Matxinada esanekotasuna edo ordena ukatzea[1] edo agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.[2] Barnean, mota askotako ekintzak izan ditzake, desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitz antolaturaino. Matxinadetan parte hartzen dutenak matxinoak dira. Euskarazko bi izen hauek, matxinada eta matxino, XVII - XIX. mendeen bitartean Euskal Herrian izandako errebolta batzuetan dute jatorria, matxinada esaten baitzaie.

Amsterdamen 1917an Patataren matxinadan parte hartzen duten emakumeak

Matxinadaren baliokideak diren hainbat hitza daude, batzuk gutxiesgarriak eta besteak positiboak. Hona hemen adibide batzuk:

Hitzaren jatorria Euskal Herrian

aldatu
 
Bilboko 17. mendeko gatzaren matxinadaren oroigarria.

Matxinada, matxinatu eta matxino hitzak erabiltzen dira euskaraz zenbait erreboltak matxinada izena hartu izan zutelako 17. eta 19. mendeen artean. Errebolta haietan olagizon eta eskulangileak izaten ziren protagonista, eta termino hori, matxino, erabiltzen zen eskulangile horientzat euskaraz[3].

Matxinada literaturan landua izan da, baita euskal literaturan ere. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarraren Apirila eleberrian 1766ko matxinada landu zuen. [4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lalor, John Joseph. (1884). Cyclopædia of Political Science, Political Economy, and of the Political .... Rand, McNally, 632 or..
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  3. Larramendi, Manuel. «Aita Larramendi: "Machín, así se llama en Bascuence a Martín entre los rústicos y olaguizones"» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  4. 1963-), Aranbarri, Iñigo (. (2014). Apirila. Susa ISBN 9788492468553. PMC 920302860..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.