Ireki menu nagusia

Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: علي بن أﺑﻲ طالب‎, ʕaliː ibn ʔæbiː t̪ˤɑːlib; 598ko urriaren 23a – 661eko urtarrilaren 28a[1]), Ali[2] izenaz soilik ezaguna, Mahoma islamdar profetaren lehengusu eta suhia izan zen, 665 eta 661 artean kalifa izan zena. Sunitek laugarren kalifa Rashidun, baita azkena ere, zela diote, xiitek berriz bera lehendabiziko "Imam" zela eta bere ondorengoak Mahomaren ondorengo zuzenak direla diote. Eztabaida honek Ummah edo musulmanen komunitatea xiitar eta sunitar adarren artean banatu zuen[3].

Ali ibn Abi Talib
Hakob Hovnatanian - Ali ibn Abi Talib.jpg
Ondo gidatutako kalifak

656 (gregoriar) - 0661-01-27
Uthman ibn Affan - Muawiyah I.a
1. Imamah Itzuli

632 - 661
Muhammad - Hasan ibn Ali
Bizitza
Jaiotza Meka601eko irailaren  15a
Herrialdea Rasidar kalifaldia
Talde etnikoa Arabiarra
Quraixa
Haxemiaka
Heriotza Kufa661eko urtarrilaren  29a (59 urte)
Hobiratze lekua Imam Ali Mosque Itzuli
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Abd-al-Rahman ibn Muljam Itzuli
Familia
Aita Abu Talib ibn ‘Abd al-Muttalib
Ama Fatimah bint Asad
Ezkontidea(k) Fatima az-Zahra
Umamah bint Zainab Itzuli
Umm ul-Banin Itzuli
Khawlah bint Ja'far Itzuli
Asma bint Umays Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak Arabiera klasikoa
Jarduerak
Jarduerak estatu-politikaria, Kadia, Alfakia, muhadditha Itzuli, mufassirra Itzuli eta epailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Badreko gudua
Battle of Uhud Itzuli
Battle of Khaybar Itzuli
Conquest of Mecca Itzuli
Battle of the Camel Itzuli
Battle of Siffin Itzuli
Battle of Nahrawan Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

BizitzaAldatu

Iturri askoren arabera, batez ere xiitar iturrien arabera, Ali Mekako Kaaba santutegian jaiotako pertsona bakarra da[3]. Aita Abu Talib ibn Abd al-Muttalib eta ama Fatima bint Asad zituen arren[3], Mahomaren etxean hezia izan zen gosealdiaren ondorioz (Abu Talibek Mahoma umezurtza zenean bere etxean hartu zuen).

Mahomak goi-agerkundea izan zuenean, Ali bere mezua onartzeko lehendabiziko "gizona" (10 urte zituen) izan zen eta handik aurrera Islam zabaltzeari ekin zion[1][4]

Ali Medinara migratu zen, Mahomak egin eta berehala. Bertan zeudela, Mahomak Aliri Jaungoikoak Fatima bere alaba Aliri ezkon zitezen emateko agindu ziola esan zion[3]. Profetaren suhi bilakatuta islam hedatzeko lagundu zuen.

Uthman ibn Affan hirugarren kalifa hil zenean, Sahabak (Mahomaren kideek) laugarren kalifa hautatu zuten. Hala ere, guda zibila sortu eta 661ean, Kufako meskitan otoitz egiten zegoela erail zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Encyclopædia Iranica Ali ibn Abitalib .
  2.   Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 12. orrialdea .
  3. a b c d   Nasr, Seyyed Hossein Ali Encyclopædia Britannica Online Encyclopædia Britannica, Inc. .
  4.   Steigerwald, Diana Ali ibn Abi Talib Encyclopaedia of Islam and the Muslim world 1 MacMillan ISBN 0028656040 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali ibn Abi Talib