Segurtasun Kontseiluko 1970. ebazpeneko bidaia eta aktiboen izozketen debekuen luzapena, hainbat agintari eta enpresa libiatarren aurka.
  • Zigorren ezarpena ikuskatu eta obserbatzeko aditu-talde bat sortzea.

Bozketa aldatu

Alde (10) Abstentzioa (5) Aurka (0)

* Segurtasun Kontseiluk kide iraunkorrak beltzez.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu